Euskal autonomia erkidegoko gizarte-ekonomia: kontakizun erkidea

AutorEnekoitz Etxezarreta Etxarri
Cargo del AutorGEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua / Instituto de Derecho Cooperativo y Economía Social) UPV/EHU
Páginas19-41
— 19 —
1
Euskal autonomia erkidegoko
gizarte-ekonomia: kontakizun erkidea
Enekoitz Etxezarreta Etxarri
GEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua /
Instituto de Derecho Cooperativo y Economía Social)
UPV/EHU
1.1. GIZARTE-EKONOMIA IKUSPEGI HISTORIKOAN
Rochdaleko aitzindariak protagonista izan zituen lehen saiakera
hartatik ia bi mende igaro badira ere, gizarte-ekonomiak, kontzeptu gisa,
apenas du 30 urteko bizitza, garai horretan bizi izan baititu bere larrialdi-,
heldutasun- eta finkatze-uneak planetaren luze-zabalean.
Monzonek (2016) CIRIEC-España erakundearen 30 urteak aztertu
ditu duela gutxi, eta gizarte-ekonomiaren nozioak hiru mailatan izan
duen bilakaeraren balantzea egin du: antolakuntzakoa, araudikoa eta
akademikoa. Adierazi du aurrekoaren eta gerokoren arteko muga ezarri
beharko litzatekeela 90eko hamarkadan, hiru maila horietan; izan ere,
ordura arte, lokuzio hori hainbat esparrutan erabiltzen bazen ere, Europa
mailan onarpen eskasa zuen.
Horrela, laurogeiko hamarkadaren hasierara jo beharko genuke
kooperatiben, mutualitateen, elkarteen eta fundazioen arteko lehen
adierazpen bateratuak aurkitzeko, izen komun gisa gizarte-ekonomiaren
lokuzioa erabiliz, Frantzia edo Belgika bezalako herrialdeetan. Estatu
espainiarrean, laurogeiko hamarkadaren erdialderako, lan elkartuko
kooperatiben (COCETA) eta lan-sozietateen (CONFESAL) lehen
konfederazioak artikulatuta zeuden. Euskal Autonomia Erkidegoan,
1986an, Kooperatiben eta Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza abian jarri
zen, sektorea sustatzeko erakunde publiko nagusia.
Hala ere, esparru akademikotik apenas egin zen doktrina-garapenik
kontzeptu berri horri buruz, eta gizarte-ekonomiaren ideia, hainbat
azterlanetan jasota egon arren, gaur egun gizarte-ekonomiatzat hartzen
Enekoitz Etxezarreta Etxarri
— 20 —
dugunarekin alderatuta nahiko desberdinak diren ikasketa-esparruei
buruzkoa zen.
90eko hamarkada: terminoa agertu zen
Esan dugun bezala, 80ko hamarkadaren amaieratik eta 90eko
hamarkadaren hasieratik aurrera, eta industria-krisi larriaren testuinguruan,
hasiko da, benetan, maila desberdinetan indar pixka bat gehiagorekin
sartzen kontzeptua.
Antolamenduari dagokionez, gaur egun gizarte-ekonomia osatzen
duten erakundeen egituratze-maila handitzen eta indartzen joango da.
Valoniako Kontseiluak 1988an onartutako Gizarte Ekonomiaren lehen
Gutun hartatik, Monzonen azterketatik (2016) bi mugarri nagusi atera
ziren gizarte-ekonomiaren esparru sozioekonomikoa finkatzeko prozesu
horretan: 1992an, CEPES-España sortu zen, sektorea ordezkatzen zuen
erakunde gisa eta agintari publikoei begira solaskide politiko nagusi
gisa; eta, ondoren, 2000. urtean, Social Economy Europe sortu zen, Europa
mailan sektorekoak ziren erakunde guztiek partekatutako gutxieneko
alderdi komunak ezarri zituen Gizarte Ekonomiaren Gutun berri baten
onarpenaren bitartez.
Sektorea hobeto antolatzea eta ikusgarriago egitea legegintza-mailan
egokitu da; izan ere, gizarte-ekonomia sustatzeko legeak onartu dira
Europako hainbat herrialdetan: Espainian (2011), Portugalen (2013),
Frantzian (2014), Errumanian (2015) eta Grezian (2016), eta gaur egun
lege-proiektuaren fasean dauden beste herrialde batzuetan. Azkenik, maila
akademikoan, CIRIECek oso paper garrantzitsua jokatu du, eta sendotasun
eta funts teorikoa eman dizkio, ikusten dugunez, lehen urratsak ematen
hasia baino ez den kontzeptuari.
Krisialdiak eta eztanda kontzeptuala
Sarrerako lehen atal hau azken egiaztapen historiko batekin itxiko dugu:
C  M (2018) egoki adierazten duten bezala, gizarte-
-ekonomiaren agerpen kontzeptualaren uneak beti datoz bat krisi ekonomiko
eta sozial larriko uneekin. XIX. mendearen erdialdean industria-iraultzaren
prozesua bete-betean zenean sortu ziren erakundeen lehen bolada
horretan gertatu zen. Berrikiago egiaztatu zen laurogeiko hamarkadako
industria- eta enplegu-krisian, eta berriro ikusten ari da 2008tik daramagun
azken krisiaren ondoren, hots, Atzeraldi Handia izendatu denaz geroztik.
Egungo egoera ekonomikoak, 2020ko munduko pandemiaren ondoriozko
geldialdi ekonomikoak gogor jota, krisi sozioekonomikoaren testuinguru

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR