Harriet, notario erreala

AutorAndrés Mª. Urrutia Badiola
Cargo del AutorNotario
Páginas133-134
133
Harriet, notario erreala
XVIII. mende erdian, bada letra euskaldunetan notario baten
testigantza eta lekukotza. Hura izan zen Martin Harriet, erre-
ge notarioa (hala aurkezten du berak bere burua), Lapurdiko
Larresoron aritu zena fede emaile gisa. Idatzi ere, Gramatica
escuaraz eta frantsesez, composatua Francez hitzcunça ikhaƒi
nahi dutenen ƒaboretan izeneko liburua idatzi zuen. Izatez,
Larramendi lehen euskal gramatikaria eta hiztegigilearen au-
rretik jardun zuen Harrietek eta liburua idazterakoan, xede
zehatza aldarrikatu zuen, besteak beste, euskaldunei frantsesa
irakasteko baliabideak eskaintzea.
Nolanahi ere, haren jakin mina, hizkuntzarekiko ez ezik, juri-
dikoa ere bazen. Hainbatez, aldi haretan bizirik eta indarrean
ziren Lapurdiko foruak edo ohiturak (Coutumes) eta bertako
jendea, nagusiki, euskaldun elebakarra zen. Bi kontu horiek,
alegia, hizkuntza eta zuzenbidea, estekatu nahi izan zituen
Harriet notarioak.
Hitz gutxitan esateko, egitasmo zabala izan zuen hark, hain
zuzen ere, egitasmo jurilinguistikoa, notario moduan on-
tzen zuen arartekotasun linguistikoa eta juridikorako lana-
bes egokiak sortuz. Hona haren testua: Abisua autorac,-Uste
dut laƒter içanen dela Imprimatua Eƒcuaraz eta Eƒpaiñolez
eguiña dudan Gramatica bat. Baita berce liburu bat Lapurdi-
co Coƒtuma Eƒcuararat itçulia, berce cerbait Eƒcualdunençat
guiƒa den gauçarequiñ. AKHABANÇA.
Horrela iragarri zuen bere liburuaren amaieran, bertan azal-
du baitzuen laster batean Lapurdiko foruaren testua euskaraz
emateko kontu hura. Zoritxarrez, egundo ere ez zuen asmo

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR