121/2013 FORU AGINDUA, apirilaren 9koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, gasolio profesionala kontsumitzeagatik hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partziala egiteko prozedura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuko 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legearen azken xedapenetako hamabigarrenak ezartzen du zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga hidrokarburoen gaineko zergan sartuko dela, ondorioak 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izanda, abenduaren 18ko 22/2009 Legearen zazpigarren xedapen iragankor berriaren bidez. Lege horrek araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen du eta zerga-arau batzuk aldatzen ditu. Gainera, 2/2012 Legearen azken xedapenetako hogeigarrenak aldaketak egiten ditu Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legean, helburua izanik zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga hidrokarburoen gaineko zergan sartze horretatik eratorritako alderdi teknikoak arautzea.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 52. artikuluak eskubidea aitortzen du hidrokarburoen gaineko zerga ordaindu edo jasanaren itzulketa izateko, artikulu horretan aipatutako ibilgailuetako motorrean erregai gisa erabilitako erabilera orokorreko gasolioari dagokionez. Ekainaren 29ko 2/2012 Lege horren azken xedapenetako hogeigarrenak aldatu ditu artikulu horretako 4. eta 6. atalak, aintzat hartzeko zerga-tasa autonomikoaren itzulketa Autonomia Erkidegoek itzultzeko tasa bat ezarri duten kasuetan. Hartara, erabilera profesionaleko gasolioaren itzulketa, zeinek 2013ko urtarrilaren 1era bitarte alderdi estatala baitzeukan hidrokarburoen gaineko zergan eta alderdi autonomikoa zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergan, egun horretatik aurrera zerga bakar bati lotu zaio, hidrokarburoen gaineko zergari alegia, betiere Estatuko itzulketa tasa eta, onetsi bada, autonomikoa bereiziz.

Bestalde, Diru-sarrera publikoak handitzeko zenbait tributu-neurri ezartzen dituen ekainaren 15eko 10/2012 Foru Legeak, zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergaren karga-tasa autonomikoen aplikazioa Foru Komunitatean ezartzen duenak, xedatzen du Foru Komunitateak ez diola aplikatuko karga-tasa autonomikoa erabilera profesionaleko gasolioari, gasolio horri aipatutako zerga aplikatzeagatik ordaindutako edo jasandako zergaren kuotak itzuliko baitira.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legeak laugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, zenbait hidrokarburoren salmenten gaineko zergaren karga-tasa autonomikoak, 10/2012 Foru Legean ezarriak, hidrokarburoen gaineko zergaren zerga-tasa autonomiko gisa aplikatuko dira, 2013ko urtarrilaren 1eko eraginarekin.

Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren laugarren xedapen gehigarriarekin bat, Foru Komunitateak behar diren arauak eman arte, 38/1992 Legearen 52. bis artikulua aplikatuko da Nafarroan, bertan arautzen baita erabilera profesionaleko gasolioaren itzulketa partziala. Artikulu hori berriki aldatu du Iraunkortasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legeak, 5. atalean koefiziente zuzentzaileei buruz jasotzen ziren aipamenak kentzeko.

Orobat, txikizkariaren identifikazio kodearen definizioa eransten da foru agindu honetan, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra duen araudira egokituta; izan ere, komeni da hori erabiltzea eraginkorra izan dadin gasolio profesionala kontsumitzeagatik egiten den itzulketaren kudeaketa.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan foru lege horren 90. artikuluan aipatzen diren zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak, baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz.

Bestalde, aipatutako 10/2012 Foru Legeak xedatzen du Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ezarriko duela itzulketa egiteko prozedura.

Horiek horrela, xedatu dut:

  1. artikulua.–Foru Komunitatearen eskumenak zentsuko betebeharrak tramitatzeko eta aitorpenak aurkezteko.

  2. –Nafarroako Foru Komunitatea eskuduna izanen da altaren, aldaketaren eta bajaren aitorpenak tramitatzeko gasolio profesionalaren onuradunen zentsuan, ondoko kasu hauetan:

    1. Onuradunek bizitokia Espainian izanda, helbide fiskala Nafarroa dutenean, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen hitzarmen ekonomikoaren 8. artikuluan ezarritako arauekin bat.

    2. Onuradunek bizitokia Espainian izan gabe, bizileku edo kokaleku iraunkorra Europar Batasuneko beste estatu kide batean edukita, identifikazio fiskaleko zenbakia eskuratzeko tramitazioa Foru Komunitateari dagokionean, eta izendatutako ordezkari fiskalak helbide fiskala Nafarroan duenean.

  3. –Norberaren kontsumorako instalazioetan gasolio profesionalarekin egiten diren horniduren zerrenda Nafarroako Foru Komunitateari aurkeztuko zaio establezimenduaren titularrak helbide fiskala Nafarroa duenean.

  4. –Urteko aitorpena, erroldaturiko ibilgailu bakoitzak urte osoan eginiko kilometroen kopurua barne, Nafarroako Foru Komunitateari aurkeztuko zaio itzulketarako eskubidea duen onuraduna Nafarroako erroldan inskribaturik dagoenean.

  5. artikulua.–Definizioak.

    Foru agindu honen ondorioetarako, definizio hauek ezarri dira:

  6. –Itzulketaren oinarria.

    1. Estatuaren itzulketaren tasa aplikatuko zaion itzulketaren oinarria izanen da da interesdunak eskuratutako eta ibilgailu baimenduetan erregai gisa erabilitako gasolio bolumena, mila litrotan adierazita.

    2. Itzulketaren tasa autonomikoa aplikatuko zaion itzulketaren oinarria izanen da hura ezarri duen autonomia erkidegoren lurraldean interesdunak eskuratutako eta ibilgailu baimenduetan erregai gisa erabilitako gasolio bolumena, mila litrotan adierazita.

  7. –Gasolio profesionalagatik egiten diren itzulketen onuradunen eta haien titulartasuneko ibilgailuen zentsua. Hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partziala jasotzeko eskubidea duten ibilgailuen titularren zentsua da, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 5. bis.2 artikuluak aipatzen duena.

  8. –Gasolio profesionalaren norberaren kontsumorako instalazioen zentsua. Artikulu honetako 9. atalean aipatzen diren instalazioen zentsua da.

  9. –Txikizkariaren identifikazio kodea.

    1. Txikizkariaren identifikazio kodea (hemendik aurrera TIK) ondotik ezartzen den moduan eratutako kodea da, jarduera eta establezimendu jakin batzuk identifikatzen dituena, non egiten baitira Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 52 bis artikuluak aitortutako itzulketarako eskubidea sor dezaketen txikizkako gasolio hornidurak.

    2. Kodeak zortzi karaktere izanen ditu, honela banatuak:

    Bi digituk identifikatzen dute zein kudeaketa bulegotan egin den inskripzioa lurralde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR