22/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, 'Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 1. fasea' egiteko proiektua behin-behinekoz onetsi, jendaurrean jarri eta ukitutako toki entitateei entzunaldia ematen diena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman duenez, Nafarroako Gobernuaren 2011ko martxoaren 14ko Erabakiaren bidez "Tafallako saihesbidearen proiektuari buruzko informazio azterlanaren" Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi zen.

Nafarroako Errepideen 2010-2018rako III. Plan Zuzentzailean, Nafarroako Parlamentuak onetsian, ondoko jarduketa hauek sartzen dira: "Tafallako lotune berria" (AP-15aren eta NA-132aren arteko lotune berria) eta "Tafallako hegoaldeko saihesbidea" (NA-132aren jarraipena N-121eraino). Bi obra horiek eginez, NA-132tik pasatzen diren ibilbide luzeko ibilgailu guztiek ez dute Tafallatik pasatu beharko.

Aipatu Errepideen Plan Zuzentzailean ezarritako irizpideari jarraikiz, Tafallako hegoaldeko saihesbidearen proiektua bi zatitan banatuta dago: 1. fasea eta 2. fasea.

Orain jendaurrean jarri den proiektua "Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 1. fasea" proiektuari dagokiona da; horretan, informazio azterlanean hautatutako aukera garatzen da.

Proiektu hau NA-132 eta NA-6140 (Tafalla-Miranda Arga) errepideen arteko egungo gurutzagunean hasten da. Gurutzagune hori moldatu eginen da biribilgune bihurtzeko; horixe izanen da Tafallako herrigunerako sarbidea saihesbidetik. Hilerria eta Alto de las Cruces pasatu ondoren, altxonbidea gurutzatzen da, non gainaldeko pasabide bat proiektatzen baita, altxonbideari eta bideari jarraipena emateko. Saihesbideak hegoalderantz jarraitzen du, Gallos Cantan bidea eta El Curtido bidea gurutzatuz, non saihesbidearen azpitik pasatzen baita. Las Hoyas alderditik segitzen da eta biribilgune baten bidez lotzen N-121 errepidearekin, San Gregorio baselizaren parean.

Saihesbidetik bereizitako jarduketa gisa eta inguruko errepideekiko lotunea hobeki egiteko, biribilgune bat eginen da La Nava poligonoaren parean; hortxe bilduko dira N-121 errepidearen eta NA-115 (Tafalla-Azkoien) eta NA-8602 (Erriberriko sarbidea) errepideen arteko gurutzaguneak.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzitako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jaso ditu.

Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Aldi berean, entzunaldia eman behar zaie ukitutako toki entitateei, beren eskumenen esparruan adieraz dezaten proiektua bat datorren onetsita dagoen udalez gaindiko proiektu sektorialak ezarritako determinazioekin.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 1. fasea" egiteko proiektua behin-behinekoz onestea.

  2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

  3. Proiektua jendaurrean jartzea eta ukitutako toki entitateei entzunaldia ematea, hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Tafallako udaletxean.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

  5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Tafallako Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki oholean argitara dezan.

Iruñean, 2012ko otsailaren 21ean.-Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria, Anai Astiz Medrano.

ERANSKINA"Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 1. fasea" egiteko proiektuaUkitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua.A) Trazadurak ukitutako lurzatiak.
FINKAZK. JABEA ETA HELBIDEA AZALERADESJ. m2 KATASTROKO DATUAK
Pol. Lurz. Lur mota
TAFALLAKO UDAL MUGAPEA
TA-1 Olcoz Pernaut, María Blanca (%50)Portale Berriko kalea, 4-2.a (Tafalla)Olcoz Pernaut, María Blanca (%50)Portale Berriko kalea, 4-2.a (Tafalla) 199 20 354 Lehorreko alorra
TA-2 Murillo Zulet, FranciscoErriberri kalea, 12-1.a ezk. (Tafalla) 1359 2020 355A355B AlmendrondoakLarreak
TA-3 Celaya Erro, Eustaquio Ángel (%7,57)Mtnez. de Espronceda, 24-3.a (Tafalla)Celaya Erro, María Ángeles (%7,57)Santsomain kalea, 4-4.a B (Tafalla)Celaya Erro, Rodolfo José (%7,57)Mtnez. de Espronceda kalea, 24-3.a ezk. (Tafalla)Celaya Erro, Raquel (%7,57)Santsomain kalea, 4-3.a B (Tafalla)Celaya Erro, José Ramón (%7,57)Mtnez. de Espronceda kalea, 24-3.a ezk. (Tafalla)Celaya Fernández, José María (%62,15)Erriberri kalea, 12-2.a ezk. (Tafalla) 2.181103 3232 331A331G Ureztaketako alorraUreztaketako olibadia
TA-4 Pérez Torres, AnaLa Plana kalea, 12A (Tafalla) 752 19 475 Lehorreko alorra
TA-5 Construc. y reparaciones La Nava S.L.Argentinako Errepublika kalea, 16-2.a (Tafalla) 1.071 32 329 Lehorreko alorra
TA-6 Pernaut Sarnago, Emilio (%50)Sanserreka pasealekua, 33-1.a ADonostiaPernaut Sarnago, Eva (%50)Ereta pasealekua, 7-4.a D (Tafalla) 3.212 32 330 Lehorreko alorra
TA-7 Flamarique LasHeras, FélixZangozako etorbidea, 2-1.a ezk. (Tafalla) 2.508391 3232 336A336B Lehorreko alorraOlibadia
TA-8 Esperanza Aldunate, María JosefaCandaraiz kalea, 18 (Tafalla) 349 32 328 Lehorreko alorra
TA-9 Indart Pérez, Ignacio (%50)Errotaldea kalea, 6 (Olague)Indart Ibañez, María Soledad (%50)Ferraiz Agullo kalea, 1-3.a (Bartzelona) 1.788 32 326 Lehorreko alorra
TA-10 Tafallako Udalaren herrilurrakNafarroako Frantsizko plaza, 5 (Tafalla) 885 32 327 Lehorreko alorra
TA-11 Tafallako Udalaren herrilurrakNafarroako Frantsizko plaza, 5 (Tafalla) 1.903 32 324 Pinudia
TA-12 Esparza Suso, JesúsPanueva kalea, 17-1.a D (Tafalla) 18 32 325 Lehorreko alorra
TA-13 Espinal Zaratiegui, DanielTubal kalea, 9 (Tafalla) 2.059 32 322A Lehorreko alorra
TA-14 Ojer Garciandia, Julio Ángel (%33,33)Santsoain kalea, 7 (Tafalla)Ojer Garciandia, Saturnino (%33,33)Monte Plano, 1-2.a A (Tafalla)Ojer Garciandia, Damián (%33,34)Lizarra etorbidea, 5-2.a E (Tafalla) 5.798 32 317 Lehorreko alorra
TA-15 Mencos Doussinague, Joaquín IgnacioMencosen Zokoko kalea, 1 (Tafalla) 2.333852 3232 318A318B Lehorreko alorraLarreak
TA
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR