256/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, lehortearen ondorioak arintzeko ohiz kanpoko neurriak hartzea agintzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroan izan den euri-eskasiak neguko laboreen azaleratzea eta garapena galarazi du, baita abeltzaintza estentsiborako larreak sortzea ere. Hori dela eta, beharrezkoa da zenbait laguntza jasotzeko araudietan salbuespenak egiteko ohiz kanpoko neurri batzuk hartzea, batetik, laguntzak jasotzeko betebeharrak bete ahal izateko, eta bestetik, ardi eta behi azienda estentsiborako bazka edukitzeko.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak martxoaren 28an emandako 161/2012 Foru Aginduaren bidez, eskaera bakarraren aurkezpena arautu zen 2012ko kanpainarako, honako hauetarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) finantzatutako nekazaritza eta abeltzaintzako ordainketa zuzenak, Nafarroako Landa Garapenaren Programako zenbait laguntza, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatutako nekazaritzaren eta ingurumenaren arloko laguntzak, bai eta ordainketa bakarraren eskubideak lagatzearen jakinarazpenak, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak eta zenbait laguntza ordainketa bakarrerako araubidean sartzea ere.

Foru agindu horren 14. artikuluak ezartzen du, deklaratutako laboreek emaitzarik izan ezean, laguntza eskatzaileak beharturik daudela idatziz jakinaraztera Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko Departamentuari beren ustiategian gertatu diren gorabeherak, horien berri izan bezain laster, gorabehera horiek laguntzak eskuratzeko baldintzak ez betetzea badakarte. Horren ondorioz, laguntzaren eskaera egoera errealera egokituko da. Kontuan harturik egoera hori oso hedatuta dagoela Nafarroako hegoaldean, beharrezkoa da jakinarazpen hura egin beharra bertan behera uztea alferrikako tramiteak ekiditeko.

Gainera, 15. artikuluak, f) atalean, xedatzen du laborea edo bere hondarrak lurzatietan izan behar direla irailaren 10era arte, ekilorea, soja, artoa, erremolatxa, tabakoa, arroza edo patata denean, eta ekainaren 30era arte gainerako laboreen kasuan, baldin eta bazka-azalera justifikatzeko eskatzen bada abere dentsitatearen faktorea kalkulatzeko, edo laguntza hauen kasuan: labore txandaketak lehorreko lurretan, lekaleen kalitatea, fruitu oskoldunen sektoreko nekazaritza eta ingurumen arloko neurriak, tabakoaren kalitatea, azukre-erremolatxaren kalitatea, azukre-erremolatxaren ekoizleentzako laguntza, eskualde menditsu eta behartsuetarako konpentsazio-ordaina, nekazaritza ekologikoa, abeltzaintza ekologikoa, galzorian diren arraza autoktonoak, estepa eremuetako nekazaritza eta ingurumen arloko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR