Arrantzaleen kofradiak Euskal Autonomia Erkidegoan: kontakizuna

AutorFrancisco Javier Arrieta Idiakez, Gonzalo Martínez Etxeberria, Josune López Rodríguez
Cargo del AutorInstituto de Estudios Cooperativos (Institute of Cooperative Studies) (IEC) Deusto University
Páginas189-204
— 189 —
6
Arrantzaleen kofradiak Euskal Autonomia
Erkidegoan: kontakizuna
Francisco Javier Arrieta Idiakez
Gonzalo Martínez Etxeberria
Josune López Rodríguez
Instituto de Estudios Cooperativos (Institute of Cooperative Studies) (IEC)
Deusto University
6.1. SARRERA
Definizioa
Arrantzaleen kofradiak legez eta doktrina zientifikoaren arabera
definitzen dira.
Lege-definizioekin hasita, Estatuko Itsas Arrantzari buruzko Legearen
arabera (martxoaren 26ko 3/2001 Legea): “Zuzenbide publikoko
korporazioak dira, irabazi-asmorik gabekoak, interes ekonomikoak
ordezkatzen dituztenak, eta itsas arrantzaren eta arrantza-sektorearen
antolamenduaren arloan eskumena duten administrazioen kontsulta- eta
lankidetza-organo gisa jarduten dute” (45.1 artikulua). Euskal Autonomia
Erkidegoaren esparruan, Arrantzaleen kofradiei buruzko Legearen arabera
(ekainaren 25eko 16/1998 Legea): “Zuzenbide publikoko korporazioak
dira, nortasun juridikoa dutenak, eta —beren xedeak betetzeko—
jarduteko gaitasuna dutenak. Kofradiak legez eratzen dira, arrantza
sektoreak parte hartzeko eta elkarlanean aritzeko modua eduki dezan
herri administrazioekiko harremanetan, zertarako eta arrantzaren, itsaski
bilketaren eta akuikulturaren interes orokorra defendatzeko eta arrantzako
produktuen antolamendu eta merkaturatze egokia defendatzeko”
(1. artikulua).
CEPESek, bestalde, Gizarte Ekonomiaren printzipioetara askoz hobeto
egokitzen den definizioa eskaintzen du; izan ere, bere iritziz arrantzaleen
kofradiak “zuzenbide publikoko korporazio sektorialak dira, irabazi-
-asmorik gabekoak, arrantza-ontzien armadoreen eta erauzketa-sektoreko
Francisco Javier Arrieta Idiakez, Gonzalo Martínez Etxeberria, Josune López Rodríguez
— 190 —
langileen interes ekonomikoak ordezkatzen dituztenak, itsas arrantzaren
eta arrantza-sektorearen antolamenduaren arloan eskumena duten
administrazioen kontsulta- eta lankidetza-organo gisa jarduten dutenak, eta
garatzen duten kudeaketak beren bazkideen premiak eta interesak asetzea
du xede, tokiko garapenari, gizarte-kohesioari eta jasangarritasunari
laguntzeko konpromisoarekin” 1.
Jatorriak
Definizio horiek ondare historiko garrantzitsu baten emaitza dira.
Horrela, bada, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaleen kofradien
jatorria “Behe Erdi Aroan agertoki kontinentalean hedatzen den korronte
korporatibistaren barruan” kokatu behar da (E, 1991, 32. or.).
Zehazkiago, kofradiak Kantauriko kostalde osoan XIV. mendearen
bigarren erdialdetik aurrera ezin hobeto antolatutako erakundeak zirela
esan dezakegu (A, 2007, 34. or.).
Lehen fase batean, “herri bereko arrantzale profesional guztien bilerak”
besterik ez ziren izan; “santu baten izenpeko egiten ziren, eta beren patroi
izendatzen zuten, erlijio-eginbeharrak gauzatzeko” (L, 1943, 130. or.).
Ondoren, bigarren fase batean, lanbide- edo gremio-elkarte gisako kofradia
sortu zen (R, 1944, 30., 55.-56. or.). Orduan ikus daiteke erakunde
horren benetako izaera juridikoa. Izan ere, kofradiak beren ordenantzen
bidez hasi ziren itsasoko eta arrantzako jarduera arautzen, alderdi guztietan,
lehen faseko erlijio eta ongintzako helburuak barne. Arrazoi osoz esan izan
da “erakunde horietan arlo espirituala ezin hobeto senidetzen zela arlo
materialarekin, sozialarekin eta ekonomikoarekin” (L, 1943, 130. or.).
Antolaketa horren garrantzia begien bistakoa da iraultza industriala iritsi
ondoren ere irauten duela ikusten badugu, gremioek behera egiten dutenean.
Horrela, XIX. eta XX. mendeetan, “itxura instituzional desberdinen pean,
kofradiek kostaldeko eremu baten ustiapen ekonomikoa modu kolektiboan
ziurtatzeko sistema bat ekarri zuten” (F, 2005, 4. or.).
Zuzenbide publikoko korporazioak
Zuzenbide publikoko korporazioaren izaera, hain zuzen ere, garai
bakoitzeko gorabeheren arabera instituzionalki egokitzen joateko izan
duten gaitasun berezi horren ondorio da. Zehazki, frankismora jo behar
da arrantzaleen kofradiak lehen aldiz zuzenbide publikoko korporazio gisa
1 https://www.cepes.es/social/entidades_cofradias_pescadores (azken kontsulta: 2019ko
otsailaren 24a).

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR