304/2014 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Departamentuan Hitzarmen Ekonomikoaren Zerbitzua sortuta izan den berregituraketa dela eta, beharrezkoa da Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiaren ordezkoaren izendapena aldaketa horri egokitzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen duenez, departamentuaren titularrak izendatuko ditu zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordezkoak, kargu horiek hutsik daudenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasun pertsonalen bat dutenean.

Legezko agindu horrekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiaren ordezkapena.

    Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean edo eritasun edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira:

    1. Hitzarmen Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    2. Politika Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    3. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    4. Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    5. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    6. Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    7. Zuzendaritza Nagusiaren Zerbitzuko edozein zuzendari, adierazitako ordenari jarraikiz, beste zerbitzu bateko zuzendariak dagokion ordezkapena bere gain hartzerik ez badu.

  2. Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren ordezkapena.

    Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean edo eritasun edo ezintasun pertsonalen bat duenean:

    1. Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    2. Kontabilitate Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    3. Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    4. Ondare Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    5. Zuzendaritza Nagusiaren Zerbitzuko edozein zuzendari, adierazitako ordenari jarraikiz, beste zerbitzu bateko zuzendariak dagokion ordezkapena bere gain hartzerik ez badu.

  3. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ordezkapena.

    Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR