Germán Chacártegui, notario, foruzale eta olerkaria

AutorAndrés Mª. Urrutia Badiola
Cargo del AutorNotario
Páginas144-145
144
Germán Chacártegui, notario, foruzale eta olerkaria
Germán Chacártegui gernikarra nahiko ezezaguna da, behar-
bada, egungo Euskal Herrian jardunean ari diren notarioen
artean. Hala ere, bere bizitzan batzen dira Euskal Herriaren bi
ezaugarri nabarmen, euskal zuzenbide zibila eta euskara.
Lehenari dagokionez, azpimarratzekoa da bere partaidetza
euskal zuzenbide zibilaren formulazioan, frankismoaren
garaian. Izan ere, berak egundoko garrantzia izan zuen
Bizkaiko eta Arabako foru zuzenbide zibilaren Bilduma
idazteko orduan. Horren harira, begien bistako tirabirak
izan zituen Madrileko Kodegintza Batzordearekin. Behin
baino gehiagotan izan ziren moztuak eta zokoratuak
Chacárteguiren ekarriak.
Dena den, Bilduma hori lege moduan onetsi eta aldarrikatu
zen 1959. urteko uztailaren 31n, Francoren agintaldia bete-
betean zegoela. Berandu eta laburregi iritsi zen, alabaina,
lege testu hura. Bizkaia eta Arabako gizartearen egoera al-
datzen zihoan modu arin batean eta haize berriak zetozen
Espainiatik kanpo. Nolanahi ere, Chacárteguiren lana eraba-
kigarri izan zen testu artikulatua bilbatzeko unean eta egun
ere, haren esamolde batzuek jasota jarraitzen dute oraingo
euskal zuzenbide zibilaren lege testuetan.
Chacártegui, bestalde, idazlea ere bazen, olerkaria nagusiki.
Gazte zelarik, Escorial-eko ikasketa aldian hamaikatxo ar-
tikulu eta olerki egin zituen Nueva Etapa aldizkarian. Hain
zuen ere, aldizkari horretan argitaratu zituen testu asko ge-
rora bildu zituen, beste batzuekin batera, Poesías izenburu-
peko liburua osatu arte (1974).

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR