Hitzaurrea

AutorIdoia Mendia Cueva
Cargo del AutorLehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza
Páginas17-18
— 17 —
Hitzaurrea
Idoia Mendia Cueva
Lehendakariordea
eta Lan eta Enpleguko sailburua
Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza
Kontakizun orok errealitate sozial edo ekonomiko bat bildu nahi du,
eta errealitate hori sortu eta garatu den testuinguruan interpretatu. Horrela
besterik ezin da baloratu haren funtsa, eta zehaztasunez mintzatu hari
buruz. Azken batean, ulertu egin behar da hobetzeko. Izan ere, une jakin
batean optimotzat jo badaiteke ere, etengabeko hobekuntza eskakizuna da
unez une. Horixe da Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekonomiaren
kasua: esperientzia historiko arrakastatsua aberastasuna eta balioak dituzten
enpleguak sortzeko, errotuta, elkartasunez eta partaidetzaz. Etorkizuneko
ekonomian eragina izango duten elementuekin, hau da, kontakizun hau
sortzen den unean diseinatzen ari garenarekin. Hori, besteak beste, lan-tresna
eraginkorra izan daiteke arlo publikotik nahiz pribatutik jarduten dugunontzat,
sektorea indartzeko eta sustatzeko.
Lan honek nabarmendu beharreko zenbait ezaugarri ditu bereizgarri.
Lehenengo eta behin, euskal gizarte-ekonomiaren ikuspegi integratua
da, globala izateaz gain, eta ez askotariko familien batura hutsa. Hain zuzen
ere, lau ideia nagusiak artikulatzen dute kideen errealitate praktikoaren
azalpena, eta horien artean esanguratsuena autonomia-erkidego honetako
enpresa- eta gizarte-dimentsioaren sendotasuna da, lehenik eta behin, eta
oinarri duen komunitatearekiko konpromiso eraginkorra, ondoren.

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR