105/2014 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana. Honen bidez 2013. urteari dagozkion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko arauak ematen dira, aitorpen ereduak onesten dira eta baliabide telematikoz aurkezteko baldintzak eta prozedura zehazten dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 82.1. artikuluaren arabera, zerga horri atxikiriko errentak eskuratzen dituzten subjektu pasiboek zerga horri dagokion aitorpena aurkeztu eta sinatzeko betebeharra izanen dute; gainera, aitorpenik aurkeztu beharrik ez duten subjektu pasiboek ere aurkezten ahalko dute, baldin eta kuota likidoaz gaindiko atxikipenak eta konturako sarrerak jasan edo zatikako ordainketak egin badituzte, dagokien zenbatekoa itzul dakien.

Aipatutako 82. artikuluaren 2. idatz-zatian honako hauetarako ahalmena ematen zaio Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari: aitorpena egiteko modalitate erraztu edo berezien erabiltzeko onespena ematea, aitorpenak aurkezteko modua, epeak, tokia eta inprimakiak ezartzea, eta aitorpenarekin batera aurkeztu behar diren agiri eta frogagiriak finkatzea.

Bestalde, testu bategin horren 83. artikuluak xedatzen duenaren arabera, zerga horren aitorpena egitera behartuta dauden subjektu pasiboek, beren aitorpena aurkezten dutenean, dagokien zerga zorra kalkulatu eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak finkatutako tokian, moduan eta epeetan ordaindu behar dute. Gainera, aukera ematen da dirua zatitan sartzeko, interesik eta errekargurik gabe, erregelamendu bidez ezartzen den moduan. Artikulu hori maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 57. artikuluaren bidez garatu zen.

Azkenik, testu bategin horren 84. artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari subjektu pasiboei autolikidaziorako proposamen bat bidaltzeko, departamentu horretako kontseilariak ezartzen dituen baldintzetan. Zergadunek zerga betebeharrak errazago betetzeko asmoz, bereziki etxera igorritako autolikidaziorako proposamenen ondorioz ordaindu behar duten diruaren ordainketa, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 51. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritakoarekin bat, proposamen positiboen ondoriozko zorra bi zatitan helbideratuko da, horietako bakoitza zorraren %50ekoa, proposamenean berean ageri den banku kontuan eta foru agindu honetan ezarritako egunetan. Dena den, zergadunak proposameneko ordainketa helbideratu nahi ez badu, edo helbideratze hori aldatu nahi badu, foru agindu honetan ordainketaren helbideratzea deuseztatu edo aldatzeko bideak ezartzen dira.

Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari foru agindu bidez erregula dezan zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Hori horrela, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenak Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari baimena ematen dio, bere eskumenen barruan, foru dekretua garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Ondarearen gaineko Zergari dagokionez, tributu hori arautzen duen azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 36. artikuluaren arabera, subjektu pasiboek honako kasu hauetan aurkeztu behar dute aitorpena: haien zerga-kuota, zergari buruzko arauei jarraikiz zehaztua eta bidezkoak diren kenkariak edo hobariak aplikatu ondoren, sartzekoa dela ezartzen denean, edo, halaber, egoera hori ez izan arren, haien ondasun edo eskubideen balioa, zergari buruzko arauei jarraikiz zehaztua, 1.000.000 eurotik gorakoa denean. Azkenik, lege testu horren 37. eta 38. artikuluen arabera, aitorpena aurkezten dutenek, alde batetik, autolikidazioa egin eta dagokion zenbatekoa sartu behar dute Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak finkatzen dituen tokian, moduan, epeetan eta inprimakietan, eta, bestetik, agindutako agiri eta frogagiriak aurkeztu eta aitorpena sinatu behar dute.

Kontuan harturik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren 2013ko sorrarazpena egin dela, beharrezkoa da xedapen batzuk ematea, aitorpenen aurkezpena arautu eta tributu zorrak ordaintzeko aitorpen ereduak, moduak eta epeak ezarri eta zergadunei igortzen zaizkien autolikidaziorako proposamenen baldintzak xedatzea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Nor dagoen beharturik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera.

1. 2013ko zergaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera beharturik daude ohiko bizilekua Nafarroan izan eta zerga ordaintzetik salbuetsi gabeko errenta atxikiak lortzen dituzten subjektu pasiboak, Hitzarmen Ekonomikoaren 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Familia unitatea osatzen duten subjektu pasiboek aitorpen bateratua aurkezten ahal dute, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren VI. tituluan xedatutakoari jarraikiz. Kasu horretan, honako lotura hauetako bat dagoela frogatu beharko da: ezkontza bidezkoa, bikote egonkorra, Nafarroako Foru Komunitateko bikote egonkorren Erregistro fiskalaren edukia eta funtzionamendua arautzen dituen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 19ko 73/2014 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, edo, kasua bada, seme-alabak izatea (kasu honetan, aipatutako testu bateginean ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte).

Familia unitaterik osatzen ez duten subjektu pasiboak edo, osatu arren, zergarekiko banakako lotura aukeratzen dutenak ez daude aitorpena egitera beharturik errentak ondoko bideetatik soilik jaso badituzte:

  1. Urtean 11.250 eurotik beherako lan etekin osoak.

  2. Ondasun higigarrien kapitalaren etekin osoak eta ondare gehitzeak, konturako sarreraren edo atxikipenaren mende daudenak, baldin eta bien artean, urtean, 1.600 eurotik beherakoak badira.

    3. Dena den, aitorpena aurkeztea ezinbesteko baldintza da zergaren araudiaren ondoriozko itzultzeak eskatzeko eta, hala denean, lortzeko; hala, aitorpena aurkeztera behartuta ez dauden subjektu pasiboek, baldin eta atxikipenak eta konturako sarrerak jasan edo zatikako ordainketak egin badituzte, edo konturako ordainketa gisa kalifikatutako beste kontzeptu batzuk jasan badituzte, kuota likidazioa gainditzen dutenak, zilegi izanen dute ateratzen den kopurua itzultzeko eskatzea, horretarako aipatu aitorpena aurkeztuz.

    2. artikulua. Nor dagoen beharturik Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera.

    1. Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin bat, 2013. urteari dagokion Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera behartuta daude honako subjektu pasibo hauek: haien zerga-kuota, zergari buruzko arauei jarraikiz zehaztua eta bidezkoak diren kenkariak edo hobariak aplikatu ondoren, sartzekoa dela ezartzen denean, edo, halaber, egoera hori ez izan arren, haien ondasun edo eskubideen balioa, zergari buruzko arauei jarraikiz zehaztua, 1.000.000 eurotik gorakoa denean.

    2. Betebehar errealagatik zerga ordaindu behar duten subjektu pasiboak direnean, ordainarazpena Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoari jarraikiz eginen da, aurreko idatz-zatian xedatutakoa aplikatuz.

    3. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpen eredua eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpen eredua, 2013. urteari dagozkionak, onestea.

    1. F-90 inprimaki eredua, 2013. urteko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokiona, onesten da, bai eta 710 Ordainketa Gutuna ere, I. eranskinean ageri dena. Ordainketa gutun hori beharrezkoa izanen da zerga zorra sartzeko, ordainketa egiteko bankuko helbideratzea erabiltzen ez den kasuetan.

    2. 2013ko Ondarearen gaineko Zergarako F-80 inprimakiaren eredua eta 711 ordainketa gutuna onesten dira, II. eranskinean ageri direnak. Ordainketa gutun hori beharrezkoa izanen da tributu zorra ordaintzeko, baldin eta ez bada banku helbideratzea erabili ordainketa egiteko.

    3. Aitortzaileek izenpeturiko aitorpenek eta ordainketa gutunek balioa izanen dute, foru agindu honetan onesten diren ereduen edukiekin bat datozen inprimakietan aurkeztuta, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak garaturiko laguntza programaren bidez edo www.navarra.es web orriko programa telematikoen bidez sortzen badira.

    Halaber, aitorpenak egin eta aurkezteko beste programa batzuk erabiliz aurkezten diren aitorpenek ere balioa izanen dute (inprimaketa programak sortzen duen inprimakia aurkeztuz edo prozedura telematikoak erabiliz), baldin eta inprimakiek honako datu hauek jasotzen badituzte gutxienez: datu pertsonal, ekonomiko eta informatiboak, beharrezkoak direnak etekinak, ondare gehikuntzak eta gutxitzeak, zerga-oinarriaren murrizketak eta kenkariak kalkulatzeko. Horretaz gain, zerga zehazteko beharrezkoak diren datu guztiak, I. eta II. eranskinetan onesten diren aitorpen ereduetan deskribatutako laukietan eskatzen baitira. Aurretik aipatu diren datu horietako batzuk aitorpenetan agertzen ez badira, Nafarroako Zerga Ogasunak zilegi izanen du okerra zuzentzeko eskatzea. Eskatutakoa ematen den epean ongi betetzen bada, aurkeztutako aitorpena berretsiko da. Hala ez denean, ez aurkeztutzat jotzen ahalko da, indarra duen araudian ezarritako legezko ondorioekin.

    4. artikulua. Aitorpena egitea.

    Aitorpena egitean, I. eta II. eranskinetan onetsitako aitorpen ereduak eskatutako datu guztiak, interesdunei dagozkienak, jarri beharko dira; hala, interesdunen egoera pertsonal eta ekonomikoaren, ondarearen eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR