49/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroarentzat interesgarri diren atzerriko merkatuen arloko teknikariak prestatzeko 2. faserako diru-laguntzen araubidea ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Enpresak Nazioartera Ateratzeko 2008-2011 aldiko Plana, Enpresa Zuzendaritza Nagusiak egina, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustaturiko Nafarroako Nazioarteko Planaren zati da.

Planaren 5.1.2 lerroan giza baliabideetarako programa berariazkoak garatzea aurreikusten da, Nafarroako enpresen benetako eskariei erantzuteko.

Urtero, Nafarroarentzat interesgarri diren atzerriko merkatuen arloko teknikariak prestatzeko diru-laguntzen deialdia egiten da. Horren bidez, kanpoko merkataritzako masterren bat duten pertsonek praktikak egiten dituzte Espainiak beste herrialde batzuetan dituen merkataritza bulegoetan.

Horregatik, beharrezkotzat jotzen da foru agindu baten bidez diru-laguntzak emateko beste araubide bat ezartzea Nafarroarentzat interesgarri diren atzerriko merkatuen arloko teknikariak prestatzeko 2. faserako. Laguntza horien helburua da profesional horiek Nafarroako enpresetan sar daitezen sustatzea, dela haien esportazio departamentuetan lan egiteko, dela prestakuntza jasotzen duten destinoetan enpresa horien ezarpena sendotzeko.

Nafarroako Gobernuak, 2011ko urtarrilaren 17an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zuen diru-laguntzak banakako ebaluazioko araubidean tramita zitezen, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Diru-laguntza honen xedea da Nafarroako enpresei laguntzea kanpoko merkatuetan prestakuntza jaso duten pertsonak har ditzaten, nazioartera ateratzeko estrategiak garatzen lagundu diezaieten.

  2. artikulua. Diruz laguntzen ahal diren gastuak eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

  3. Diruz laguntzen ahal den gastutzat hartuko da Espainiak atzerrian duen merkataritza bulego batean praktikak egin dituen pertsona bat kontratatzea, Nafarroarentzat interesgarri diren atzerriko merkatuen arloko teknikariak prestatzeko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak egindako diru-laguntza deialdiaren bidez, betiere destinoko prestakuntzaldia bukatu baldin badu eskaera aurkeztu aurreko bi urteko epean.

    Kontratatzen den pertsonak enpresa eskatzailearen esportazio departamentuan edo merkataritza departamentuan hasi beharko du lanean, betiere enpresa teknikariak praktikak egin dituen herrialdean ezarrita badago, kontratua sinatzen den unean jardunean badago eta jarduera hori Nafarroan egiten duenarekin paregarria bada.

    Diruz laguntzen ahal den kontratazioaldia 6 hilabetekoa izanen da gutxienez eta 24 hilabetekoa gehienez, eta kontratatzen den pertsonaren soldata gordina ordainduko da.

  4. Diru-laguntzaren ehunekoa gero eta txikiagoa izanen da, pertsonak enpresan ematen duen denboraren arabera. Horretarako, ehuneko eta gehieneko kopuru hauek ezarri dira:

    -Soldata gordinaren %80 kontratualdiko lehenengo sei hilabeteetan, gehienez ere 7.200 euro.

    -Soldata gordinaren %60 kontratualdiko bigarren seihilekoan, gehienez ere 5.400 euro.

    -Soldata gordinaren %40 kontratualdiko hirugarren seihilekoan, gehienez ere 3.600...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR