18/2011 FORU LEGEA, azaroaren 30ekoa, Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan Parte Hartzeko Funtsaren zenbatekoa aldatzen duena 2011ko eta 2012ko ekitaldietarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, TOKI OGASUNEK NAFARROAKO TRIBUTUETAN PARTE HARTZEKO FUNTSAREN ZENBATEKOA ALDATZEN DUENA 2011KO ETA 2012KO EKITALDIETARAKO.

ZIOEN AZALPENA

Konstituzioaren 142. artikuluak ezartzen duenez, toki ogasunek behar adina baliabide izan beharko dituzte legeak korporazioei esleitzen dizkien eginkizunak betetzeko eta, nagusiki, beren tributu propioak izanez eta Estatuarenetan nahiz autonomia erkidegoenetan parte hartuz bilduko dituzte.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 259. eta 260. artikuluek Konstituzioaren testuak dioenaren antzerakoa diote, hau da, toki ogasunei behar adina baliabide emanen zaiela (259. Artículo) eta toki ogasunek finantzabide izanen dituztela beraiek jasotzen dituen tributuak eta Foru Komunitateko eta Estatuko tributuetako partaidetzak (260. Artículo).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 2. artikuluak ere hizpide ditu finantza arloko autonomiari eta nahikotasunari buruzko printzipio konstituzionalak, zeinak beharrezkoak baitira toki entitateek balia ahal ditzaten legeek esleitzen dizkieten eskumenak eta eginkizunak.

Legearen agindu horiek betetzearren, azaroaren 20ko 19/2008 Foru Legea onetsi zen, hau da, Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan Parte Hartzeko Funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezarri zituena 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.

Orobat, eta Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 61. artikuluan ezarritakoa garatuz, urriaren 24ko 16/2008 Foru Legea onetsi zen, 2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Planari buruzkoa; hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuaren eta toki entitateen arteko lankidetza ekonomikorako tresna gisa, udalen nahitaezko zerbitzuen estaldura bermatzea baitu funtsezko helburu.

Alabaina, ez Konstituzioak ez 6/1990 Foru Legeak ez dute ezartzen nahitaez errespetatu beharreko zenbateko zehatzik, ezta tributuetako partaidetzaren ehunekorik ere; legeok aipatzen dutena da, aldiz, finantzaketa-sistema bat, diru-sarreren gorabeheren menpe egon daitekeena eta ezin dena gastua murrizteko neurrietatik kanpo gelditu, betiere administrazio publikoen arteko elkartasunaren ikuspegitik.

Segurua eta ukaezina da Nafarroako Ogasunak nabarmen gutxitu dituela diru-sarrerak mendebaleko ekonomietan eta, hortaz, Foru Komunitatean, eragina duen krisiaren ondorioz.

Bestetik, aurrekontuaren egonkortasunari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR