Aurelio Ortiz y Ortiz (1872-1961): Euskal Herrian bertakotu zen notarioa

AutorAndrés Mª. Urrutia Badiola
Cargo del AutorNotario
Páginas137-138
137
Aurelio Ortiz y Ortiz (1872-1961):
Euskal Herrian bertakotu zen notarioa
Sarritan gertatzen da notarioei buruz ari garela, halako irudi
urruna eta apartekoa eskaintzen dela, inguruan duenetik al-
dendua eta goititua. Hala ere, maiz dugu kontrakoa, ezin ar-
giagoa erakusten duena notario batek izan behar duena, alegia,
hurbiltasuna eta zin-zinezko ezaupidea, non jardun eta gizarte
horren kideena.
Halakoxea izan zen Aurelio Ortiz Ortiz notarioa. Burgosen jaio
arren, Gernika-Lumon jardun zuen luzaroan (1903-1939), hiri
horren historia kontuetan erabakigarri gertatu zen aldi zabalean.
Gernika-Lumora etorrita, Aurelio Ortizek berehala antzeman
zuen, besteak beste, euskarak eta Bizkaiko foru zuzenbideak
bertan zuten indarra eta esanahia. Oinordetza arloan zuen egina
doktoradutza eta laster baliatu zituen bere ahalmenak, euskara
zein foru zuzenbidean benetako jakile bihurtzeko bere burua.
Esan eta egin, arin jakin zuten gernika-lumotarrek notario berri
hura euskaldun egin zela, eta ez gainera, nolanahikoa, Castells
notarioak, gerora ezagutu zuena, zehatz adierazi baitzituen
Ortizen dohaia eta bikaintasuna euskaraz aritzerakoan.
Gerra ostean, Bilbora etorri bazen ere (1940), erretiroa hartu eta
hil arte (1961), gorde zituen hark bere zaletasunak eta jakituriak.
Euskararekin bateko, euskal zuzenbide zibilarekin besteko, eta
eguneroko jardunean Aurelio Ortiz notarioa, bi-biak erabiltzen
eta aplikatzen, errealitate bizi baten testigantza egiazkoa ematen.
Garai hura ez zen erraza izan foru zuzenbidearen erabilerarako.
Horrexegatik dira eskertzekoak Ortizen ahaleginak, horiek
baitira oinarriak egun euskal zuzenbide zibilak duen bizitasuna
ahalbidetu dutenak.

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR