Jazarpen psikologikoari, laneko jazarpen psikologikoari, laneko psiko-izuari, bortizkeria psikologikoari, jazarpen moralari edo mobbing ari buruzko zenbait alderdi

AutorMacu Álvarez
CargoProfesora Asociada de Modelos de Medios de Comunicación de Masas Universidad del País Vasco
Páginas02

Konplexua eta premiazkoa den eta giza eta gizarte-harremanen kodea arriskutan jartzen ari den arazo baten aurrean, gizakiaren jakin-min intelektualetik sortutako monografikoa duzue hau.

Gauzak horrela, galderak, galdera horiei buruzko hausnarketak eta hausnarketa horietatik eratorritako galdera gehiago aurkituko dituzue hemen. Hasteko ariketa egokia da, konplexua eta premiazkoa delako.

Aztertzen ari garen gertaera honek hainbat izen hartu du: jazarpen psikologikoa, laneko jazarpen psikologikoa, laneko psiko-izua, bortizkeria psikologikoa, jazarpen morala edo mobbinga. Horrelakoetan, jazarle deritzen aktoreak edo aktore-taldeak (gizon zein emakume) belaunaldiz belaunaldi transmititu den biziraupenaren, balioen eta printzipioen etikaren eta moralaren kodea mobilizatzea eta lardaskatzea lortuko dute. Gainera, lagunez laguneko eskualdaketaren bidez berretsi egingo dute beren jokaera.

Gertaera honek berekin daraman permisibitatea hainbestekoa izaki, izan ere Legea eta araudiak, talde-hitzarmena, familia-harremanak edota bikote-harremanak eta, areago, baita Giza-Eskubideak ere, urratzen baitira, kalte bakarra eragiten da: ahalegina egingo da, boterearen abusua erabilirik, hautatutako lagunak bertatik desager daitezen eta kalte psikikoa paira ditzaten.

Zergatik? Eta, gainera, zergatik gertatzen da hala gure inguruan nola Sebastopolen?

Zergatik aukeratzen dira pertsona horiek? Norberaren behapenean dago eta ez beste inon, galdera horren erantzuna, intuizio hutsa da, baina esan daiteke pertsona utopikoak direlako hautatzen direla, zintzoak eta bizitzaz gozatzen dakitelako inbidiagarriak direlako. Ordura arte giza duintasunaren kontzeptuarekin batera, solidaritatea tartean delarik, doazen balioetan eta printzipioetan hartzen dute oinarri horretarako, erabateko normaltasunaz eta kontraesanik gabe. eta horixe izango da, hain zuzen, banan-banan ezabatu nahi izanaren zergatia.

Hautatutako lagun horiek, hasiera batean duda-mudatan ibiltzea izango da arazoa. Luzaroan galdetzen diote beren buruari mobeaturik ote dauden eta zergatik gertatzen zaien hori. Galdera ez da: Zergatik, baina, niri?; baizik eta nola izan daiteke lankideen artean honaino iristea eta honelakoak gertatzen uztea? Eta galdezka jarraitzen dute: Baina zergatik ez dit, bada, inork laguntzen?; zergatik uste dute gehiegikeriatan ari naizela?; zergatik ahalegintzen dira bere gogo guztiez argi dagoena ukatzen?; zergatik ez dute agintea, bitartekoak eta erantzukizuna dituztenek ezer egiten?; Zer dela eta, ez naute ulertzen berdin gertatu zaienak edota arazoa begi bistan izan dutenek baino?

Pentsa ote genezake jazarpena pairatzen dutenak pertsona tolesgabeak direla, «pertsona onen» testuingurua aintzat harturik, eta ez dutela inondik inora ere igartzen hartzen ari diren egurra zuzendua, kalkulatua eta indartua dagoela, batbatean eta kontzienteki aditzen, ikusten, izenpetzen, idazten, sinatzen, asmatzen, umiliatzen, isolatzen eta estigmatizatzen duten lankide talde baten aldetik?

Kontua da jazarriak diren pertsonei ez zaiela buruan sartzen zer ari diren pairatzen, besterik ez. Gaiztakeria hutsa dakusate egoeran. Eta, gainera, hierarkian beren gainetik daudenei edo sindikatuetakoei eskatzen diete laguntza, adiskideei edo senideei, eta paranoikotzat hartzen dituzte.

Jazarriak diren pertsonek puzzlearen piezak lotzea erdiesten dutenean, erreakzionatu egingo dute eta, zorionez, borroka egingo dute. Ez dute baliabiderik eta ahal dutena egin behar dute. Eta asko egin ahal dute.

Jazarpen psikologikoari buruzko hausnarketa egin beharra dago. Jazarleek eta berorien kideek ez dute, oraingoz, beren estiloa inposatzerik izan. Gutxiengoa dira, onartuak eta eskuz esku aldatuak izan diren balioak hankaz gora jarri nahian. Eta gainera, hainbat dira beren alorrari dagokionean bederen, mobbing- aren analisia egiten eta antzemateko ahaleginak egiten ari direnak. Zergatik? Gizarte-neumonia atipikoa bailitzan hedatzen ari delako eta kontrazeinua den boterearen abusua argi eta garbi agertu delako.

Nahitaezko defentsa-estrategia bati erantzuten dio monografiko honek: ezagutzaren bidezko analisiarenari. Bost Ataletan dago banatuta. Lehenengoan, aurkezpenean, eragina norainokoa den adierazi eta Espainian, laneko jazarpen psikologikoaren jatorriei buruzko ikerketa egin da.

Horrela, Iñaki Piñuel eta Araceli Oñate irakasleen lanez ekin dio. Piñuel irakaslea izan zen gertaera maila orokorrean aztertu zuen lehendabiziko ikertzaile akademikoa. Bere lanaren bidez, estatistika-lagina eta analisia ekarri ez ezik, hausnarketa, proposamenak eta baieztapenak ere gauzatu ditu. Besteak beste direla...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR