Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan: kontakizuna

AutorMarta Enciso Santocildes, Saioa Arando Lasagabaster
Cargo del AutorKooperatiba Ikaskuntzen Institutua (KII) Deustuko Unibertsitatea/Mondragon Ikerketa Kudeaketa (MIK) Mondragon Unibertsitatea (MU)
Páginas275-295
— 275 —
10
Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan:
kontakizuna
Marta Enciso Santocildes
Kooperatiba Ikaskuntzen Institutua (KII)
Deustuko Unibertsitatea
Saioa Arando Lasagabaster
Mondragon Ikerketa Kudeaketa (MIK)
Mondragon Unibertsitatea (MU)
Marta Enciso Santocildes, Saioa Arando Lasagabaster
10.1. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO FUNDAZIOEN
ERREALITATEA
Oinarrizko nozioak. Jatorria eta definizioa
Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioek zeregin garrantzitsua
izan dute historikoki gizarte-bizitzan, egindako jarduerengatik eta haien
gizarte-ondorio garrantzitsuengatik. Jatorrian, fundazioak Eliza Katolikoari
lotutako ongintza- eta laguntza-jarduera elizkoiekin batera agertu ziren.
XIX. mendean, fundazioak “esku hiltzat” hartu ziren, legeria deslotesle
eta desamortizatzailea zela-eta. Legeria horren azpian behera egin zuten
fideikomisoek, patronatuek eta ondasun-lotura guztiek, baita ekintza
elizkoiek ere, eta etorkizunean fundatzea debekatu zuten (O C,
2019). Kode Zibila indarrean sartzearekin batera, etapa berri bat hasi zen
fundazioentzat, botere publikoen ondoan partikularrek parte hartzeko
tresna gisa sortu baitziren, interes orokorreko helburuak betez herritarren
eskaerak asetzeko, ongintza kontzeptuaren ordez interes publikoa erabiliz.
Bestalde, 1978ko Konstituzioak 34. artikuluan jaso zuen “interes
orokorreko helburuetarako fundazio-eskubidea”. Estatuaren eskumen
esklusibokoa ez zenez (Espainiako Konstituzioaren 149. artikulua), Euskal
Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 10.13 artikuluak Euskal Autonomia
Erkidegoaren eskumen esklusiboa ezarri zuen honako gai hauetan:
“irakaskuntza-, kultura-, arte-, ongintza-, eta sorospen-izaerako nahiz antzeko
fundazio eta elkarteak, beren egitekoak nagusiki Euskal Herrian betetzen
Marta Enciso Santocildes, Saioa Arando Lasagabaster
— 276 —
dituzten bitartean”. Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzko
lehen legea 1994koa da (EUSKADI, 1994), eta euskal fundazioen sektorea
araubide juridiko oso batez hornitu zuen lehenengo araua izan zen, Estatuko
fundazioen lehen legeari ere aurrea hartuta. Lege hori 2016ko legeak ordeztu
zuen (EUSKADI, 2016), eta gaur egun indarrean jarraitzen du.
Fundazioak irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa defini daitezke,
fundatzaileek hala nahi izan dutelako, beren ondarea haiek definitutako
interes orokorreko helburuetara modu iraunkorrean lotuta dutenak.
Interes orokorreko helburu bat sustatzeak esan nahi du, alde batetik,
haren jarduerak giza ongizateari lagundu behar diola zenbait gaitan, hala
nola Giza Eskubideetan, gizarte-ekintzan, hezkuntza-, kultura- eta kirol-
-jardueretan edo aukera-berdintasunaren sustapenean, EAEko Fundazioei
buruzko Legearen 4.1 artikuluan jasotako batzuk aipatzearren.
Bestalde, fundazioen jarduerak pertsona fisikoek nahiz juridikoek
osatutako kolektibo generikoei ekarri behar die onura, eta ez helburu
nagusia bada prestazioak eskaintzea fundatzaileari edo fundatzaileei edo
patronatuko kideei, haien ezkontideei edo senitartekoei. Nolanahi ere,
onuradunen kolektiboa aukeratzeko irizpideek objektiboak eta inpartzialak
behar dute izan (EAEko Fundazioei buruzko Legearen 4.2 eta 4.3 artikulua).
Ildo horretatik, esan daiteke fundazioak gizarte-abantaila interesgarriak
sortzen dituela; izan ere, bere forma juridiko bakarrak, bere misioarekin
batera, fundazioak gizarte-berrikuntzako jarduerak sustatzeko zeregin
berezia eta biltzailea betetzea ahalbidetzen du. Erakunde publikoen,
pribatuen eta GKE-en arteko zubi-lana egiten du, baliabideak bilatzen
laguntzen du eta, neurri batean, gizarte-ekintzailea da. Beste erakunde
mota askotan baino errazagoa da kontzeptu eta egiteko modu berriak
probatzea (A & L, 2015; Q  ., 2014).
Lege-araubidea
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren (EUSKADI, 1979) 10.13
artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen esklusiboa aitortzen
du honako gai hauetan: “irakaskuntza-, kultura-, arte-, ongintza-, eta
sorospen-izaerako nahiz antzeko fundazio eta elkarteak, beren egitekoak
nagusiki Euskal Herrian betetzen dituzten bitartean”. Euskal erakundeek
historikoki izan dute fundazioak arautzeko eskumena, ongintzaren arloko
foru-eskumenarekin zuzenean lotuta, eta horrela jarraitu da etenik gabe,
Autonomia Estatutuan berariaz onartu arte.
Eskumen-esparru horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei
buruzko lehen Legea 1994an promulgatu zen (ekainaren 17ko 12/1994

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR