164/2009 FORU AGINDUA, urriaren 9koa, Hezkuntzako kontseilariarena; horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean graduko unibertsitate ikasketa ofizialak egiteko sarrera probei buruzko zenbait alderdi garatu dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa. Lege horren 38. artikuluan ezarri da unibertsitate ikasketak egiteko ezinbestekoak direla batxilergoko titulua edukitzea, ikasleen heldutasun akademikoa eta batxilergoan lortu dituzten ezagutzak baloratuko dituen proba gainditzea, eta unibertsitateko ikasketak amaitzeko gaitasuna edukitzea.

1892/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Espainiako unibertsitate publikoetan graduko ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzak eta prozedurak arautzen dituena. EDU/1434/2009 Agindua, maiatzaren 29koa, aurreko errege dekretuko eranskinak eguneratu dituena; eta agindu horri egindako zuzenketak, 2009-3-28ko eta 2009-7-21eko Estatuko Aldizkari Ofizialetan argitaratutakoak. Bada, arestian aipatutako Lege Organikoko 38. artikuluan xedatutakoa betetzeko eman dira arau horiek guztiak.

Azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuaren 7.2. artikuluan ezarri da hezkuntza administrazioek eta unibertsitate publikoek antolatuko dutela unibertsitatera sartzeko proba. Zehazki, Errege Dekretu horren 9.5. artikuluaren arabera, beste hizkuntza koofizial bat duten autonomia erkidegoek bosgarren ariketa bat sartu behar dute sarrera probako fase orokorrean: hizkuntza koofizialari buruzko ariketa. Era berean, Errege Dekretu horren 16.1. artikuluan ezarri da hezkuntza administrazioek sarrera proba antolatzeko batzordea eratuko dutela.

Bestalde, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuaren V. kapituluan beste bide batzuk ezarri dira adina kontuan hartuta unibertsitatera sartzeko, hau da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako betekizunak betetzen ez dituzten pertsonentzako bideak ezarri dira. Kasu horretan, 25 urtetik gorakoak eta 45 urtetik gorakoak sartzeko proba arautu behar da. Horrez gain, garrantzitsua da Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak sarrera probari dagokionez duten koordinazioari eustea.

Horregatik guztiagatik, graduko unibertsitate ikasketa ofizialak egiteko sarrera probari buruzko alderdiak zehaztu behar dira Nafarroako Foru Komunitaterako, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege dekretuan ezarritakoa osatu eta betetze aldera.

Hori dela bide, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    2. Foru agindu honen helburua da graduko unibertsitate ikasketa ofizialak egiteko sarrera probari buruzko alderdiak garatzea, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuaren artikuluaren ("Unibertsitatera sartzeko prozedurak") 1, 5 eta 7. ataletan aipatzen diren pertsonei dagokienez. Horrela, errege dekretu horretan ezarritakoa osatu eta betearazi ahal izango da.

    3. Foru agindu hau aplikatuko da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Nafarroako Unibertsitatean (soilik 25 urtetik gorakoak eta 45 urtetik gorakoak sartzeko probei dagokienez) eta Nafarroako Foru Komunitatean batxilergoa ematen duten bigarren hezkuntzako ikastetxe eta institutuetan.

    4. artikulua. Probaren xedea.

    5. Sarrera probak modu objektiboan baloratuko ditu ikaslearen heldutasun akademikoa eta graduko unibertsitate ikasketa ofizialak amaitzeko duen gaitasuna, baita, batxilergoa egin duten ikasleen kasuan, maila horretan lortu dituzten ezagutzak ere.

    6. Aurreko puntuan aipatu den balorazioari zenbakizko kalifikazioa emango zaio, eta horren arabera ordenatuko dira eskainitako plazak adjudikatzeko onartu diren eskabideak.

  2. KAPITULUA

    Graduko unibertsitate ikasketa ofizialak egiteko sarrera proba, batxilergoko titulua edo horren baliokidea dutenentzat

    1. artikulua. Probaren egitura.

    2. Batxilergoko bigarren mailako ikasgaien curriculumera egokitu behar da proba. Hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzen egitura eta curriculuma ezartzen dituen maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuan arautu da curriculum hori.

    3. Probak bi fase ditu: fase orokorra eta berariazko fasea. Fase orokorra nahitaezkoa da eta berariazko fasea borondatezkoa. Azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuaren 9 eta 11. artikuluetan ezarri da fase bakoitzaren antolaketa.

    4. Azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuaren 9.5. artikuluarekin bat etorriz, Nafarroako Foru Komunitateak fase orokorrean bosgarren ariketa bat sartu behar du, "D" hizkuntza ereduan ikasi dutenentzat eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta batxilergoa "A" hizkuntza ereduan egin dituztenentzat. Bosgarren proba hori Euskara eta Euskal Literatura ikasgaiari lotutako gaitasun eta edukiei buruzkoa izango da.

    5. "D" ereduan ikasi duten ikasleen bosgarren ariketa iruzkin bat izango da; informazio edo dibulgaziozko testu baten (espezializatu gabea) iruzkina egin beharko dute idatziz. "A" ereduan ikasi duten ikasleen bosgarren ariketa, aldiz, euskarazko testu baten idatzizko proba izango da, hizkuntza komunean egingo dena; horren bidez, hizkuntzaren irakurmena eta idazmena baloratu ahal izango dira.

    6. Fase orokorreko ariketak egiteko bi aukera emango dira, eta ikasleak horietariko bat aukeratu beharko du. Fase orokorreko hirugarren ariketa, bestalde, ikasleak aukeratu duen atzerriko hizkuntzan egin beharko da.

    7. Berariazko faseko ariketak egiteko aukera bakarra egongo da.

    8. artikulua. Sarrera proban izena ematea.

    9. Bigarren hezkuntzako ikastetxe eta institutuek batxilergoko bigarren mailan matrikulatuta dituen ikasleen datuak bidaliko dizkio Nafarroako Unibertsitate Publikoari, honek adierazitako epean.

    10. Ondoren, unibertsitateak ezarritako epearen barruan, ikasle horien zerrenda ziurtatua aurkeztu beharko dute. Zerrenda horretan batxilergoko batez besteko nota eman beharko da, dokumentazio ofizialean jasota dagoena, eta nota hori kalkulatzeko Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 4ko 191/2008 Foru Aginduaren 19. artikuluan xedatutakoa bete beharko da edo, hala dagokionean, Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 1eko 123/2009 Foru Aginduaren 11. artikuluan xedatutakoa.

    11. Ikasleek batxilergoko bigarren maila egin duten ikastegiaren bitartez eman beharko dute izena sarrera proban. Informazio hori Nafarroako Unibertsitate Publikora bidaliko da, euskarri informatikoan eta ezarritako formatuan.

    12. Ikasleak izena emateko eskabidean adierazi beharko du sarrera probako fase orokorreko bigarren, hirugarren eta laugarren ariketetan, hurrenez hurren, zein ikasgai komun (Filosofiaren Historia edo Espainiako Historia), zein atzerriko hizkuntza (alemana, frantsesa, ingelesa, italiera edo portugesa) eta bigarren mailako zein modalitate-ikasgai hartu beharko zaizkion kontuan azterketa egiteko.

    13. Berariazko faseko azterketari dagokionez, ikasleak gehienez bigarren mailako hiru modalitate-ikasgai adierazi beharko ditu izena emateko eskabidean, fase orokorreko laugarren ariketarako aukeratu dena ez diren beste hiru, alegia.

    14. artikulua. Kalifikazioak.

    15. Fase orokorreko ariketa bakoitza 0tik 10era bitartean kalifikatuko da, bi dezimalekin. Ariketa guztietan lortu diren kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da fase orokorreko nota, milaren hurbilenera biribilduta eta, zenbakia bi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR