Dominique Dufau (1888-1956), notario euskaltzalea eta eragilea

AutorAndrés Mª. Urrutia Badiola
Cargo del AutorNotario
Páginas135-136
135
Dominique Dufau (1888-1956),
notario euskaltzalea eta eragilea
Euskal notarioen historia luzean, Euskal Herria osoan izan
ditugu adibideak, euskara aintzat eta kontuan hartu dutenak.
Ipar zein Hego Euskal Herrian, notariook, batzuetan sendoa-
go, bestetan geldoago, euskara izan dugu hizpide eta askotan
ere tresna esanguratsua gure zereginetan.
Notario euskaldunen multzoan sartzen da, bete-betean, Do-
minique Dufau notario senpertarra. Mexicon jaio bazen ere,
laster etorri zen familia Senperera eta bertan kokatu. Senpe-
reko notarioa izan zen urte luzetan (1911-1941) eta notario
lanez landara, auzapeza eta lurraldeko kontseilaria. Espai-
niako Gerla zibilaren garaian, berebiziko ahaleginak egin zi-
tuen Hego Euskal Herritik etorri ziren errefuxiatuei laguntza
ematek o.
Alabaina, ororen gainetik, euskaltzale gartsua zen, orduko
euskalgintzaren partaide sutsua, Euskaltzaleen Biltzarrean
kargudun eta Euskaltzaindian urgazle. Idazle hauta ere izan
zela ezin ukatu. Euskaraz nahiz frantsesez erraz eta ugari idatzi
zuen aldi hartako aldizkarietan: Gure Herria, Eusko Jakintza,
Gernika, Agur… tartekoa zela euskal idazle ospetsuenekin.
Haren lumatik atera ziren hainbat artikulu daude halakoetan
barreiatuta, Henri Dufau euskaltzain ohorezkoak gogoratu zi-
gun moduan bere liburu dotorean Dufau bi anaiak (2007) eta
Bidegileak deituriko bildumaren ale berezian.
Hala ere, Duhauk bestelako aurkikuntzak egin zituen Dufau-
ren inguruan. Haren notario lanei dagozkie eta berebiziko

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR