Kooperatibak Euskal autonomia erkidegoan: kontakizuna

AutorLeire Uriarte Zabala, Saioa Arando Lasagabaster, Ainara Udaondo Alberdi, Mónica Gago Garcia
Cargo del AutorMondragon Unibertsitatea (MU)
Páginas43-113
— 43 —
2
Kooperatibak Euskal autonomia
erkidegoan: kontakizuna
Leire Uriarte Zabala
Saioa Arando Lasagabaster
Ainara Udaondo Alberdi
Mónica Gago Garcia
Mondragon Unibertsitatea (MU)
2.1. SARRERA
Kooperatibek osatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean,
EAE) gizarte-ekonomiaren barruan pisu handiena duen familia. Eusko
Jaurlaritzaren estatistika-iturrien arabera (2018. urteko datuak), kooperatibek
EAEko gizarte-ekonomiako guztizko enpleguaren % 88,1 hartzen dute, eta
53.390 pertsonari ematen diete lana. Euskal kooperatibek 7.756 milioi euro
fakturatu zituzten 2018an, % 6 inguruko BPGrako ekarpena egin zuten, eta
EAEko enplegu guztiaren % 5,7 hartu zuten (industriako enpleguaren ia %
11). Beraz, mugimendu kooperatiboa oso esanguratsua da kuantitatiboki.
Baina, gainera, euskal sektore kooperatiboak baditu bere ezaugarriak,
Estatuko nahiz nazioarteko beste errealitate kooperatiboetatik bereizten
dutenak. Aniztasun kooperatiboa, lan elkartuko kooperatiben dentsitatea,
enpresa-izaera, industriak sektore kooperatiboan duen pisu espezifikoa, edo
elkarrekiko lankidetzaren garapena dira euskal kooperatiben bereizgarri
diren elementu diferentzialetako batzuk.
Lerro hauetan zehar, euskal mugimendu kooperatiboaren
ezaugarrietan jarriko dugu arreta, eta, ahal den neurrian, berezitasun horri
eusten dioten ebidentzia kuantitatiboak emango ditugu. Horretarako,
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak argitaratutako Gizarte
Ekonomiaren Estatistikak eskainitako datuetan oinarrituko gara funtsean.
Datu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Konfederazioak
emandako datuekin osatuko dira, eta, euskal ekonomiari oro har dagozkion
zifretarako, Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) emandakoekin.
Halaber, estatu mailako konparazioak egiteko, Gizarte Ekonomiako
Leire Uriarte Zabala - Saioa Arando Lasagabaster - Ainara Udaondo Alberdi - Mónica Gago Garcia
— 44 —
Espainiako Enpresen Konfederazioak (CEPES) eskainitako datuak erabiliko
dira. Iturrien aniztasun horrek nolabaiteko desadostasuna eragin badezake
ere, gure ustez interesgarria da joera orokorretarantz hurbiltzeko.
Dokumentuak hiru zati ditu: lehenik, mugimendu kooperatiboaren
artikulazioari eta mugimendu horren oinarri den esparru juridikoari
buruzko informazioa emango dugu labur-labur. Ondoren, euskal
mugimendu kooperatiboak bereizgarri dituen idei nagusien berri
emango dugu, eta ideia horiekin erlazionatutako datuak emango ditugu.
Hirugarrenik, berariaz aipatuko ditugu nekazaritzako elikagaien,
etxebizitzen, irakaskuntzaren eta garraiolarien kooperatibak. Azkenik,
erronka eta ondorio garrantzitsuenak aipatuko ditugu.
Lan hau Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen
eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen artean gauzatu da,
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzarekin eta euskal
mugimendu kooperatiboaren ordezkaritza-eragileekin lankidetza estuan.
2.2. KOOPERATIBEN ARTIKULAZIOA ETA LEGERIA
Euskal mugimendu kooperatiboaren artikulazioa
Euskal mugimendu kooperatiboaren garapena ezin da ulertu haren
artikulazioa ulertzen ez bada. Hainbat hamarkadatan zehar, euskal
mugimendu kooperatiboa antolatzea ahalbidetu duten zenbait erakunde
sortu dira.
2. Kooperatibak Euskal autonomia erkidegoan: kontakizuna
— 45 —
4. ilustrazioa. Euskal mugimendu kooperatiboaren artikulazioan
izandako mugarri nagusiak
Iturria: bertan landua.
Kooperatibei buruzko 1982ko Legearen emaitza gisa, 1983. urtean
eratu zen Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua (EKGK). Egitura
berezi hori EAErako espezifikoa da, “kooperatibismoa sustatzeko eta
haren berri zabaltzeko organo goren gisa sortua, euskal administrazio
publiko guztientzako kontsulta- eta aholku-entitate publiko gisa eratzen

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR