Ekonomia solidarioa Euskal Autonomia Erkidegoan: kontakizuna

AutorAitziber Mugarra Elorriaga
Cargo del AutorKooperatiba Ikaskuntzen Institutua (KII) Deustuko Unibertsitatea
Páginas297-317
— 297 —
11
Ekonomia solidarioa Euskal Autonomia
Erkidegoan: kontakizuna
Aitziber Mugarra Elorriaga
Kooperatiba Ikaskuntzen Institutua (KII)
Deustuko Unibertsitatea
11.1. SARRERA
Ekonomia solidarioa gizarte-ekonomiako hainbat esperientziatan
degenerazio-prozesuak bizi izan dituzten zenbait elementu biziberritzeko
proposamen gisa aurkezten da. Nolabait ere, gizarte-ekonomia berriz
politizatzeko eta hastapeneko-printzipioetara “itzultzeko” modu bat dela
uler daiteke. Izan ere, haren bultzatzaileek irizten diote, gizarte-ekonomiako
hainbat esperientzia nazioartean heltzeko prozesuan, bilakaera hori kapital-
-enpresekin homologatzera bideratu dela, bere ezaugarri bereizgarrien
kaltetan. Bereziki azpimarratzen da parte hartzeko jardunbideak,
demokratikoak eta banaketa-justiziari dagozkionak biziberritzeko
premia. Beste maila batean, gizarte-ekonomiaren komunitatearekiko eta
lurraldearekiko beharrezko birposizionamendua planteatzen da; izan ere,
enpresa-errealitate demokratikoagoak eta ekitatezkoagoak izateaz gain,
gizarte-ekonomiak trakzio-eginkizun handiagoa bete beharko luke gizarte-
-eraldaketako prozesuetan, eta eredu kapitalistarekiko garapen-eredu
alternatiboak proposatu, lankidetza, elkartasuna, parte-hartzea eta justizia
soziala bezalako berezko balioekin bat etorriz (E  ., 2012).
Gizarte-eraldaketaren protagonismo hori funtsezkoa da ekonomia
solidariorako, eta halaxe adierazten dute Ekonomia Sozial Solidario eraldatzaile
baten aldeko deklarazioan 1 (Bilbo, 2018ko urria): “Ekonomia sozial solidarioak
bestelako sistema sozioekonomiko bat eraiki nahi du, pertsonak eta
haien komunitateak eta ingurumena prozesu guztien erdigunean jarrita.
1 Bilbon egindako Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroaren (Global Social
Economy Forum) 4. edizioaren (2018) esparruan.
Aitziber Mugarra Elorriaga
— 298 —
Sistema horren helburua izango da bizitzaren iraunkortasuna alderdi
guztietan bermatzea, eta ongizate orekatua, inklusiboa, demokratikoa
eta iraunkorra sustatzea pertsona —emakume eta gizonak— eta herri
guztientzat, munduko bazter guztietan. Horregatik, (…) ahotsa goratuko
dugu, gure eta planeta osoaren bizitzak merkaturatzen eta mehatxatzen
dituen kapitalismoa salatzeko. Kapitalismo heteropatriarkala, emakumeen
bereizkeriak sustatzen eta dibertsitatea bazterrean uzten duena. Hitz ematen
dugu beste mugimendu sozial batzuekin batera lan egiteko, ekonomia
eraldatu ahal izateko, eta, horretarako, ekimen alternatiboak eta sozialak
abiarazteko finantzaketa, ekoizpen, merkaturatze eta kontsumoaren arloan.
Ekonomia eraldatuz gero, lurraldeak eta komunitateak eraldatuko ditugu,
eta, horrela, eredu kultural, sozial eta politiko berria sustatuko dugu.”
Definizioa
Ez dago ekonomia solidarioaren definizio adosturik, nahiz eta aditu
gehienek onartzen duten kontzeptuak hiru dimentsio osagarri konbinatzen
dituela: lehena, teorikoagoa, indarrean dagoen eredu ekonomikoaren
ikuspegi kritikoa azpimarratzen duena, “paradigma alternatibo bat
eraikitzearen” alde; bigarrena, balio eta printzipio alternatiboetan eta
eraldatzaileetan oinarritutako jardunbideak garatzen zentratua; eta
hirugarrena, horretarako behar den enpresa mota espezifikoan fokalizatua:
demokratikoa, parte-hartzailea, autogestionatua eta kolektiboa. (P 
M  ., 2015; G  ., 2016; V  ., 2019)
Gizarte-ekonomiako beste familia batzuen kasuan berariazko aitorpen
juridikoa dago 5/2011 Legean, baina lege horrek ez du berariaz aipatzen
ekonomia solidarioa 2. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia
solidarioa gizarte-ekonomiaren azpisektore gisa identifikatzen da (A,
2016), eta “pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia” eta “bizitzaren
jasangarritasuna” sustatzea helburu duten hainbat erakunde biltzen
ditu (kooperatibak, elkarteak eta fundazioak, baina baita erantzukizun
mugatuko sozietateak ere). Ez da harritzekoa, beraz, historikoki
ekimen horietako asko ingurumenerako onuragarriak diren ekoizpen-
-sektoreetan sortzea (birziklatzearekin, nekazaritza ekologikoarekin
eta antzekoekin erlazionatutako jarduerekin); edo “krisi ekonomikoak
jotako giza komunitateak” eta gizarte-bazterketako arriskua dutenak xede
berezitzat hartzen dituztenetan (adibidez, laneratzeko enpresetan); edo
“lana ulertzeko beste modu bat eta baliabide ekonomikoak printzipio
kooperatibo, sozial eta solidarioetan oinarrituta lortzea” probatzeko
2 Estatuan erregulazio espezifikorik ez izateak Europako eta Ameriketako
herrialdeetan dauden erregulazioekin kontrastatzen du.

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR