Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak Euskal Autonomia Erkidegoan: kontakizuna

AutorAratz Soto Gorrotxategi
Cargo del AutorGEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua/ Institute of Cooperative Law and Social Economy) University of the Basque Country UPV/EHU
Páginas205-211
— 205 —
7
Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak
Euskal Autonomia Erkidegoan: kontakizuna
Aratz Soto Gorrotxategi
GEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua/
Institute of Cooperative Law and Social Economy)
University of the Basque Country UPV/EHU
7.1. SARRERA
Esan dezakegu eraldaketarako nekazaritza-sozietateak direla ezezagun
handiak, bai gizarte-ekonomiaren barruan, bai handik kanpo, gizartean oro
har. Horretan, batez ere, bi faktore erabakigarrik dute eragina.
Lehenik, eraldaketarako nekazaritza-sozietateen jarduera lehen sektorean
kokatzeak haien ikusgaitasun txikiari laguntzen dio (are gehiago, gizarteak ez
ditu batere ezagutzen); izan ere, sektore horretako jarduera ekonomikoek
—nekazaritza-sektorekoak barnealdean eta arrantza-sektorekoak kostaldean—,
oro har, ez dute ezagumendu handirik, oso pisu kuantitatibo urria baitute
lurraldearen jarduera ekonomikoan. Hala ere, garrantzi kualitatibo
ukaezina eta ikaragarria dute naturarekiko, ingurumenarekiko eta elikadura-
-burujabetzarekiko harremanari dagokionez.
Bigarrenik, nekazaritza-kooperatiben figuraren existentziak zuzeneko
eragina du ezjakintasun horretan; izan ere, bi figura juridikoak aukera
baliodunak dira landa-eremuko asoziazionismoa helburu ekonomiko-
-sozialekin ahalbidetzeko. Horrek, alde batetik, dauden / sortu diren
eraldaketarako nekazaritza-sozietateen kopurua mugatzen du, eta, bestetik,
landa-eremuko esperientzia asoziatibo horien ezagutza eta identifikazioa
ezkutatzen du.

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR