6/2011 FORU LEGEA, martxoaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berariazkoa arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko 9. bis artikulua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUARI ATXIKITAKO LANGILEEN ARAUBIDE BERARIAZKOA ARAUTZEN DUEN URRIAREN 20KO 11/1992 FORU LEGEKO 9. BIS ARTIKULUA SORTZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

2011rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2010 Foru Legeko hogeita hamahirugarren xedapen gehigarriaren bidez indargabe gelditu zen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko 9. bis artikulua, eta araubide berria ezarri zen arrisku berezia dakarten lanpostuetan aritzen diren langileentzat. Xedapen horretarako arrazoia da "osasun-langileen lanpostuetan gertatzen diren arriskuen hasierako definiziorik eza" eta "arrisku horiek eta haiei ordaintzera bideratutako sistema bat uztartzeko zailtasun handia".

Bi argudio horiek ez dute oinarri nahikorik legean sartutako aldaketa justifikatzeko, nahiko izanen litzatekeelako azterlan metodologiko bat egitea, osasun-langileek betetzen dituzten lanpostuetako arriskuak definituko dituena.

Ikuspuntu juridikotik, onetsitako proposamen horrek urratu egiten ditu osagarri horien lege-oinarrien azpian dauden printzipioak, definizioz honako hauek baitira: "osagarriak dira oinarrizko soldatari gehitzen zaizkion lansariak, eta lanpostuaren ezaugarrien arabera ezartzen dira". Hogeita hamabigarren xedapen gehigarriaren bidez emandako araubide berriak printzipio hori hausten du, horren arabera arloak hartzen baitira kontuan osagarriak esleitzerakoan, eta arloen arabera diskriminatzen dira lanpostuak, eta horrek ez du batere lege-euskarririk. Halaber, arloei buruz egiten duen garapen zehatzean ere gertatzen da diskriminazioa; izan ere, horietan ez dira ageri, besteak beste "oinarrizko laguntzako ekipoak, emakumeari laguntzeko zentroak, ospitalez kanpoko kontsultak, eta abar."

Lan-arlo bakoitzaren tipologiaren berezitasuna berezko arriskuen arabera jasotzearen aitzakian, arrisku bereziko osagarriaren araubide osoa berritu da berez, osagarri horren edukia nabarmen aldatuta eta epai bidez aitortutako eskubideak kaltetuta.

Lege-prozeduraren ikuspuntutik, bete beharreko izapideak ere ez dira bete; izan ere, negoziazio kolektiboa da lansari hori, horren zenbatekoa, bidezkotasuna eta abar hitzartzeko tresna. Horixe da foru lege honen xedea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berariazkoa arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea aldatzen duen foru lege honen egitura...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR