Euskal notarioak eta Euzko Jaurlaritza (1936-1937)

AutorAndrés Mª. Urrutia Badiola
Cargo del AutorNotario
Páginas139-140
139
Euskal notarioak eta Euzko Jaurlaritza (1936-1937)
Gerra zibilaren garaia latza eta korapilatsua izan zen Euskal
Herrian. Orduko gizartearen zimentarriak erro-errotik mu-
gitu ziren eta herritarren arteko liskarrak odolez zipriztindu
ziren. Euskal gizartearekin batera, zer esanik ez, notarioak ere
bai.
Gerra hasi eta berehala banatu ziren Euskal Herrialde Histo-
rikoak. Araba eta Gipuzkoa Francoren eskuetan ziren, 1937.
urteko urriaren 1ean, hain juxtu ere, II. Errepublikaren Gor-
teek Euskal Estatutua aldarrikatu zutenean.
Hartara, Euzko Jaurlaritza eratu zenean, Zuzentza eta
Gogo-lantze Zaingoaren buru izendatu zen Jesús María de
Leizaola legelari n eta zehatza. Berak antolatu zuen Euzko
Jaurlaritzaren egitura juridikoa, norbanakoen eskubideak
zainduz eta legearen nagusitasuna bermatuz.
Bidegintza horretan, notarioei buruzko eskumenak egokitu
zitzaizkion Euzko Jaurlaritzari. Horiek baliatuz, Euzkadi’ko
Zinaldarien Elkartea sortu zen, historian lehenez, Araba,
Bizkaia eta Gipuzkoako notarioak biltzen zituena eta hainbat
zeregin bete behar izan zituena. Karguak ere egotzi zitzaizkion
eta Zuzentza eta Gogo-lantze Zaingoan antolatu zen Erregistro
eta Notariotzaren Zerbitzua, Estatuko Erregistratzaile eta
Notarioen Zuzendaritza Nagusiaren parekoa, hain zuzen
ere, zeregin horiek aurrera eramateko Euzkadiko lurralde
esparruan.
Historia luzea da hori eta ezezaguna belaunaldi berrientzat.
Eta ondorio latzak izan zituena notario haientzat, zigortuak

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR