Laneratzeko Enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan: kontakizuna

AutorAitziber Mugarra Elorriaga
Cargo del AutorKooperatiba Ikaskuntzen Institutua (KII) Deustuko Unibertsitatea
Páginas163-187
— 163 —
5
Laneratzeko Enpresak Euskal Autonomia
Erkidegoan: kontakizuna
Aitziber Mugarra Elorriaga
Kooperatiba Ikaskuntzen Institutua (KII)
Deustuko Unibertsitatea
5.1. SARRERA
Laneratzeko enpresak gizarte-erakunde jakin batzuek eragile ekonomiko
tradizionalek —publikoek zein pribatuek— behar bezala konpontzen ez
dituzten gizarte-premiei erantzun berritzaileak eskaintzeko gizarteratzearen
eta laneratzearen esparruan egindako esplorazioaren emaitza dira.
(M  ., 2008; A & C, 2013).
Euskal Autonomia Erkidegoan, laneratzeko enpresek honela definitzen
dute beren burua: “irabazi-asmorik gabeko ekimen ekonomikoak dira,
eta gizartean baztertuta edo desabantailan dauden eta lan-merkatuan
hasteko zailtasun bereziak dituzten pertsona langabeei laguntza ematea eta
gizartean eta lan-munduan txertatzea dute xede” (Gizatea.net).
Historia
90eko hamarkadara jo behar dugu garatutako lehen esperientziak
aurkitzeko, Espainian 80ko hamarkadako krisialdian egindako
hausnarketen emaitza. Hala jasotzen du A (2016, 3. or.), “gizarte-
-bazterketako egoeran eta/edo arriskuan dauden pertsonen
gizarteratzearen eta laneratzearen esparruan espezializatutako irabazi-
-asmorik gabeko esku-hartze sozialeko erakundeen ekimenetan” jatorria
duela adierazten duenean. “Prestakuntzaren esparruan —lanaren
aurrekoa, okupazionala eta lanekoa, formala eta ez-formala, hezkuntzakoa
eta profesionala— eta lan-bitartekaritzaren esparruan —orientazioa eta
enplegu-bilaketa— lan egiten duten erakunde horiek esku hartzeko bi
Aitziber Mugarra Elorriaga
— 164 —
estrategien artean bitarteko lanerako bide berri bat irekitzeko aukera
kontuan hartzen dute”. Azken batean, ekimen sozial eta komunitarioaren
emaitza dira, “arlo ekonomikoaren bidez laneratzea” bilatzen duena, eta
legeriak geroago baino onartu ez zuena, aurrerago ikusiko dugun bezala.
Ondorioz, haien jatorria inpaktu bereziko gizarte-erronka batean dago,
hots, langabezian. 80ko hamarkadaz geroztik arazo larritzat jotzen da, eta
horrek zuzeneko ondorioak ditu pertsonen bazterketa ekonomikoan, eta,
kasu askotan, arazo horren eragilea da, edo, bestela, “parte hartzeko eta
gizarteratzeko beste zailtasun batzuekin —hala nola etxebizitza eskuratzea,
osasuna, harreman-sareak, eta herritartasun-eskubideak egikaritzea—
konbinatzen da” (A, 2016; A  E, 2017). Beraz,
enplegua funtsezko elementua da pertsonen bizi-proiektuak artikulatzeko,
baliabide ekonomikoen iturri gisa duten eginkizunaz harago.
Gizarte-ekimen horiek “marjinazio-dinamikak geldiarazteko eta
murrizteko” erronka nagusiari erantzuten diote, “zailtasun gehien
dituzten biztanle-sektoreei lan-merkatuan integratzeko aukera emateko”
(V, 2007, 19. or.). Enplegu-politika aktiboak inspiratzen dituzte eta,
aldi berean, haietaz elikatzen dira. Politika horiek 80ko hamarkadaren
amaieran abian jartzen hasi ziren, laneratzeko lehen enpresei laguntzeko
(legezko definiziorik gabe artean). Lehen enpresa horiek hainbat
erakundetatik zetozen erakunde sustatzaileak 1 izan zituzten jatorri: kasu
batzuetan, oinarrizko erlijio-erakundeak, beste batzuetan auzo-elkarteak
eta laneratzeko erakundeak, betiere boluntariotza-ekarpen handiarekin.
(V, 2007, 20. or.; P, 2013, 189. or.)
Erakunde horiek hainbat arrazoirengatik enplegua eskuratzeko
zailtasun bereziak dituzten —bazterketa sozial eta ekonomikoa,
kualifikazio txikia, gizarte-deskonexioa, osasun-arazoak, gizarte- eta
harreman-trebetasun mugatuak…— biztanleria-sektoreekin lan eginez
garatutako esperientziek “laneratzeko estrategia eta tresnak dibertsifikatu
eta pertsonalizatu beharra eskatzen dute” (A, 2016, 4. or.). Eta
aitortzen dute langabeen profil bat dagoela, enplegagarritasuna hobetzeko
prestakuntza espezifikoa lan-merkaturako sarbide gutxi gorabehera
normalizatua lortzeko nahikoa ez dutenek osatzen dutena (A, 2016;
A  E, 2017). Adibidez, “kualifikazio urria edo zailtasun
bereziak dituzten —hala nola hizkuntza gutxi jakitea, lan-esperientziarik
eza eta/edo administrazio-egoera anomaloa— immigranteen talde jakin
batzuk” (A & C, 2013, 150. or.).
1 Adibidez, Emaús mugimendua —1980an Emaús Fundación Social sortu
zuen—, Cáritas, Sartu, Peñascal…

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR