42/2014 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Sustapeneko kontseilariak emana, “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1eko konpentsazio sistematik kentzeko eskatu duten jabeen ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea hastea erabakitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak 2012ko ekainaren 13an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektoriala.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak uztailaren 16an emandako 11/2012 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen “Salestarrak” Udalez Gaindiko Plan Sektorialeko 1. Exekuzio Unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 162. artikuluan ezarritakoaren babesean, María Teresa Zunzarren Lesaka andreak UPSaren eremuan sartutako lurzati honen lurrak desjabetzeko eskatu du:

–Eguesibarko 15. (sic) poligonoko 444. katastroko lurzatia.

Hori horrela, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostenarekin bat, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Hasiera ematea, presako prozeduraren bidez, katastroko inskripzioaren arabera María Teresa Zunzarren Lesaka andrearen jabetzakoa den lurzatiaren nahitaezko desjabetzeari. Lurzati hori “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1ean sartua dago. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 162. artikuluan xedatutakoaren babesean.

  2. “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR