Lana eta familiaren arteko kontziliazioa eaeko sektoreko hitzarmenetan

AutorOihane Mallagaray Revilla; Aitor Bengoetxea Alkorta
CargoAbokatu laboralista. EHUko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko Irakasle Agregatua
Páginas139-148

Page 139

1. Lana eta familia kontziliatzea: arau nagusiak

Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) bere hasieratik egin zuen emakume langilearen haurdunaldia babesteko saioa, LANEko 3. Hitzarmenean (1919). Harrez geroztik hainbatetan ekin dio berriro gai horri, azken aldian LANEko 183. Hitzarmenean (2000), bertan langile haurdunaren babesa jasotzen da arlo desberdin hauetan: kaleratzea; osasuna; diru prestazioa; esnealdia; edota diskriminaziorik eza.

1965. urtean, LANEko 123. Gomendioak oso argi mahaigaineratu zuen emakume langileen gakoa, adierazterakoan munduko herrialde askotan gero eta gehiago direla lan merkatuan diharduten emakumeak, eta arazo larriak dituz-tela lana eta familia uztartzeko. LANEk planteatzen du arazo horiek ez direla emakume horienak, gizarte osoarenak baizik.

1981. urtean LANEk bere 156. Hitzarmena plazaratzen du, famili erantzu-kizunak dituzten langileei buruzkoa. Hitzarmen hori inspiratzen da gizon eta emakume langileen arteko tratu eta aukera berdintasunaren printzipioan. Arlo horretan, bereziki aipatu beharra dago Nazio Batuen Erakundearen Konben-tzioa emakumeen kontrako diskriminazio mota guztiak ezabatzeko (1979), arau horrek azpimarratzen duelako, emakume eta gizonen arteko erabateko berdinta-suna lortzeko, ezinbestekoa dela aldatzea beren arteko rol banaketa tradizionala, bai gizartean eta bai familian.

Europar Batasunari dagokionez, hainbat arau daude lana eta familia kontzi-liatzearen gaia ukitzen dutenak:

- 92/85/EEE Zuzentaraua, emakume langilearen osasuna babesteko neu-rriak ezartzen ditu; amatasun baimenak gutxienez hamalau aste iraun be-harko ditu; amatasunagatik kaleratzea debekatzen da; eta kontratua sus-pendituta dagoen bitartean langile horrek gizarte segurantzatik dagokion prestazio ekonomikoa jasoko du.

- 96/34/EE Zuzentaraua, lanean ari diren gurasoek lan eta familiako eran-tzukizunak kontziliatzeari buruzkoa. Gurasoei baimena bermatzen die, seme-alabaren jaiotza edo adopzioagatik, gutxienez hiru hilabete eta gehienez zortzi urtekoa. Page 140

- 2002/73/EE Zuzentaraua, bermatzen du emakume langilearen eskubi-dea, amatasun baimena amaitu ostean, bere lanpostura edo lanpostu baliokide batera itzultzeko, lanean ari zenean baino okerragoa ez den egoeran, eta halaber bajan zegoen bitartean eduki zezakeen edozein es-kubide hobekuntza lortzeko bermea.

- 2006/54/EE Zuzentaraua, enplegu eta laneko gaietan emakume eta gizo-nen arteko aukera eta tratu berdintasuna aldarrikatuz.

- Gizarte gai eta Lan arloko Ministroen Ebazpena, 2002ko ekainaren 29koa, gizon eta emakumeek jarduera profesionalean eta familia arloan partehartze orekatua edukitzeari buruzkoa.

Ebazpen honek dio gizon eta emakumeek, sexuan oinarrituriko diskrimi-naziorik gabe, arlo profesionala eta familia arloa uztartzeko eskubidea du-tela. Ebazpen horren arabera, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko puntu hauek landu behar dira:

* Konpentsatu behar da emakumeen desabantaila lan merkatuan sar-tzeko eta lan egiteko orduan eta, aldi berean, gizonen desabantaila familia arloan parte hartzeari dagokionean. Bi desabantaila hauek gizarte tradizio luzeen ondorio dira, familia arloa emakumeei egotziz, eta en-plegu ordainduaren esparrua gizonei.

* Lanean ari diren gizon eta emakumeei tratu berdintasuna, seme-alabak edo menpekoak diren beste pertsonak zaintzeko, lana uzteari dagokionez.

* Emakume eta gizonen partehartze orekatua lanaren eta familiaren ar-loetan bientzat da onuragarria, eta aldi berean gizarte osoaren garape-narentzat.

* Familia eta lana uztartzea gizon eta emakumeen eskubidea da, eta uz-tartze horrek beren errealizazio pertsonala garatzen du, arlo publiko zein pribatuan.

2. Lana eta familia kontziliatzeko aitortu diren eskubideak

Ondoren, lana eta familia kontziliatzeko, Espainiar estatuko zuzenbideak ja-sotzen dituen hainbat eskubide aztertuko ditugu.

2.1. Kontratuaren suspentsioa amatasunagatik

Langileen Estatutuak (aurrerantzean, LE) 45.1 d) artikuluan jasotzen du lan kontratua suspenditzeko eskubidea, amatasuna, edo sei urte baino gutxiagoko haurren adopzio edo harreragatik. Suspentsio hau dela eta, langileak lanpostua erreserbatuta dauka, lanera bueltatzen denerako.

Erditze kasuetan, emakumeak eskubidea du hamasei asteko amatasun ba-jarako (erditze multiplea baldin bada, bi aste gehiago bigarren seme-alabatik Page 141 aurrera). Suspentsioaldia emakumeak nahi duen moduan banatuko da, baina betiere erditze osteko sei aste ezinbestekoak dira. Bi gurasoek lan egiten badute, eta erditu osteko sei asteak alde batera utzita, amak erabaki dezake beste hamar asteak aitarekin konpartitzea, biak aldi berean, edo batak bestearen ondoren, amak nahi duen moduan.

Adopzio eta harrera kasuetan, suspentsioak hamasei aste iraungo ditu (adop-zio edo harrera multipleetan, bi aste gehiago bigarren adingabetik aurrera).

Erditu, adoptatu, edo hartutakoa ezintasunak dituen pertsona baldin bada, suspentsioaren iraupena bi astez luzatuko da.

Bi gurasoek aldi berean suspenditzen badituzte beren lan kontratuak, bi suspentsioaldiak batuta ezingo da gainditu hamasei asteen muga (edo erditze, adopzio nahiz harrera multipleen kasuan dagokion muga).

Aipaturiko kasu guztietan, guraso onuradunek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR