231/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dituena. Eredu horiek erabiliko dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoak 28. artikuluan ezartzen du Estatuak uneoro ezartzen dituenen eduki bereko arau substantibo eta formalak aplikatuko dituela Foru Komunitateak ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordainarazteko, eta eskumena esleitzen dio zergaren aitorpenerako eta diru-sarrerarako ereduak onesteko, lurralde komunekoen datu berak badituzte gutxienez ere, baita Estatuko Administrazioak adierazitakoetatik funtsean aldentzen ez diren diru-sarrerarako epeak emateko ere.

Zergaren erregulazioa Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginean (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) eta hura garatzen duen Erregelamenduan (uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsia) jasota dago.

Aurreko 210 eta 211 ereduak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 25eko 72/2000 Foru Aginduaren bidez (210 eta 215 ereduak onetsi zituen) eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 9ko 278/2001 Foru Aginduaren bidez (besteak beste, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 211 eta 212 ereduak onetsi zituen, eurotan) onetsi ziren. 210 eta 211 ereduak establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko erabili behar dira, hurrenez hurren.

Europar Batasunekoak diren beste estatu batzuetan bizi diren zergadunei dagokien zerga-oinarria zehazteko arauetan aldaketak izan direnez, eta zergaren likidazioan eragina dutenez, martxoaren 1eko 2/2010 Legearen bidez, beharrezkoa da aldaketa batzuk egitea 210 autolikidazioaren ereduan, zergadun horiek froga ditzaketen gastu kengarriak islatuko dituzten laukitxoak ezartzeko. Aipatu legearen bidez, zenbait zuzentarau legerian txertatzen dira zeharkako ezarpenaren esparruan eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga aldatzen da Europar Batasuneko araudiari egokitzeko.

Orobat, beste laukitxo batzuk erantsi dira, bidezkoa denean, haietan zenbait hitzarmenetan jasotako ezarpen mugen eragina agerian jartzeko, ez dadin ezarpen bikoitzik izan; izan ere, etekin gordinen gainean kalkulatzen denez, aurreko likidazio formatua aldatzera behartzen du. Alde horretatik, agerian utzi behar da likidazioa beti barne araudia aplikatuz eginen dela eta, hitzarmenaren ezarpen mugaren bat kontuan hartu behar denean, kuota murriztuz aplikatuko dela.

Erabiltzen ahal diren hainbat eredu erraztu eta haien kudeaketa hobetzearren, aitorpen kolektiboaren 215 eredua eta ondasun higiezinen eskualdaketen ondoriozko errenta aitorpenaren 212 eredua kendu dira, eta 210 ereduan aitortuko dira. Dena dela, indargabetutako 212 ereduaren autolikidazioa aurkezteko epeari eutsi zaio.

Lortutako errentak hiru hilean behin aitortzeko 215 eredua erabiltzen zenez, zenbait baldintza emanik, 210 ereduan biltzen ahalko dira errenta horiek, baldin eta errenta motaren kode berarekin kalifikatzen ahal badira, ordaintzaile bera badute eta karga tasa bera aplikatzen ahal bada. Aitorpena errentak elkartuz egitea aukeratzen denean, hiru hiletik hiru hilera elkartuko dira diru-sarrera egiteko emaitza duten autolikidazioen kasuan, edo urtetik urtera, itzultzeko edo zero kuota duten autolikidazioen kasuan.

Bestetik, aurkezteko eta diru-sarrera egiteko moduari dagokionez, telematika bidez aurkezten ahal da 210 eredua. Orobat, paper aurreinprimatua desagertzea ezarri da; hortaz, 210 eta 211 ereduak paperean aurkezten ahalko dira, haiek Nafarroako Zerga Ogasunak inprimakiak sortzeko duen zerbitzuan lortuta, ez beste inon.

Xedapen gehigarrietan eutsi egin zaie ez-egoiliarren establezimendu iraunkorraren bidezko tributazioaren gaineko zenbait alderdiri buruzko erregulazioari, dibisetako eragiketei, Espainiako egoitza fiskala frogatzeko kudeaketa bulegoek eman beharreko ziurtagirien ereduei eta, azkenik, herrialde edo lurraldeen kodeen erreferentziari.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarriak baimena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan foru lege horren 90. artikuluan aipatzen diren zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak, baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz.

Horrenbestez, Tributuari buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan emandako ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 210 eredua onestea.

  2. “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Autolikidazioa” izeneko 210 eredua onetsi da Nafarroako lurraldean establezimendu iraunkorrik gabe errentak eskuratzen dituzten zergadunentzat. Eredu hori foru agindu honen I. eranskinean ageri da.

  3. 210 ereduaren aurkezpena, foru agindu honen 6. artikuluan xedatutakoarekin bat, bide hauetako bat erabiliz eginen da:

    1. Paper inprimatuan, foru agindu honen I. eranskinean ezarritako ereduaren arabera; 3 ale ditu: “Administrazioarentzako alea”, “Ordezkari-zergadunarentzako alea” eta “Erantzule solidarioarentzako edo atxikitzailearentzako alea”.

    2. Telematika bidez, Internet erabiliz, foru agindu honen 7. eta 8. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

  4. artikulua. 210 ereduaren edukia.

  5. Edozein errenta mota (etekinak, ondasun higiezinetan egotzitako errentak, ondareko irabaziak) aitortzen ahalko da eredu honetan.

    Errenta sorrarazpen bakoitza bere aldetik zein halako epe batean lortutako zenbait errenta elkartuta aitortzeko erabiliko da, ondoko arauei jarraituz:

    1. Ondasun higiezinen eskualdaketen ondoriozko errentak: errenta sorrarazpen bakoitza bere aldetik aitortuko da. Salbuespen gisa, eskualdatzen den higiezinaren titulartasuna ez-egoiliarrak diren bi ezkontideek partekatzen dutenean, autolikidazio bakarra egiten ahalko da. Galeren kasuan ere, aukera izanen da autolikidazio hau aurkezteko, egindako atxikipena itzultzeko eskubidea erabili nahi izanez gero.

    2. Gainerako errentak: zergadun berak lortutako errenta bat baino gehiago elkartzen ahalko dira, baldin eta errenta motaren kode bera badute, ordaintzaile bera badute, karga tasa bera aplikatzen ahal bazaie eta, gainera, ondasun edo eskubide batetik deribatuak direnean, ondasun edo eskubide beretik badatoz.

    Elkartutako errentak ezin dira inoiz beren artean konpentsatu.

    Elkartzeko epea hiru hilean behinekoa izanen da diru-sarrera egiteko emaitza duten autolikidazioak badira, edo urterokoa, zero kuota edo itzultzeko emaitza duten autolikidazioak badira.

  6. Aitortzen diren errentak hiri higiezinei egotzitako errentak edo ondasun higiezinen eskualdaketen ondoriozko errentak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR