19/1998 FORU LEGEA, abenduaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen ordainketei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARI NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

FORU LEGEA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IRAKASLEEN ORDAINKETEI BURUZKOA

ZIOEN AZALPENA

1997ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1997 Foru Legearen 22. artikuluak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuko langile-gastuen kapituluan sartu beharreko kontusail bat ezarri zuen, "unibertsitateko irakasleen ordainketak gehitzeko, indarra duen legeriaren arabera. Hala ere, aipatu kopurua erabiltzeko baldintza izango da Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen ordainketei buruz hartu duen erabakia, 1993ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin eta organo eskudunek proposatuta".

  1. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak, Gobernu Batzordeak proposaturik, Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 46.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatutako Lege Organikoaren 33. artikuluaren 1. idazatian esaten diren kidegoetakoak diren irakasle funtzionarioei ordainketa kontzeptuak emateko erabakia hartu ahalko du.

    Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak Parlamentuari bidaliko dizkio, ezagun ditzan, irakasleentzako ordainketa osagarria banaka emateko aintzat hartu dituen irizpideak, banakako osagarri hori betetzen hasi baino lehen

  2. artikulua. Unibertsitateko urteko aurrekontuan ondokoak zehaztuko dira:

    1. Langileen gastuen kapituluaren barrenean, 1. artikuluan aipatzen diren ordainketa kontzeptuak aplikatzetik heldu den zenbateko osoa

    2. Onuradun bakoitzari dagokionez, zenbateko oso hori banatzeko Gizarte Kontseiluak -Gobernu Batzordeak proposatuta- hartu dituen irizpideak, Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 46.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

    3. Banakako ordainketa kontzeptu hauetako bakoitza jasoko duten pertsonen banakako zerrenda, bakoitzak jasoko dituen zenbatekoak zehaztuta

  3. artikulua. Lehenengo artikuluan aipatzen diren ordainketa kontzeptuak aplikatzeko urtean baimendutako gehieneko zenbatekoa, osotara, Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR