245/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana. Honen bidez kreditu entitateetan irekitako kontuetan diruaren enbargoa telematika bidez egiteko prozedura ezartzen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatearen diru-bilketa erregelamenduaren 109. artikuluaren 2. atalean xedatzen denez, Nafarroako Zerga Ogasunak eta ukitutako gordailu entitateak oro har hitzartzen ahalko dute nola, zeren bidez eta non jakinaraziko zaion gordailu entitateari enbargo eginbidea, baita gainerako inguruabarrak ere, hala nola funtsak luzeenez zein epetan atxikiko diren.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 207/2008 Foru Aginduaren bidez ezarri zen zein prozeduraren bidez zentralizatuko diren Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorretan egindako sarrera eragiketak, entitate laguntzaileek jasotako diru kantitateak sartzeko, eta, orobat, zehaztu zen nola bidaliko den enbargoak kudeatzeko eta segimendua egiteko behar den informazioa, horretarako teleprozesu bidezko komunikazioa ezarriz entitate laguntzaileen eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren artean, kreditu entitateetan irekitako kontuetan diru enbargoak egiteko, gehienez 6.000 euroko eginbideetarako. Prozedurak ongi funtzionatu duenez, komenigarritzat jotzen da ageriko kontuen enbargo eginbide guztietara zabaltzea, kontuan izan gabe haren bidez tramitatzen direnen zenbatekoa.

Bestalde, Iruzur Fiskalaren Aurkako Neurriei buruzko apirilaren 17ko 14/2013 Foru Legeak Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 122. artikulua aldatu du, eta aukera ematen du enbargo eginbidean identifikatu gabeko ondasun eta eskubideetara zabaltzeko enbargoa, betiere kreditu entitatean gordailuturik badaude, eta ez bakarrik, orain arte bezala, enbargo aginduaren hartzailea den bulegoan edo sukurtsalean. Hortaz, maila handiagoko arauari egokitu beharko zaio aipatutako foru agindua.

Horren ondorioz, foru agindu honen xedea da telematika bidez egindako enbargoetarako 6.000 euroko muga kentzea, eta ageriko kontuen enbargo eginbide guztietara zabaltzea, zenbatekoa edozein izanik ere, eta, halaber, kreditu entitateetan irekitako ageriko kontuen enbargo prozedura lege-araudi berrira egokitzea, 207/2008 Foru Aginduko indarreko manuei eutsiz, foru agindu honetan ezarritakoaren aurkakoak ez badira.

Azkenik, enbargoetarako bi kode berri sartu dira, “saldo pignoratuak” eta “konkurtso egoera”, banku-kontuak duen egoerari buruzko informazio handiagoa emateko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaidan ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Foru agindu hau onesten da; honen bidez kreditu entitateetan irekitako kontuetan diruaren enbargoa telematika bidez egiteko prozedura ezartzen da.

  2. artikulua. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 207/2008 Foru Aginduaren bidez, prozedura ezarri zen telematika bidez diru enbargoak egiteko gordailu entitateetan irekitako kontuetan, gehienez 6.000 euroko eginbideetarako. Bada, foru agindu horren manuak indarrean dira baldin eta foru agindu honen 3. artikuluan ezarritakoari aurka egiten ez badiote.

  3. artikulua. Azaroaren 24ko 207/2008 Foru Aginduaren agindu hauek aldatu eta ondoren azaldu bezala erredaktatuta geldituko dira:

    Bat.–1. artikulua.

    “1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honetan ezarritako prozeduraren bidez aplikatuko da diru enbargoa gordailu entitateetan irekitako ageriko kontuetan. Enbargo eginbideak bitarteko telematikoen bidez dokumentatuko dira, EDITRAN sistemaren bitartez.

    Zehaztapen tekniko guztiak eta prozeduraren azalpen orokorrak jaso dira foru agindu honen eranskinean.”

    Bi.–4. 2. a) artikulua.

    “a) Hasiera.

    Prozedura bera Nafarroako Zerga Ogasunean hasiko da. Han, horretarako diseinatutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR