Guillermo Morilla Carreño (1875-1949), notario errepublikazalea

AutorAndrés Mª. Urrutia Badiola
Cargo del AutorNotario
Páginas141-142
141
Guillermo Morilla Carreño (1875-1949),
notario errepublikazalea
Euskal Herrian sarritan gertatzen da notarioen artean euren
lan juridikoaren aztarnek luzaroan irautea, legeztatzen di-
tuzten agiriak ibilbide luzekoak izaten baitira jendearen bi-
zitzetan. Testamentuak, salerosketak, oinordetzak… horiek
guztiak dira kate luze baten katebegi esanguratsuak.
Ez, ordea, notario izen deitura horien atzean dagoen
pertsonarena, horiek, usu, ezezagunak eta herritarren gomutan
galtzen baitira. Horrexegatik da azpimarratzekoa, zenbait
kasutan bederen, notario-agirien azaletan ageriko diren izen-
deitura horien azpian nor dagoen eta zer egin zuen azaltzea.
Halakoxea da Guillermo Morilla Carreño notario asturia-
rraren biograa, gehien-gehiena Euskal Herrian jazo zena,
hasieran Ondarroan (1915-1927) eta gero Durangon (1927-
1937). Gizon prestua, Ondarroan herritarren atxikimendua
eskuratu zuena. Notaixu esaten zioten ondarroarrek eta ja-
kin zuen hark, sinadura eta agiri lehorren gainetik, jendea-
ren estimua eta ospea irabazten.
Gauza bera gertatu zitzaion Durango herrian ere, han bertan
haren izena kale bati ematekotan izan baitziren, esker oneko
erakusgai moduan. Nolanahi ere, Morilla Carreño notarioak
bere buru nabarmendu zuen gerra zibilaren garaian (1936-1937)
bere laguntza emanez sortu berria zen Euzkadiko Jaurlaritzari.
Pentsamoldez errepublikazalea izan zen eta hasieran Acción
Republicana alderdiko kide, gerora Izquierda Republicana
(1934) alderdi berrian sartu zela. Azaña eta errepublikazale

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR