7/2017 FORU DEKRETUA, otsailaren 1ekoa, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko burua eta kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea aldatu zuen apirilaren 28ko 5/2016 Foru Legearen bidez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua sortu zen, Nafarroako Foru Komunitateko gardentasunaren arloko kontrolerako organo independente gisa, publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zaintzeko eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzeko.

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 73. artikuluak ezartzen du buruak eta kide hauek osatuko dutela Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua:

  1. Nafarroako Parlamentuko lau kide, Nafarroako Parlamentuan dauden taldeekiko aniztasun irizpidea aintzat hartuta izendatutakoak.

  2. Gardentasunaren arloko eskumena duen departamentuaren ordezkari bat.

  3. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko hiru ordezkari.

  4. Nafarroako Kontseiluaren ordezkari bat.

  5. Kontuen Ganberaren ordezkari bat.

  6. Nafarroako Arartekoaren ordezkari bat.

  7. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari bat.

    Kasuan kasuko kidea izendatzeko prozedura dagokion erakundeak edo organoak gauzatuko du, eta horrek, gainera, ordezko bat izendatzen ahalko du, titularra eri, kanpoan, edo aldi baterako ezintasun egoeran dagoenerako.

    Foru lege beraren 73.2 artikuluak zehazten duenez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakari titularra Nafarroako Gobernuak izendatuko du foru dekretu bidez, lau urteko epe ez luzagarrirako, izen eta gaitasun profesional handiko pertsonen artean. Hautatzea Nafarroako Parlamentuak eginen du erabateko gehiengoaz, Parlamentuko taldeek proposatutako hautagaien artean aukeratuta. 73.4 artikuluak adierazten duenez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaria izatea bateraezina da Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legearen 61. artikuluan aipatzen diren karguekin, bai eta alderdi politiko batekoa izatearekin ere, izendatu aurreko 4 urteak barne.

    Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura ezarri zen. Foru dekretu hori Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen. Urte bereko abuztuaren 12an, Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen oinarrizko egitura ezarri zituzten foru dekretuak eman ziren.

    Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 73.3 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR