105/2013 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; sozietateen gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa” izeneko 230 eredua eta “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa” izeneko 136 eredua onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzen duen abenduaren 26ko 22/2012 Foru Legearen artikulu bakarreko hamabigarren idatz-zatiak 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin aldatzen du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria. Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori.

Aipatu xedapenak karga berezi baten bidez lotzen ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako zozketetan lortzen diren sariak, horiek Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietateak eta Foru Komunitateko edo autonomia erkidegoetako organo edo erakundeek antolatutako loteria eta apustuetan, baita Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako zozketetan eta Organización Nacional de Ciegos Españoles erakundeak baimenduta dituen joko modalitateetan lortzen direnean. Orobat, karga berezi horren menpe daude gizarte jarduerak edo laguntzakoak irabazi asmorik gabe egiten dituzten entitateek edo erakunde publikoek antolatutako loteria, apustu eta zozketetako sariak, erakunde horiek Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batean finkatuta izanik, lehen adierazitako Espainiako erakunde edo entitateen helburu berberak dituztela, orain arte salbuetsita baitzeuden.

Saria ordaindu edo ematen den unean sorraraziko da karga berezia, eta %20ko atxikipena edo konturako sarrera egin beharko da. Karga bereziaren zerga-oinarriaren araberakoa izanen da atxikipenaren oinarria edo konturako sarrera.

Xedapen honetan aurreikusitako sariak lortzen dituzten zergadunak behartuta egonen dira karga berezi horren autolikidazioa aurkeztera, dagokion zerga zorraren zenbatekoa zehaztuta, eta zenbateko horren diru-sarrera egitera.

Dena dela, ez da aipatu autolikidazioa aurkeztu beharrik izanen, lortutako saria salbuetsitako zenbatekoa baino txikiagoa denean edo atxikipena edo konturako sarrera egina denean; izan ere, konturako ordainketa horiek askatzaileak dira, aipatu xedapen gehigarrian aurreikusitako sariak ez baitira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga-oinarrian sartzen.

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokionez, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruz adierazi bezala, Finantza publikoak sendotu eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko zenbait tributu neurriri buruzko abenduaren 27ko 16/2012 Legearen 11. artikuluak, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin ere, bosgarren xedapen gehigarria eransten dio Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginari, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitakoari; bertan, zerga horren menpe jartzen ditu, karga berezi baten bidez, azaroaren 28ko 35/2006 Legearen hogeita hamahirugarren xedapen gehigarriaren 1.a) idatz-zatiko sariak, hau da, zergadun ez-egoiliarrek finkagune iraunkorrik gabe lortutakoak, eta berariaz adierazten du karga berezi horrek bakarrik kargatzen ahalko dituela aipatu sariak, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eremuan.

Aipatu bosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitako sariak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR