42/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Irañetako Arau Subsidiarioak 1. poligonoko 129. lurzatian (gaur egun 297. eta 298. lurzatiak) aldatzeko espedientea, Javier Irurita Claverrek eta Sandra Barriga Díezek sustatua, behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irañetako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Irañetako Arau Subsidiarioak 1. poligonoko 129. lurzatian (gaur egun 297. eta 298. lurzatiak) aldatzeko espedientea, Javier Irurita Claverrek eta Sandra Barriga Díezek sustatua.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez diola administrazio bideari bukaera ematen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean. Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

    Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR