Lan-sozietateak Euskal Autonomia erkidegoan: kontakizuna

AutorAitor Bengoetxea Alkorta, Jon Morandeira Arca
Cargo del AutorGEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) UPV/EHU
Páginas115-137
— 115 —
3
Lan-sozietateak Euskal Autonomia
erkidegoan: kontakizuna
Aitor Bengoetxea Alkorta
Jon Morandeira Arca
GEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua)
UPV/EHU
3.1. SARRERA: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LAN-
SOZIETATEEN ERREALITATEA
Oinarrizko nozioak
Lan-sozietatea lan-izaerako merkataritza-sozietatea da. Merkataritza-
-izaera du, sozietate mugatua edo sozietate anonimoa delako, baina lan-profil
nabarmena du. Merkataritza-sozietatea bere forman, eta lan-sozietatea bere
espirituan.
Sozietate anonimo edo mugatuen kapitalaren erdia baino gehiago
sozietate horietan lan-harreman mugagabearen bidez lan egiten duten
langileena da. Hortik datorkie lan-izaera. Lan-sozietate mugatuen kasuan,
sozietate-partaidetzak izango dira; lan-sozietate anonimoetan, akzioak.
Funtsezko beste betekizun bat da bazkide langile bakoitza gehienez
kapital sozialaren herenaren titularra izan daitekeela, aurrerago ikusiko
diren salbuespen jakin batzuk izan ezik.
Beraz, berez, merkataritzako lan-sozietateak dira. Kapital gehiena edo
guztia bertan lan egiten duten pertsonena duten enpresak. Horregatik,
pertsona horiek bazkide eta langile dira aldi berean. Beren enpresako
jabekideak eta langileak.
Beraz, lan-sozietatea merkataritza-sozietatea da, kapital-sozietatea,
zalantzarik gabe. Hortik aurrera, bere berezitasuna bere helburu nagusian
datza: bere langileentzako kalitatezko enplegu egonkorra sortzea edo
mantentzea, eta ez mozkina maximizatzea.
Aitor Bengoetxea Alkorta - Jon Morandeira Arca
— 116 —
Horregatik, lan-sozietateak gizarte-ekonomiako enpresak dira,
autoenpleguaren gizarte-helburuak lehentasuna baitu kapitalaren
errendimenduaren gainetik.
Lan-sozietateetan ekintzailetza kolektiboko esperientzia ikusten da,
gutxienez hiru langileren aldetik, pertsona bakoitzeko kapital sozialaren
jabetzaren herenaren gehienekoaren betekizunaren arabera.
Autoenplegu kolektiboko eredu baten aurrean gaude, halaber; izan
ere, langileek beren burua enpleguz hornitzen dute, beraiek sortutako eta,
erabat ez bada ere, gehiengoz behintzat kontrolatzen dituzten enpresen
barruan. Lan elkartuaren bidez gauzatzen den autoenplegu kolektiboa.
Besteren konturako soldatapeko lanaren eredu hegemonikoaren formula
alternatiboa, baita autoenplegu autonomoarena ere.
Lan-sozietatea figura juridiko berezia da, Espainiako zuzenbidean
sortua, zuzenbide konparatuan existitzen ez dena. Bazkide langileen eta
beren enpresaren arteko lan-harremana soldatapeko lan-harreman arrunt
gisa eratzen da, nahiz eta materialki lan elkartua izan, eta lan-kontratuaren
bitartez bideratzen da. Beraz, bazkide langileen lan-harremanari lan-
zuzenbidea aplikatzen zaio, enpresako bazkide ere izan arren.
Kasu batzuetan, bazkideek ez dute lan-harremanik lan-sozietatearekin;
bazkideak dira, baina ez soldatapeko langileak; kasu horretan, langile
autonomoak dira.
Hala, lan-sozietateetan hitzarmen kolektiboak negoziatu eta egiten
dira, kapital-sozietate arruntetan bezala —lan-sozietate ez direnetan—.
Normalean, lan-sozietateetan enpresa-hitzarmenak adosten dira.
Erreferentziazko hitzarmen sektoriala zuzenean aplikatzen denean, oso
ohikoak dira enpresaren barne-akordioak, hitzarmen sektorialak kasuan
kasuko lan-sozietatearen berezitasunetara egokitzeko.
Lan-sozietatearen eredua lan elkartuko beste ereduarekin konparatzen
badugu, hots, lan elkartuko kooperatibenarekin, elementu komunak eta
desberdintasunak aurkituko ditugu. Bi eredu horietan, pertsona berberek
dute bazkide eta langile izaera bikoitza. Baina lan-sozietateetan, esan
bezala, zuzenbideak dualtasun hori aitortzen du, eta pertsonek harreman
bikoitza dute beren enpresarekin: sozietate-harremana eta lan-harremana.
Lan elkartuko kooperatiben kasuan, alabaina, bazkide langileen eta haien
kooperatibaren artean lotura juridiko bakarra dago, sozietate-lotura, eta
horrek esan nahi du lan-araudia ez dela aplikatzen eta haien lan-baldintzak
kooperatiba-autogestioaren bidez zehazten direla.
Baina lan-sozietatearen araubide juridikoak ez du eskatzen langile
guztiak bazkide izatea. Enpresa horiek bazkide ez diren soldatapeko
langileak kontrata ditzakete, baina gehienez ere bazkide langileen urteko

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR