8/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 18koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 2ko 204/1999 Foru Aginduaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenkarirako eskubidea ematen duten dohaintzen informazio-aitorpenaren 182 eredua onetsi zen. Informazioa emateko betebehar berri batzuk arautu ziren eta, horregatik, bi eredu berri onetsi ziren: abenduaren 15eko 369/2003 Foru Aginduaren bidez eta, gero, abenduaren 5eko 415/2007 Foru Aginduaren bidez. Eredua gaur egun indarrean dagoen araudira egokitu behar dela eta eredua aurkeztera behartuta dauden pertsona berri batzuk sartu direla ikusita, komenigarritzat jotzen da informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onestea.

Foru Agindu honetako berritasun gisa, komenigarritzat jo da 182 eredu hau aurkeztera behartuta daudenen eremua handitzea, tributuak hobeto kudeatzeko asmoz, Zerga Administrazioari lagundu beharra (Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 103. artikuluan ezarritakoa) eta agintariek eta erakundeek datuak emateko duten betebeharra (foru lege horren 104. artikuluan ezarritakoa) oinarri harturik.

Horrela, langileen sindikatuek informazioa emanen dute informazio-aitorpen honetan agertzeko baimena eman duten afiliatuen gainean. Alderdi politikoek, jasotako dohaintzen gainean dagoeneko ematen duten informazioaz gain, afiliazio-kuoten eta jasotako ekarpenen berri emanen dute, betiere afiliatuek edo dohaintza edo ekarpenen bat eman dutenek informazio-aitorpen honetan agertzeko baimena eman badute. Halaber, profesionalen elkargoek haien elkargokideek emandako ekarpenen berri emanen dute. Informazioaren eskakizun berri honen helburua da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kasuan kasuko kenkariak aplikatzea.

Kontuan harturik eman behar den informazio berri hori jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenean (182 eredua) eman beharrekoaren antzekoa dela, informazio-aitorpenen eredu berriak ez sortzeko, komenigarritzat jo da aitorpen eredu hori erabiltzea sindikatu, alderdi politiko eta elkargo profesionalen informazio berria emateko. Hortaz, informazio hori sartzeko eredu berri bat onetsi behar da. Hori horrela, foru agindu honen bidez, legezko eta erregelamenduzko xedapenei egokituriko aitorpen eredu bat onesten da, 182 eredua hain zuzen, eta orain arte indarra zuen eredua, abenduaren 5eko 415/2007 Foru Aginduaren bidez onetsia, baliogabetzen da.

Halaber, 182 eredua aurkeztera beharturik egonen dira, orain arte bezala, emaileari pertsona fisikoaren errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen dioten dohaintzak jasotzen dituzten entitateak, baita sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboengandik jasotzen dituzten entitateak ere, emaileak zerga horren zerga-oinarrian kenkaria egiteko modukoak direnean, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz. 182 eredua aurkeztu beharko dute, orobat, emaileari ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen dioten dohaintzak jasotzen dituzten entitateek, zergaren araudian ezarritakoari jarraikiz. Eredu honen bidez informazioa emateko betebeharra betetzen jarraituko dute, halaber, Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta helburu hori duen tributu araubidea aldatzeari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legeak arautzen duen ondare babestu baten titularrek eta, haiek ezgai direnean, ondare horien administratzaileek, urte natural bakoitzean informazioa bidaliz jasotako ekarpenei eta egindako erabilerei buruz.

Eredua aurkezteko modua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan araututakoa izanen da. Foru agindu horren bidez, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuz irakurtzeko euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautu ziren.

182 eredua onesteko eskumena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari dagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hari dagokio, orobat, aitorpena aurkezteko modua eta tokia finkatzea eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan edo baliabide telematikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ezartzea.

Horrenbertzez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 182 eredua onestea.

  2. Jasotako ekarpenei eta dohaintzei eta egindako erabilerei buruzko informazio-aitorpena egiteko 182 eredua onesten da, foru agindu honen I. eranskinean azaltzen dena.

  3. 182 ereduaren aurkezpena, foru agindu honen 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, bide hauetako bat erabiliz eginen da:

    1. Paper inprimatuan, foru agindu honen I. eranskineko ereduaren arabera. Dokumentu hauek biltzen ditu:

  4. -Laburpen-orria, bi ale dituena, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

  5. -Barneko orriak, aitortuen zerrenda azalduko dutenak; bi ale izanen dituzte, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

    1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, foru agindu honen II. eranskinean ezarri diren erregistro diseinuen arabera.

    2. Telematika bidez, Internet erabiliz, foru agindu honen 7. eta 8. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

  6. artikulua. 182 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

    Informazio-aitorpen hau aurkeztu behar dute honako hauek:

    1. Helbide fiskala Nafarroan izanik, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan edo sozietateen gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen duten dohaintzak jaso dituzten entitateak, betiere entitate horiek dohaintza horien ziurtagiria egin badute.

    2. Helbide fiskala Nafarroan izanik, Fundazioen eta babes-jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean aurreikusitako kenkariak (zerga-oinarrian kengarriak badira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 55.6 artikuluan ezarritakoaren arabera) dagozkien dohaintzak jasotzen dituzten alderdi politikoak, baita afiliazio-kuotak eta ekarpenak jasotzen dituztenak, betiere afiliatuek edo dohaintza edo ekarpenen bat eman dutenek informazio-aitorpen honetan agertzeko baimena eman badute.

    3. Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta helburu hori duen zerga araudia aldatzeari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legeak araututako ondare babestuen titularrak, titular horiek helbide fiskala Nafarroan baldin badute, eta, titularrak ezgai direnean, ondare horien administratzaileak, jasotako ekarpenei eta egindako erabilerei buruz.

    4. Langileen sindikatuak, informazio-aitorpen honetan agertzeko baimena eman duten afiliatuen gainean, langileen sindikatuei ordaindutako afiliazio-kuotek ematen dutenei kenkaria egiteko. Kenkari hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 18. artikuluan ezarrita dago.

    5. Profesionalen elkargoek, haien elkargokideek emandako ekarpenak jasotzen badituzte eta ekarpen horiek kengarriak badira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  7. artikulua. Aitorpenaren xedea eta edukia.

  8. Dohaintzen informazio-aitorpenean, dohaintzak jasotzen dituzten entitateek, ereduan dauden zehaztapenei jarraikiz, nork bere identifikazio datuez gain, Fundazioen eta Babes Jardueren zerga araubidea arautzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean kenkarietarako ezarritako araubidepean dauden ala ez adieraziko dute, bai eta emaileei buruzko ondoko datu hauek ere:

    1. Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

    2. Identifikazio fiskaleko zenbakia.

    3. Dohaintzaren zenbatekoa edo balorazioa.

    4. Urte naturalean deuseztatutako dohaintzen berri, horrelakorik baldin badago.

  9. Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta helburu hori duen zerga araudia aldatzeari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legeak araututako ondare babestuen titularrek eta, haiek ezgai direnean, ondare horien administratzaileek, beren izen-deiturez gainera, honako informazio hau adierazi behar dute:

    1. Ekarpen-egileen eta egindako erabileren onuradunen izen-deiturak eta identifikazio fiskala.

    2. Urte naturalean jasotako ekarpenen eta egindako erabileren mota, zenbatekoa eta identifikazioa.

  10. Aurreko atalean aipatutako ondare babestuen titularrek edo, hala badagokio, ondare horien administratzaileek, 182 ereduaren arabera aurkezten duten lehenbiziko informazio-aitorpenarekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, behar bezala beteak:

    1. Ondare babestuaren eraketari dagokion eskritura publikoaren kopia bat, hasieran osatu zuten ondasun eta eskubideen zerrenda ageri duena.

    2. Ondare babestua eratu zenetik lehenbiziko aitorpen hau aurkeztu bitarte jasotako ekarpenen eta egindako erabileren zerrenda zehaztua.

  11. Langileen sindikatuek, nork bere identifikazio datuez gain, honako datu hauek adierazi behar dituzte haien afiliatuen gainean:

    1. Izen-deiturak.

    2. Identifikazio fiskaleko zenbakia.

    3. Urtean pagatutako sindikatu-kuota, betiere kengarria bada Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  12. Alderdi politikoek, nork bere identifikazio datuez gain, honako informazio hau adierazi behar dute haien afiliatuen edo dohaintza edo ekarpenen bat eman diotenen gainean, kasuan kasu:

    1. Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

    2. Identifikazio fiskaleko zenbakia.

    3. Dohaintzaren zenbatekoa edo balorazioa.

    4. Urtean pagatutako afiliazio-kuota edo emandako ekarpena.

    5. Urte naturalean deuseztatutako dohaintzen gaineko informazioa, horrelakorik badago.

  13. Profesionalen elkargoek, nork bere identifikazio datuez gain, honako informazio hau adierazi behar dute haien elkargokideen gainean:

    1. Izen-deiturak.

    2. Identifikazio fiskaleko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR