Miguel Castells Adriansens, euskara ikasi zuen notarioa

AutorAndrés Mª. Urrutia Badiola
Cargo del AutorNotario
Páginas146-147
146
Miguel Castells Adriansens, euskara ikasi zuen notarioa
Euskal eskribauen alorrean, euskararena ez da izan ohikoe-
na. Horrexegatik nabarmendu behar dira halako izen batzuk,
haien nondik norakoak zehazteko eta agerian uzteko, guztien
jakinerako.
Horietarikoa izan zen Miguel Castells Adriansens (Valentzia
1904-Donostia1987). Jaiotzez valentziarra, ezkontzaz eus-
kalduna, eta bizitzaz donostiarra, luzez jardun zuen notario
Donostia aldean (1944-1979) eta arras bertakotu zen. Haren
biograa, hala ere, bete beterik dago lanbide zein bestelako
ekimenez. Hainbatez, Castells jauna Deustuko Unibertsita-
tean Zuzenbide ikasketak bukatu ondoren, armadaren tenien-
te auditorea izan zen eta jabetza erregistratzailea eta notarioa.
Areago, parte hartu zuen modu eragingarri batean Eleiza Ka-
tolikoak antolaturiko Donostiako Nazioarteko Elkarrizkete-
tan (1947-1959) eta bertako Documentos izeneko aldizkarian
ere artikuluak argitaratu zituen. Demokrazia berreskuratu
zenean, 1976. urtean, Democracia Cristiana Vasca alderdia-
ren barruan jardun zuen, Euskal Herriarentzat aurrerakuntza
bilatu nahian.
Kezka bizia zuen hark euskararena eta bereziki ekin zion
ikasteari. Hizkuntza miresgarria ez ezik, erabilgarria ere ba-
zela uste zuen. Joan den mendeko berrogeita hamarreko ha-
markadan, Donostian eta Euskal Herrian euskararentzako
garai zailak ziren. Horrexegatik da ohargarri Koldo Mitxelena
euskaralariak egin zion elkarrizketa, EGAN aldizkarian, 1956.
urtean, Berriketan-Migel Castellsek esan digu izenburupean.
Han aletu ziren, galde-erantzunen artean, Castells notarioaren
iritziak eta errealitateak euskararen inguruan. Hasteko, herri-

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR