Mutualitateak Euskal Autonomia Erkidegoan: kontakizuna

AutorFrancisco Javier Arrieta Idiakez, Gonzalo Martínez Etxeberria, Josune López Rodríguez
Cargo del AutorInstituto de Estudios Cooperativos (Institute of Cooperative Studies) (IEC) Deusto University
Páginas213-251
— 213 —
8
Mutualitateak Euskal Autonomia
Erkidegoan: kontakizuna*
Francisco Javier Arrieta Idiakez
Gonzalo Martínez Etxeberria
Josune López Rodríguez
Instituto de Estudios Cooperativos (Institute of Cooperative Studies) (IEC)
Deusto University
8.1. SARRERA
Gizarte Ekonomiari buruzko Legeak (martxoaren 29ko 5/2011
Legea) berariaz onartzen die mutualitateei gizarte-ekonomiko erakundeen
izaera (cfr. 5.1 artikulua). Onarpen horretatik abiatuta, eta arau horretan
mutualitatetzat hartu behar dena zehazten ez dela kontuan harturik,
komeni da zehaztea halakotzat hartu behar direla bai aseguru-mutualitateak
bai gizarte-aurreikuspeneko mutualitateak (P, 2011, 195. or.; P
C, 2012, 102. or.; A, 2014, 43. or.).
Hala, aseguru-mutualitateak honela definitzen dira, aseguru pribatuak
antolatzeari eta gainbegiratzeari buruzko Legearen testu bategina
onartzen duen urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren
9. eta 10. artikuluetan ezarritakoaren arabera: “izaera sozialeko aseguru-
-erakunde pribatua, aseguru-esparruaren berariazkoa, irabazi-asmorik eza
eta estalduraren izaera erreflexiboa bereizgarri dituena, eta bazkideei,
pertsona fisikoei edo juridikoei zuzentzen zaiena” (Diccionario del Español
Jurídico, 2016).
Dena den, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak
emandako informazioaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan
diharduten aseguru-mutualitateen artean, honako hauek nabarmendu
* Ikerketa honen zati bat autoreek argitaratutako artikulu batean dago: “Las
mutualidades en Euskadi como entidades de la economía social”, in GIZAEKOA - Revista
Vasca de Economía Social, 17 (2020), 181-196.
Francisco Javier Arrieta Idiakez, Gonzalo Martínez Etxeberria, Josune López Rodríguez
— 214 —
daitezke: (a) PAKEA, Prima finkoko aseguruen mutualitatea; (b) ASEMAS
- Prima finkoko aseguru eta berraseguruen mutualitatea (derrama
pasiboarekin); (c) Itsas arriskuko mutualitatea, prima finkoko aseguruen
sozietatea (MURIMAR); (d) Arabako landa-eraikinetako suteen kontrako
elkarrekiko aseguruen sozietatea, prima finkoko aseguruen mutualitatea;
(e) SURNE, Prima finkoko aseguru eta berraseguruen mutualitatea. Hala eta
guztiz ere, komenigarria litzateke Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten
duten aseguru-mutualitate guztien zerrenda eguneratua eskaintzea, termino
ekonomiko eta sozialetan duten pisua hobeto baloratu ahal izateko.
Gizarte-aurreikuspeneko mutualitateei dagokienez, Euskal Autonomia
Erkidegoaren kasuan, mutualitate horiek borondatezko gizarte-
aurreikuspeneko erakundeen (BGAE) bidez artikulatzean datza berezitasuna.
Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek (BGAE) Euskal
Autonomia Erkidegoan (EAE) duten garrantzia, batez ere, Gizarte
Segurantzaren sistemako prestazioen gainean betetzen duten eginkizun
osagarrian datza. Horrela, EAEko herritarren estaldura-ideala eta
ongizatea kuantitatiboki eta kualitatiboki handitu daitezke. Kasu horretan,
kontingentzia pertsonalak estaltzen dituzten BGAEak dira.
Baina badira ondasunak babestera bideratutako BGAEak ere, hala nola
etxebizitzak, etxeko ostilamendua, lan-tresnak, azienda, uztak, basoak eta
itsasontziak babesten dituztenak.
Hori guztia euskal herriaren espiritu “komunitarista” izenda
daitekeenarekin lotzen da, herrialdeko erakunde tipikoetan islatua,
kofradia, ermandade edo mutualitateen forma tradizional batzuen pean
eratutako gizarte zibil benetakoak, Erdi Arotik existitzen direnak.
Egia esan, erakunde horiek guztiak bizitza ulertzeko eta sentitzeko
modu baten proiekzioa dira, herrialdearen orografiak baldintzatzen duena
eta pentsamolde kristauaren eragin handia duena.
Gizarte-antolamenduan aurrera egin ahala, gizarte-babeserako
hainbat forma garatuko dira. Horrela, bada, foru-zuzenbideak familiaren
erakundeen eta oinordetzen bitartez emandako babes hasiberriak
(U, 1902, 43. or. eta hurrengoak; A I  L
R, 2012, 194-198) bidea eman zien gizarte-elkartasunaren forma
berriei, hala nola mendien aprobetxamendu komunei (V  D
 P, 1901, 92-106; U, 1902 50. or. eta hurrengoak), trukerako
edo auzolanerako elkarrekiko lan-prestazioei (U, 1902, 54. or.) edo
‘lorrak’ izeneko gauza edo animalien ekarpenei (U, 1902, 55-56).
Horrela lortu zen elkartze-modu guztiz mutualistetara iristea. Horien
artean aipatzekoak dira suteen aurkako ermandadeak edo suteen aurkako
elkarrekiko aseguruen sozietateak (V  D  P, 1901,
8. Mutualitateak Euskal Autonomia Erkidegoan: kontakizuna
— 215 —
234-245), ganaduaren gaineko edo ganaduaren arriskuen aurkako
elkarrekiko aseguruko ermandadeak (V  D  P, 1901,
246-259; U, 1902, 56-63), arrantzaleen edo itsasgizonen kofradiak
(V  D  P, 1901, 260-312) eta hileta-izaerako elkarrekiko
elkarteak (V  D  P, 1901, 314-317).
Erakunde mutualista horiek guztiak beren arauen arabera eraendu
ziren, autogobernantzako eta autogestioko araubidean. Araban, Bizkaian
eta Gipuzkoan, 1836an gremioak abolitu ondoren ere iraun zuten. 1887ko
Elkarteen Legea promulgatu zenean, erakunde horiei ere aplikatu zitzaien,
legeak berariaz aipatzen baitzituen gremioak, elkarrekiko sorospen-
-sozietateak eta aurreikuspen-sozietateak.
Hala ere, Espainiako gizarte-aseguruen erregulazioarekin, Gizarte
Segurantzaren Sistemaren zuzeneko aurrekari gisa, mutualismoaren
erregulazio bereizia aurreikusten hasi zen, Estatuaren eta eskualde
autonomoen arteko eskumen-esleipen desberdinarekin, gai biei zegokienez.
Hala, 1931ko Espainiako Konstituzioak Espainiako Estatuari ematen
zion aseguru orokorren eta sozialen araubideari buruzko legeria, nahiz
eta, Gorteen iritziz, eskualde autonomoei egokitu zekiekeen legeria hori
betearaztea, haien gaitasun politikoaren neurrian (cfr. 15.8 artikulua).
1936ko Euskal Estatutuak (“Euzkadi’ren Berjabetasun-Araudia”), berriz,
Espainiako Konstituzioaren 16. eta 17. artikuluetan xedatutakoaren
arabera, ezartzen zuen Euzkadiren eskumenekoa zela mutualitateen legeria
esklusiboa eta zuzeneko betearazpena (cfr. 2.e artikulua).
Erregimen frankistak iraun zuen artean, Estatuak arautu zituen
erakunde tradizionalak. Alde batetik, kofradietako kideen gizarte-
-babesa 1919an itsas istripuetarako gizarte-aseguruaren erregulazioarekin
estatalizatzen hasi zena (A I, 2007, 71-79), babesten jarraitu
zuten, lehenik, gizarte-aseguruek, lan-mutualitateek eta izaera bereziko
erakunde mutualistek (A I, 2007, 119-130), eta, gero, Gizarte
Segurantzako Sistemak (A I, 2007, 151-158). Bestalde,
1941eko Mutualitateen Legea “espiritu bereziki sozial eta pribatuarekin”
egikaritutako aurreikuspena arautzeaz arduratu zen, “eta, horretarako, hura
interpretatzen duten erakundeek beti hartzen dute mutualismoaren edo
elkarte zibilaren forma” (cfr. Zioen adierazpena). Arau horren 1. artikuluak
argi uzten zuen bere aplikazio-esparruan sartzen zituela ermandadeak
eta hileta-izaerako elkarrekiko elkarteak, baita arrantzaleen kofradiak
berak ere, baldin eta horiek beren nahitaezko gizarte-aurreikuspena
borondatezko gizarte-aurreikuspen pribatuarekin osatu nahi bazuten.
Manu horren arabera, “lege honen ondorioetarako, mutualitatetzat edo
montepiotzat hartuko dira izendapen horrekin edo beste edozeinekin,
eta irabazi-asmorik gabe, izaera sozialeko edo ongintzako aurreikuspen-

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR