105/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2017ko programa. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago jasota.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Industrien emisioei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan ezartzen da estatu kideek bermatuko dutela instalazio guztietan ingurumen arloko ikuskapen plan bat egonen dela, nazionala, eskualdekoa edo tokikoa, eta bermatuko dute, orobat, plan hori behar denean berraztertu eta eguneratuko dela.

2010/75/EE Zuzentarauak ingurumena ikuskatzeaz ezartzen dituen baldintzak Espainiako araudira erantsi dira 5/2013 Legearen bidez, zeinak Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea aldatu baitzuen (hura indarrik gabe utzi zuen Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak), eta, zehatzago, Ikuskapenari eta Kontrolari buruzko 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapituluaren bidez.

Gainera, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak 90. artikuluan ezartzen duenez, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumeneko ingurumen ikuskapenak planifikatu beharko dira. Dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari dagokio industria jardueren ikuskapenaren eskumena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak xedatzen duen bezala.

Ingurumena ikuskatzeko programan beharrezko informazioa biltzen da horren barreneko eta lehenetsitako ingurumeneko ikuskapenak egiteko, baita hura gauzatzeko beharrezko baliabideen aurreikuspena ere.

Foru agindu honen bidez, 2010/75/EB Zuzentarauan adierazitakoa, 815/2013 Errege Dekretuan eta 93/2006 Foru Dekretuan ezarritakoa gauzatu gogo dira, Nafarroan 1/2016 Errege Lege Dekretuaren menpe dauden jardueren ikuskapenari dagokionez.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2017ko programa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena, onestea. Horren testua eranskin gisa gehitu zaio foru agindu honi.

2. Foru agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal dela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko martxoaren 14an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

ERANSKINA

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO INDUSTRIA JARDUERAK INGURUMENAREN ALDETIK IKUSKATZEKO 2017KO PROGRAMA

1.–Sarrera.

1.1. Aurrekariak eta lege esparrua.

1.2. Eskumen-esparrua.

1.3. Giza baliabideak

1.4. Definizioak.

2.–Indarraldia eta eremu geografikoa.

3.–Programaren helburuak.

3.1. Programaren helburu estrategikoak.

3.2. Berariazko helburuak eta proiektuak, 2017.

3.2.1. IPPC jarduerak ikuskatzea.

3.2.2. IPPCtik kanpoko jarduerak ikuskatzea.

3.2.3. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

3.2.4. Atmosferarako emisioen laginketa.

3.2.5. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

3.2.6. Hondakinak mugaz haraindi eramatearen ikuskapenak.

3.2.7. Ingurumeneko arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

3.2.8. Laburpen orokorrak.

4. Ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko 2016ko programaren berrazterketa.

  1. eranskina.–Aplikatu beharreko araudia.

    1.–Legedi orokorra.

    2.–Atmosfera.

    3.–Hondakinak.

    4.–Hondakin urak.

    5.–Zarata eta bibrazioak.

    6.–Lur kutsatuak.

    7.–Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.

  2. eranskina.–Instalazioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia.

    1.–Sarrera.

    1.1. Aurrekariak eta lege esparrua.

    Ingurumeneko Departamentuak, bere izena edozein dela ere, 80ko hamarkadatik aurrera jarduten du Nafarroako ingurumenaren kalitatea hobetu nahian. Horrela, egitura iraunkor bat finkatu da, ingurumena ikuskatu, kontrolatu eta jarraipena egiteko lanez arduratzen dena.

    Hastapenean, ikuskapena egiteko, partikularren salaketa behar zen, edo ustekabeko egoera bat, edo instalazioen azterketa bat egiten zen jarduteko lizentzien tramitazioan. Programatutako ikuskapenak portzentaje txiki bat osatzen zuen arlo horretako departamentuak egiten zituen jarduketa guztien artean.

    Europako araudia eta dokumentazioa argitaratu ondoan, ikuspegia zabaldu da, planteamendu estrategikoagoak kontuan hartu baitira. Horrek ekarri du egiten diren jarduketen kopurua handitzea eta haien eraginkortasuna hobetzea, eta, ikuskapen lanak zer sektore eta problematan diren eraginkorrenak, hartan erabili dira baliabideak.

    Helburu horri helduta, Ingurumena Ikuskatzeko Atala sortu zen 2003an, eta, 2004tik aurrera, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak urtero prestatu ditu ingurumena ikuskatzeko programak, funtsezkoak direnak industria jardueretan ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak planifikatzeko orduan.

    Horretarako, Impel sarearen ekimenez Europar Batasunak ingurumeneko ikuskapenetarako ezarritako irizpideei jarraitzen zaie. Gisa horretan, estatu kideek irizpide berdintsuak erabiltzen dituzte ikuskapenarekin, plangintzarekin eta egindako ikuskapenen ebaluazioarekin zerikusia duten alderdietan. Halaber, Departamentua REDIA sarean dago, zein ingurumenaren arloko ikuskapenerako Espainiako arduradun guztiez osaturik baitago irizpide bateratuak eta formatu amankomunak hartzeko dokumentazioan.

    Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien isurketei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak ingurumen arloko ikuskapenetarako baldintzak ezartzen ditu 23. artikuluan.

    Baldintza horiek Espainiako araudira aldatu dira 815/2013 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, 815/2013 Errege Dekretuaren 23.2. artikuluan ezartzen da “ingurumen arloko ikuskapen sisteman instalazioaren ingurumen arloko ondorio aipagarri guztien gaineko analisia sartuko dela eta ingurumen arloko araudia behar bezala betetzea bermatuko dela; bestetik, 23.2 artikuluan ezartzen da estatu kideek bermatuko dutela instalazio guztiek ingurumen ikuskapenerako plan bat izatea –nazionala, eskualdekoa edo tokikoa–, eta plan hori berraztertu eta aldian behin, bidezkoa denean, eguneratuko dela.

    2007ko urtarrilean, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua onetsi zen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuena, eta harrezkero Nafarroak badu ingurumen ikuskapenen gaineko erregulazioa. Aipatu arauak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari ematen dio eskumena Ingurumen baimen integratua behar duten jarduerak ikuskatzeko. Jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerei dagokienez, eskumen hori udalekin partekatzen du. Arau horretan ezarrita dago, orobat, departamentuak bere eskumeneko ikuskapenak urtero planifikatu behar dituela eta informazio garrantzitsu guztia jasotzen duen memoria prestatu behar duela urtero.

    Baimenak eman baino lehen ikuskapenak egitera behartzen duen legedi sektorialik ere bada (esate baterako, hondakinen kudeatzaileak). Ingurumen baimen integratuaren menpeko jardueren kasuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduak, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, irekitzeko baimena eman aurretik ikuskapenak nahitaez egin beharra kendu du, baldin eta instalazio edo proiektu bat martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena egiten bada.

    Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2017ko programa prestatzean, hortaz, 813/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan eta 93/2006 Foru Dekretuaren IV. tituluan xedatutakoa bete da. Tresna horretan oinarrituta, ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak eginen dira Nafarroako Foru Komunitatean, eta aurreko urteetako programen jarraipena.

    Programa aurreko urteetan egindako ikuskapenetan eta kontrol jardueretan lortutako informazioaren emaitzetatik abiatzen da (instalazioek egindako autokontrolak eta ikuskapenak egiten dituzten entitate eta laborategi baimenduen txostenak, salaketak).

    Honako hauek dira ingurumenaren arazo nagusiak:

    –Hondakin arriskutsuen zein arrisku gabeen sorrera.

    –Hondakin arriskutsuen zein arrisku gabeen kudeaketa.

    –Isurketak kolektoreetara eta ubideetara.

    –Atmosferarako isurketak, konfinatuak eta difusoak, usainak barne.

    –Zarata.

    –Lurzoruaren eta lur azpiko uren babesa.

    Industria jardueren ondoriozko kutsadura saihestea, murriztea eta, ahal den neurrian, deuseztatzea da 1/2016 Errege Lege Dekretuaren eta eskura dauden teknikarik hoberenak hartzearen helburua, “nork kutsatu, horrek ordaindu” printzipioari eta kutsaduraren kontrol integratuaren bidez kutsadurari aurrea hartzeko printzipioari jarraikiz.

    Nafarroan aukeratu den eredua mistoa da. Eredu horretan, ikuskapenetako batzuk departamentuko langileek egiten dituzte, eta zenbait instalaziotan, aldiz, hondakin uren eta atmosferako emisioen isurketen laginketak, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoak egiten ditu, UNE-EN ISO/IEC 17.020ren arabera ikuskapenak egiteko entitate baimendu gisa eta UNE-EN ISO/IEC 17.025en arabera laborategi baimendu gisa.

    Bi egile horiek 2004tik hona ikuskapen hauek egin dituzte:

    URTEA DEPARTAMENTUA BESTE BATZUK GUZTIRA
    2004 196 104 300
    2005 195 68 263
    2006 136 131 267
    2007 174 142 316
    2008 164 80 244
    2009 194 64 258
    2010 141 64 205
    2011 141 65 206
    2012 138 65 203
    2013 146 56 202
    2014 93 41 134
    2015 97 31 128
    2016 130 * 130
    * Laginketak (14 atmosferako
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR