7/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan arrisku biologikoa duen istripuaren aurkako segurtasun gailuak sortu eta ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Espainiako Konstituzioaren 40.2 artikuluak agindu bat zuzentzen die aginte publikoei, lanetik ondorioztatutako arriskuen prebentzioaren bidez langileen osasuna babesteko politika gara dezaten.

Agindu hori betez, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea aldarrikatu zen, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, lanean agente biologikoen eraginpean egotearekin zerikusia duten arriskuen aurka langileak babesteari buruzko maiatzaren 12ko 664/1997 Errege Dekretuak eta langileek lan-tresneria erabiltzerakoan segurtasun eta osasun arloetan errespetatu beharreko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretuak, besteak beste, garatu dutena.

Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko Legean eta haren garapen arauetan bildutako erregulazioa Laneko arriskuei aurrea hartzeko arau esparruaren erreformarako abenduaren 12ko 54/2003 Legeak aldatu zuen; izan ere, horrek enpresan laneko arriskuen prebentzioa gehitzeari eragiten dio zuzenean, enpresaburuari berariaz ezartzen baitio haren zerbitzuan dauden langileen segurtasuna eta osasuna lanari lotutako alderdi guztietan bermatu beharra.

Horrez gain, Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak 21. artikuluan ezartzen ditu laneko osasunaren esparruan osasun jarduera osatzen duten alderdiak, eta agindu horri eusten dio berariaz Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko Legearen 10. artikuluak.

Osasun arloan Osasun Sistema Nazionalaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legea ere aipatu behar da, laneko osasunaren sustapena eta babesa osasun publikoaren zerbitzutzat jotzen dituena.

Halaber, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Legeak 14. artikuluan ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak laneko osasunaren arloko jarduketak sustatu beharra, langilearen osasun integrala prebenitzeko, babesteko, sustatzeko eta hobetzeko.

Azaldutako araudiak funtsezko bi alderdi azpimarratzen ditu: enpresaburuaren erantzukizuna eta langilearen osasunaren eta segurtasunaren uneoroko babesa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, zuzendari kudeatzaileak proposatuta, prebentzio ekintza arautzen duten printzipioak kontuan hartuta eta zuzendari kudeatzailearen otsailaren 8ko 217/2005 Ebazpenaren bidez onetsitako erakunde autonomo honen laneko arriskuei aurrea hartzeari buruzko politikarekin bat etorrita, beharrezkotzat jo du osasun jarduketetan arrisku biologikoaren eraginpean egotea murrizteko aukera ematen duten segurtasun gailuen erabilera bultzatu eta ezartzea, baita eraginpean egon ondorengo jarraipenerako Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko Planeko mekanismoak sustatzea eta prebentzio jarduera egokia planifikatzea ahalbidetzen duten istripu datuak eskuratzea ere.

Ikuspuntu horretatik, Osasun Departamentuaren helburua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentroetako langileen artean agente biologikoei lotutako istripuen eragina murriztea da, arrisku biologikoa duen istripuaren aurkako segurtasun gailuak sortuz eta ezarriz.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Xedea.

    Hau da foru agindu honen xedea:

    1. Arrisku biologikoa duen istripuaren aurkako segurtasun gailuak sortu eta ezartzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentroetako langileen artean arrisku biologikoa duten istripuak saihesteko edo, hala denean, murrizteko.

    2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentroetan arrisku biologikoa duten istripuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR