Eusebio Abasolo, fede-emaile poetikoa

AutorAndrés Mª. Urrutia Badiola
Cargo del AutorNotario
Páginas148-150
148
Eusebio Abasolo, fede-emaile poetikoa
Aitor dut. Eusebio Abasolori buruz idazterakoan, burura
etortzen zaizkit, arrapaladan, berarekin izan nituen harrema-
nak. Lehen-lehena, ni notario egin berri eta bera eskarmentu
handikoa, Bilboko Notario Elkargoak antolatutako ekitaldi ba-
tean. Bazkaria ere izan genuen eta buruz buru gertatu ginen
mahaiaren bi aldetako ilara luzeetan. Elkar ezagutzeko aukera
izan eta berehala konturatu nintzen Abasolok zuen aparteko
sentsibilitateaz.
Hasteko, herriarekiko eta herritarrekiko luze jardun genuen.
Euskara ere ekarri genuen mahaiara eta segituan adierazi zi-
dan oso egoki ikusten zuela berak notarioek euskaraz jakitea.
Gero, literaturaz ere jardun genuen. Abasolok, apaltasun osoz,
bere sen poetikoaren berri eman zidan, nik harriturik entzuten
nion bitartean.
Urteak joan, urteak etorri, Abasoloren lan literarioaren berri
izan nuen, aldian-aldian, eta beti ohartu nuen haren eragileta-
sun n eta zehatza.
Gailurra, nolanahi ere, falta zen. 1997ko urtean etorri zitzai-
dan, bere eskutik jaso nuenean poesia liburu erakargarria, Este
mundo, república del viento. Honela zioten hasierako orrian
Abasolok idatzitako hitzek: «A Andrés María Urrutia, polilin-
güe, resucitador para el Derecho de la antigua lengua, Notario y
sin embargo artista, amigo, cordialmente (5-6-97)».
Garrantzitsuena, hala ere, liburuaren barruan zetorren. Han
zeuden orrialdez orrialde bildurik hainbat poema, Abasolok
idatziak. Irakurri ahala, lehendik ezagutzen nuen Abasoloren

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR