98E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako industria jardueraren ikuskapenerako 2022ko programa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 98E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako industria jardueraren ikuskapenerako 2022ko programa onesten duena. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauak, industriako emisioei buruzkoak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak), aurretiazko oharren (26) puntuan ezartzen duenez, Europar Batasuneko estatuek ingurumen ikuskapenak egiteko sistema bat ezartzearen alde egin behar dute. Sistema horrek behar den ezagutza eta titulazioa duten behar adina langile izanen ditu, ikuskapenak eraginkortasunez egiteko.

Zehazki, ingurumen arloko ikuskapenei buruzko 23. artikuluan ezartzen da Europar Batasuneko kideek ziurtatuko dutela aipatu zuzentarauaren eraginpeko instalazio guztietan izanen dela ingurumen arloko ikuskapen plan bat, nazio, eskualde edo toki mailakoa, eta plan hori behar denean berraztertzea eta eguneratzea bermatuko dutela.

2010/75/EE Zuzentarauak ingurumena ikuskatzeaz ezartzen dituen baldintzak Espainiako araudira erantsi dira abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege-dekretuaren bidez (Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten du), eta zehazkiago Ikuskapenari eta Kontrolari buruzko 815/2013 Errege Dekretuko III. kapituluaren bitartez.

Beste araudi espezifiko batzuek ikuskapenari buruzko eskakizunak txertatu dituzte berriki. Bereziki, uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta ezabatzea arautzen duenak, VII. eranskinean ezartzen du halako instalazioetarako ikuskapenen irismena, gutxienez hiru urtean behin.

Tokian-tokian, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak, II. tituluan jasotzen ditu ingurumenean esku hartzea dakarten proiektu, jarduera eta instalazioen ikuskapena eta jarraipena.

Arau horrek bi kategoriatan bereizten ditu Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legean udal-jarduerarako lizentziaren menpe jasota zeuden jarduerak: ingurumen-eragin handiena dutenak Ingurumen Baimen Bateratuaren araubidera igaro dira, eta Ingurumen Departamentuaren eskumena ezartzen zaie; eta ingurumen-eragin txikiagokoek jarduera-lizentziaren menpe jarraitzen dute, udal-eskumenari eutsita. Ondorioz, nabarmen ugaritu dira Ingurumen Departamentuak ikuskatu beharreko instalazioak.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Araudia onesten duenak (programa hau sortu zenean indarrean zegoen oraindik), 90. artikuluan ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamenduak urteko lehen hiruhilekoan planifikatu beharko dituela bere eskumeneko ingurumen-ikuskapenak, bai ohikoak, bai ohikoak ez direnak.

Industria jardueren ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatu eta betetzea Ingurumen Ikuskapenen Atalari dagokio, hala ezarrita baitago Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren 48.a) artikuluan.

Foru agindu honen bidez, 2010/75/EB Zuzentarauan, 815/2013 Errege Dekretuan, 17/2020 Foru Legean eta 93/2006 Foru Dekretuan ezarritakoa gauzatu gogo da, Nafarroan aplikazio eremuan dauden jardueren ikuskapenari dagokionez. Ingurumen ikuskapenerako programan beharrezko informazioa biltzen da horren barruan sartzen eta lehenesten diren ingurumen ikuskapenak egiteko, baita programa gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideen aurreikuspena ere.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko Programa onestea. Haren testua Foru Agindu honen eranskinean dago.

2. Foru Agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko martxoaren 25ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

1. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko Industria Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko 2022ko programa

1. Sarrera.

1.1. Aurrekariak eta lege esparrua.

1.2. Eskumen esparrua.

1.3. Giza baliabideak.

1.4. Definizioak.

2. Indarraldia eta eremu geografikoa.

3. Programaren helburuak.

3.1. Programaren helburu estrategikoak.

3.2. Berariazko helburuak eta proiektuak 2022. urterako.

3.2.1. Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

3.2.2. Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

3.2.3. IBB jarduerak ikuskatzea.

3.2.4. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

3.2.5. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

3.2.6. Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

3.2.7. Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak.

3.2.8. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

3.2.9. Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

3.2.10. Laburpen orokorra.

4. Ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko 2021eko programa berrikustea.

4.1. Programaren berrikuspen orokorra.

4.2. Adierazleak. Bilakaera.

4.3. 2021eko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

  1. eranskina.–Aplikatu beharreko araudia.

    1. Legedi orokorra.

    2. Atmosfera.

    3. Hondakinak.

    4. Hondakin urak.

    5. Zaratak eta bibrazioak.

    6. Lurzoru kutsatuak.

    7. Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.

  2. eranskina.–Instalazioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia.

  3. eranskina.–Hondakinen mugaz haraindiko garraioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia.

    1. Sarrera.

    1.1. Aurrekariak eta lege esparrua.

    Ingurumen Departamentua aurreko mendeko 80ko hamarkadatik ari da lanean Nafarroa osoan ingurumenaren kalitatea mantendu eta hobetzeko helburuarekin.

    Urte askoan, ikuskapena, funtsean, hau izan zen: partikularren salaketei edo ustekabeko egoerei erantzutea, edo instalazioak aztertzea jarduteko lizentzien tramitazioan. Urte hauetan guztietan, Europak gai honi buruzko araudia argitaratu izanak eta jasotako esperientziak ikuspegia zabaltzea ekarri dute, planteamendu estrategiko berriak kontuan hartu baitira. Horrek ekarri du egiten diren jarduketen kopurua handitzea eta haien eraginkortasuna hobetzea, eta, ikuskapen lanak zer sektore eta arazo motatan diren eraginkorrenak, haietan erabili dira baliabideak.

    Ingurumen-gertakarien ondorioz (2020an Zaldibarko zabortegian gertaturikoa, kasu), agerian geratzen da zein garrantzitsua den ingurumen-ikuskapeneko sistema egonkor bat izatea, instalazioetara aldizka bisitak egin ahal izateko eta baimenetan adierazitakoari dagokionez akatsak detektatzeko, ondorio larriak eragin ditzaketen egoerak gertatu aurretik.

    Horregatik guztiagatik, 2003an Ingurumen Ikuskapenen Atala sortu zen, 2016tik 2019ra bulego maila izan zuena. Gainera, 2004tik aurrera, ingurumena ikuskatzeko programak urtero prestatzen dira, funtsezko tresna baitira ingurumenean eragina duten jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak planifikatzeko orduan.

    Ikuskapenak egiteko, hortaz, Europar Batasunak Impel sarearen ekimenez ikuskapenari buruz ezarri dituen irizpideei jarraitzen zaie. Horri esker, Europar Batasuneko estatu guztiek antzeko irizpideak ezartzen dituzte ikuskapenekin eta horien plangintza eta ebaluazioarekin lotura duten alderdietan, konparaziozko bidegabekeriak saihesteko eta, industria jarduerei dagokienez, “ingurumen paradisurik” ez sortzeko. Halaber, Ikuskapen Atala REDIA sarean dago. Sare hori ingurumenaren arloko ikuskapenerako Espainiako arduradun guztiez osaturik dago, eta bere helburua da ikuskapenetan irizpide bateratuak eta dokumentazio formatu komunak erabiltzea.

    Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien emisioei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak ingurumen arloko ikuskapenetarako baldintzak ezartzen ditu 23. artikuluan.

    Baldintza horiek Espainiako araudira aldatu dira 815/2013 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, 815/2013 Errege Dekretuaren 23.2 artikuluan ezartzen da “ingurumen arloko ikuskapen sisteman instalazioaren ingurumen arloko ondorio aipagarri guztien gaineko analisia sartuko dela eta ingurumen arloko araudia betetzen dela behar bezala egiaztatzea bermatuko dela”; bestetik, 23.2 artikuluan ezartzen da Europar Batasuneko estatuek bermatuko dutela instalazio guztiek ingurumen ikuskapenerako plan bat izatea –nazionala, eskualdekoa edo tokikoa–, eta plan hori berrikusi eta aldian behin, bidezkoa denean, eguneratuko dela.

    Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituenak, Ingurumen Departamentuaren eskumenekoak diren eta ingurumenean esku hartzea dakarten proiektu, jarduera eta instalazioen ikuskapena eta jarraipena jasotzen ditu II. tituluan, eta horrek nabarmen areagotzen ditu kontrolatu beharreko instalazioak, aurretik indarrean zegoen 4/2005 Foru Legeak aurreikusitakoarekin alderatuta, bere eskumen-eremuan sartzen baititu Ingurumen Baimen Bateratuaren araubidearen jasotako instalazioak.

    Era berean, 1.c) artikuluan jasotako arauaren arabera, instalazio, proiektu eta jardueren gaineko ingurumen-ikuskapeneko mekanismo eragingarriak ezarri behar dira, legeekin bat datozela kontrolatzeko eta Ingurumen Baimen Bateratuaren menpe dauden instalazioen haietarako baimenen baldintzak berrikusteko.

    Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua onetsi zenetik, Ingurumena Babesteko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR