245/2008 FORU AGINDUA, abuztuaren 6koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak emana, ekainaren 26ko 207/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horrek industria inbertsiorako laguntzen esparruan energia berriztagarrien iturriak aprobetxatzeko diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak zehazten ditu.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariaren ekainaren 26ko 207/2008 Foru Aginduaren bidez, industria inbertsiorako laguntzen esparruan energia berriztagarrien iturriak aprobetxatzeko diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak zehaztu ziren. Agindu hori 2008ko 90. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 23an.

Foru agindu horren artikulu bakarreko 1. ataleko f) letran ("Eguzki-kontzentrazio teknologien bidez elektrizitatearen ekoizpena") ezarritako energia berriztagarriak aprobetxatzeko jardueraren definizioak interpretazio arazoak sor ditzake; izan ere, uler daiteke definizioan sartzen direla material fotovoltaikoak azalera unitateko jasotzen duen eguzki-erradiazioa handitzeko eguzki-izpiak kontzentratzeko metodoak erabiltzen dituzten teknologia fotovoltaikoak.

Ekainaren 26ko 207/2008 Foru Aginduaren zioen azalpenak ezartzen duenez, instalazio fotovoltaikoek garapen handia lortu dute, hortaz, bidezko da beste energia berriztagarri batzuk sustatzea. Hori dela eta, berriro idatzi da aipatutako f) letra, zehazte aldera diru-laguntzaren xede diren kontzentrazio teknologiek argindarra ekoizten dutela prozesu termikoen bidez (tenperatura ertain eta altuko eguzki-energia termiko esaten zaiona), eta baztertu dira, beraz, eguzki-energia fotovoltaikoa erabiltzen duten gainerako teknologiak.

Adierazitakoaren bat eta Nafarroako Gobernuko lehendakariak uztailaren 30ean emandako 17/2008 Foru Dekretuari jarraikiz (horren bidez ezartzen da Toki Administrazioko kontseilariak ordeztuko duela Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilaria 2008ko abuztuaren 4tik 24ra),

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Ekainaren 26ko 207/2008 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR