Foru eskribauengandik notario publikoengana: XIX. mendea Euskal Herrian

AutorAndrés Mª. Urrutia Badiola
Cargo del AutorNotario
Páginas131-132
131
Foru eskribauengandik notario publikoengana:
XIX. mendea Euskal Herrian
1. Aspaldiko tradizioari eutsiz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako
herrialde forudunek eskumenak izan zituzten eskribauen izen-
dazioetan. Horien bitartez lortu zuten fede emaile horiek ber-
tokoak izatea eta zeregin juridikoekin batera, bitartekaritza
linguistiko eta kulturala ere egitea. Zernahi gisaz, Foru eskri-
bauen araubideak, aipatu hiru lurraldeetan, Kastillako erresu-
maren ereduari jarraitu zion, batez ere, antolakuntza, ibilbidea
eta eginkizunen esparruan.
2. Aurrekoa gorabehera, eskribautzaren sekulako gaitzek eus-
kal foru lurraldeetan ere isla izan zuten. Hartara, etengabeko
erabakiak hartu behar izan zituzten herrialde horien Batzar
Nagusiek eta Foru Aldundiek eskribauen kopurua, egoitza eta
egonkortasuna nkatzeko. Ekimen hauei baimena eman zien
Espainiako Koroak, behin eta berriro, XIX. mendean barne.
3. 1862. urteko Notariotzaren Legeak ekarri zuen notario
eredu bakarra Espainiako erresuma osorako. Horren arabera,
notario berriek honako ezaugarria izango zuen aurrerantzean:
mota bakarreko funtzionario publikoa, beren-beregi prestatua
judizioz kanpoko fede publikoaren eremuan jarduteko.
Bide beretik ezabatu egin zen eskribautzaren zereginak
eskualdatzeko aukera eta eskribautza ozio guztiak lehengoratu
ziren estatuaren titularitatera.
4. Álava/Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrialdeek kontra
egin zioten modu sutsuan lege horren ezarpenari. Aurkatasuna
erakutsi zuten batik bat legeak ezarritako notarioen izendazio
arauen kontra, ez, ordea, notarioak antolatzeko araubidearen

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR