Enplegu-zentro bereziak Euskal Autonomia Erkidegoan: kontakizuna

AutorEnekoitz Etxezarreta Etxarri, Ane Etxebarria Rubio, Jon Morandeira Arca, Aratz Soto Gorrotxategi, Aitor Bengoetxea Alkorta
Cargo del AutorGEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) UPV/EHU
Páginas139-161
— 139 —
4
Enplegu-zentro bereziak
Euskal Autonomia Erkidegoan: kontakizuna
Enekoitz Etxezarreta Etxarri
Ane Etxebarria Rubio
Jon Morandeira Arca
Aratz Soto Gorrotxategi
Aitor Bengoetxea Alkorta
GEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua)
UPV/EHU
Enekoitz Etxezarreta Etxarri, Ane Etxebarria Rubio, Jon Morandeira Arca, Aratz Soto Gorrotxategi, Aitor Bengoetxea Alkorta
4.1. SARRERA
Enplegu-zentro bereziak desgaitasuna duten pertsonei enplegua
eskaintzen dieten erakundeak dira, baita egokitzapen pertsonal eta
sozialeko zerbitzuak eskaini ere, pertsona horien enplegagarritasuna eta
trebetasun soziolaboralak hobetzeko laguntza-formulen bidez.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari
buruzko Lege Orokorrean (aurrerantzean, DPEGLO) desgaitasunari
buruz jasotako definizioa ontzat emanda, ulertzen da desgaitasuna
“urritasun ziur aski iraunkorrak dituzten pertsonen eta horiek gizartean
gainerakoen baldintza berberetan bete-betean eta eraginkortasunez parte
hartzea mugatzen edo eragozten duten edozein motatako oztopoen arteko
interakzioaren emaitza dela” 1.
Enplegu-zentro bereziak, hortaz, oztopo horiek desagerrarazten
laguntzen duten eta kolektibo horretako pertsonen parte-hartze osoa
eta eraginkorra bideratzen ahalegintzen diren lan-tresnatzat hartzen
dira. Beraz, enplegu-zentro berezien helburua da enplegagarritasun-
1 Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko
Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako
Errege Dekretuaren 2.a) artikulua.
Enekoitz Etxezarreta Etxarri, Ane Etxebarria Rubio, Jon Morandeira Arca, Aratz Soto Gorrotxategi, Aitor Bengoetxea Alkorta
— 140 —
zailtasun bereziak dituzten pertsonei enplegu produktibo eta ordaindua
ziurtatzea, enplegu arruntera igarotzea ahalbidetzen duten aldi berean
(B, E, M, S, 2019).
Ondoren garatzen dugun kontakizunean, EAEko esperientzia horren
ezaugarri nagusiak identifikatzen saiatzen gara, baita gizarte-ekonomiaren
unibertsoarekin lotzen duten ideia nagusiak eta etorkizuneko erronka
nagusiak ere.
4.2. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EHUNAREN EGUNGO
ERREALITATEA
Gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziak, gizarteratzeko euskal
ereduaren ibilbideko funtsezko kate-maila
1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 43. artikulua da enplegu-
-zentro bereziak juridikoki definitzen dituena:
Enplegu-zentro bereziak dira merkatu-operazioetan ohikotasunez parte
hartuz ondasunak edo zerbitzuak produzitzeko jarduera batean aritzea izanik
xede nagusia, desgaitasunen bat duten pertsonentzat enplegu ordaindu
bat ziurtatzeko helburua dutenak; aldi berean, bitarteko bat dira ahalik eta
era horretako pertsona gehien ohiko enplegu-erregimenera biltzeko. Era
berean, enplegu-zentro bereziek, laguntzako unitateen bitartez, desgaitasunen
bat duten langileen egokitze pertsonala eta soziala lortzeko behar dituzten
doikuntza-zerbitzuak eskaini behar dituzte, kasuan kasuko egoeraren arabera eta
erregelamenduz ezarritakoari jarraituz. 2
Definizio horretan oinarrituta, enplegu-zentro bereziek hiru eginkizun
nagusi betetzen dituzte: desgaitasuna duten pertsonei ordaindutako
enplegua eskaintzea; doikuntza pertsonal eta sozialeko beste zerbitzu batzuk
ematea (prestakuntza eta garapena gizarte- eta lan-trebetasunetan) eta
ahalik eta pertsona gehien enplegu arruntera igaro daitezen ahalbidetzea.
Horrelako erakundeen izaera finalista edo iragankorra, beraz, ez
da zehatz-mehatz zehazten definizioan bertan; izan ere, uste da enplegu
arruntera igarotzea erraztuko duten eragileak izan daitezkeela, ahal den
guztietan (M, 2016).
Enplegu-zentro bereziak, beraz, lan-ingurune iraunkorrak edo
iragankorrak direnez, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu horien
funtsezko pieza dira, eta, azken batean, desgaitasuna duten pertsonek gure
2 43. artikulua. Desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko enplegu-zentro
bereziak.

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR