291/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean industria segurtasunaren arloko profesionalak egiaztatzeko eta prestakuntza entitateak aintzatesteko prozedura arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 13ko 13/1982 Lege Organikoaren 65.1.b) artikuluak Foru Komunitate honi erabateko eskumena ematen dio industriaren arloan. Halaber, 49.1.c) artikuluak eskumen esklusiboa ematen dio administrazio prozedurako arauen arloan, horiek Nafarroak bereak dituen Zuzenbide Substantiboko espezialitateen edo antolamenduaren ondoriozkoak direnean.

Gaur egun, ikusita, alde batetik, industria segurtasuneko erregelamendu teknikoen aplikazioak emandako esperientzia, eta bestetik, zer aldaketa ekarri dituen abenduaren 22ko 25/2009 Legeak, egokia da profesionalek industria segurtasuneko erregelamenduen mendean dauden industria ekipamendu, makina eta instalazioak manipulatu, egikaritu, konpondu eta mantentzeko bete behar dituzten eskakizun eta baldintzak eguneratu eta bateratzea. Aipatu legeak hainbat lege aldatzen ditu haiek azaroaren 23ko 17/2009 Legeari (zerbitzuen jardueretan libreki sartzeari eta haietan aritzeari buruzkoa) egokitzeko.

Foru agindu honek, Nafarroako Foru Komunitatean indarra duen araudian ezarrita dauden egiaztapen profesionalak lortzeko administrazio prozedura arautzen du, baita egiaztapen horiek lortzeko aukera ematen duten ikastaroak emateko entitateen aintzatespen eta baimena ere, entitate laguntzaileen izaera ematen baitzaie, modu horretan profesionalen nahiz administrazioaren tramitazio-lanak errazten lagunduko dutelakoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa ezartzeari buruzko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legean xedatuta dagoenaren arabera, prozedura erabat elektronikoak dira prestakuntza entitateak aintzatestea eta entitate horiek ondorio horretarako sortzen den Erregistroan inskribatzea, eta aukeran gaitasun profesionala, karnet profesionala eta ziurtagiri pertsonala lortzeko ezarrita dauden prozeduretarako.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. kapitulua

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea honako hauek arautzea da:

      1. Gaitasun profesionala, karnet profesionala eta ziurtagiri pertsonala lortu, erregistratu, aldatu eta kontrolatzeko prozedurak.

      2. Prestakuntza entitateen aintzatespena, industria segurtasunaren arloko ikastaroak emateko.

      3. Industria segurtasunaren arloko profesionalen erregistroa.

      4. Prestakuntza entitateen erregistroa.

    2. artikulua. Aplikazio esparrua.

      Foru agindu hau Nafarroako Foru Komunitateko lurraldearen barnean aplikatzen zaie dagokien egiaztapena eskuratzeko interesa duten profesionalei, eta karnet profesionala eta ziurtagiri pertsonala eskuratzeko prestakuntza ikastaroak emateko aintzatetsita dauden prestakuntza entitate guztiei.

    3. artikulua. Definizioak.

      Foru agindu honek agintzen duenerako, honako definizioak hartuko dira aintzat:

      1. Gaitasun profesionala: jarduera profesional bat betetzeko gaitasunaren aintzatespena, jarduera horretan aritzeko ezagutza teoriko-praktikoa izateagatik, industria arloan eskuduna den Departamentuak emana.

      2. Karnet profesionala: pertsona fisiko baten alde ematen den administrazio agiria, industria segurtasuneko erregelamendu teknikoek ezartzen dutenaren arabera industria ekipamendu, gailu eta instalazioak erabiltzeko edo industria instalazioak egikaritu edo mantentzeko ahalmena ematen duena, eta pertsona fisiko hori gainerakoen aurrean gaitutako profesional gisa identifikatzen duena.

      3. Ziurtagiri pertsonala: titularrak industria segurtasunaren arloan jarduera profesional jakin batzuk betetzeko ahalmena duela egiaztatzen duen administrazio agiria.

      4. Prestakuntza entitatea: industria segurtasunaren arloko organo eskudunak aintzatetsi edo baimendutako entitatea, hala behar duten espezialitateetan profesionalak prestatzeko ikastaroak ematea eta ebaluatzea helburu duena.

  2. kapitulua

    Gaitasun profesionala

    1. artikulua. Baldintzak.

      Gaitasun profesionala aintzatesteko, industria segurtasunaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR