35/2021 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez indarrik gabe uzten baitira COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela-eta hartu eta indarrean diren berariazko neurrien ondoriozko murrizketak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

230. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 35/2021 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez indarrik gabe uzten baitira COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela-eta hartu eta indarrean diren berariazko neurrien ondoriozko murrizketak. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren txostenaren arabera, intzidentziak beherantz jarraitzen du adin talde guztietan. 7 egunean metatutako intzidentzia tasa 58 kasukoa da 100.000 biztanleko, 5 urte baino gutxiagokoen taldean, eta 50 kasukoa 100.000 biztanleko, 5etik 14 urtera bitartekoen taldean. Beste adin taldeetan, tasak ez dira iristen 25 kasutara 100.000 biztanleko. 14 egunean metatutako intzidentzia tasa orokorra 52,96koa da; 7 egunekoa, berriz, 21,94koa. Positibotasun tasa % 1,2koa da (% 1,6koa PCR probetan eta % 1,1ekoa antigenoen testetan). Transmisioak behera egin du eremu guztietan, eskola eremuan izan ezik. Eremu horretan, txertorik hartu ez duten biztanleak daude. Delta aldaera dago kasuen % 99ren oinarrian, baina haren intzidentzia jaisten ari denez, pentsa daiteke Nafarroan zabaltzeko gaitasuna agortzen ari zaiola. Oraingoz, gainera, ez da hura ordezkatuko duen beste aldaerarik azaldu.

Aste honetan behera egin du COVID-19agatik ospitaleratutakoen kopuruak (8tik 5era). ZIUetan sartutakoenak berdin jarraitzen du (1) eta jaitsi egin da COVID-19agatik hildakoen kopurua (8tik 4ra).

Txertatzeari dagokionez, irailaren 26ra arte txertoaren 970.502 dosi eman dira: 522.732 lagunek (Nafarroako herritarren % 79) dosiren bat hartu dute; 511.670 lagunek (% 78) pauta osoa hartu dute, eta 3.442 pertsonak hirugarren dosia hartu dute (sistema immune ahula duten pertsonak eta zahar egoitzetako adinekoak). 12 urteko eta hortik goragoko Nafarroako herritarren % 90ek dosiren bat jaso du, eta % 88k pauta osoa hartua du. 12 urtetik 19 urtera bitarteko pertsonen % 76k pauta osoa hartu du.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren txostenean adierazten da, era berean, kutsatzeen intzidentziak ere beherantz jarraitzen duela. COVID-19aren aurreko epidemia uhinetan, egoerak hobera egitea lortu zen neurri oso zorrotzak ezarrita. Neurri horien eragina, alabaina, galdu egin zen, eguneroko jarduera berreskuratu zenean. Gaur egungo jaitsiera lortzen ari da herritarrek txertoa hartu dutelako (txertatze horren ondorioak denboran iraunen du), agortzen ari delako COVID-19aren aldaerek gure ingurunean zabaltzeko duten gaitasuna, eta gure komunitatean gehien-gehienek erantzukizunez jokatu dutelako eta ahaleginean aritu direlako etenik gabe. Gerta daiteke COVID-19ak zirkulatzen segitzea, urtaroko uhinetan, arnasbideetako beste birus batzuen moduan. Baliteke, txertoen estaldura handiari esker eta herritarrek beste prebentzio neurri orokor batzuk aplikatzeari esker, birusak pixkanaka-pixkanaka eragin txikiagoa izatea osasunaren gainean.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren txosten horretan ondorioztatzen da ezen behera egin dutela bai kasuen intzidentziak, bai ospitaleratzeek, bai COVID-19agatik hildakoen kopuruak; prebentzioaren aldetik, txertaketa eragin ikaragarria izaten ari da Nafarroan, kasuei, ospitaleratzeei eta heriotzei dagokienez. COVID-19a zirkulazioan den bitartean, txertoaz gain beste prebentzio neurri osagarri batzuk...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR