90/2014 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duena, atalen azpiko unitate organikoen eta bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutu berriak onetsi ziren. Horien ondorioz, zenbait aldaketa etorri dira, besteak beste egitura berri bat, erakunde autonomo horren eskumenak eta eginkizunak berriro antolatuz.

Martxoaren 20ko 19/2013 Foru Dekretuaren bidez estatutu horiek aldatu ziren; izan ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari eginkizunak esleitu zitzaizkion lan esperientziaren bidez lortutako gaitasun profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduren diseinuaren, koordinazioaren, kudeaketaren eta gauzatzearen arloetan.

Azkenik, otsailaren 12ko 18/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsi da horiek berriz aldatzea; izan ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eginkizunen artean lan arloko arau-hausteak zehatzeko ahalmena bildu da, Estatuko Administrazio Orokorrak ez badu beretzat gordea, baita atal mailako unitate bakar batean batzeko ahalmena ere Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako bi prestakuntza zentroen planifikazioa eta kudeaketa.

Foru agindu honen helburua da, horrenbestez, bulegoen egitura egokitzea foru dekretu horretan eta haren aldaketetan ezarritakora.

Aurrekoarekin bat, ikusirik Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuak eta Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuak horren alde emandako txostena, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, kontseilari bakoitzaren esku uzten baitu bere Departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Kudeaketako Zuzendaritza

    1. artikulua. Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.

    Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoak, zuzendari kudeatzaileari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

    1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Kudeaketako dokumentazioaren artxiboa antolatu eta zaintzea.

    2. Kudeaketaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko lan zentroen eta zerbitzu zuzendaritzen arteko informazioa eta komunikazioa prestatu eta koordinatzea.

    3. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zein batzordetan hartzen duen parte, haiek erregistratu eta jarraipena egitea.

    4. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin egindako akordio eta hitzarmenak artxibatzea.

    5. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emandako ebazpenen gaineko informazio sistema garatu eta hari jarraitzea, baita erakunde horrek proposatuta onesten diren foru aginduena ere.

    6. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

  2. KAPITULUA

    Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzua

    1. artikulua. Behatoki Bulegoa.

      Behatoki Bulegoak, Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari atxikirik, eginkizun hauek beteko ditu:

      1. Lan merkatuari buruzko eskualde, nazio eta nazioarteko iturrietako datuak bildu eta ustiatzea.

      2. Lan merkatuari, enplegu kalitateari, lan harremanei eta abarri buruzko adierazleak eraiki eta aztertzea.

      3. Nafarroako lan merkatuko adierazle nagusiekin datuen banku bat mantentzea, serie historikoekin.

      4. Lan merkatuari buruzko txosten kuantitatibo eta kualitatiboak prestatzea.

      5. Web atariaren bidez sortutako informazioa zabaltzea.

      6. Lana beste behatokiekin koordinatzea, sareko lana bultzatuz.

      7. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

    2. artikulua. Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.

      Erregistro eta Langileriaren Bulegoak, Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek beteko ditu:

      1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako langileen espedienteei jarraipena egitea.

      2. Lanaldia betetzeko kontrolaren sistema aplikatzea.

      3. Gaixotasuneko gorabeherei, amatasunagatiko atsedenaldiari, lizentziei, eszedentziei, oporrei eta langileen araubidearen ondoriozko gainontzekoei jarraitu eta haiek kontrolatzea.

      4. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko langileen berariazko prestakuntzaren jarduerak koordinatzea.

      5. Administrazio prozesuei jarraitzea, baita Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Modernizazioarekin zerikusia dutenei ere.

      6. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren erregistroa eta artxiboak koordinatzea.

      7. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

    3. artikulua. Kontabilitate Zentroaren Bulegoa.

      Kontabilitate Zentroaren Bulegoak, Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

      1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuan sortzen diren gastu eta diru-sarreren espedienteei buruzko kontabilitatea kudeatzea, ezarritako kudeaketa sistema ekonomiko finantzarioaren aplikazioen bidez.

      2. Espediente ekonomiko administratiboak tramitatzen laguntzea.

      3. Laguntza teknikoa ematea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren informazio eta komunikazio sistemak behar bezala gara daitezen.

      4. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

  3. KAPITULUA

    Prestakuntza Zerbitzua

    1. artikulua. Prestakuntzarako Metodologiaren Bulegoa.

      Prestakuntzarako Metodologiaren Bulegoak, Enplegurako Prestakuntza Garatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

      1. Prestatzaileen prestakuntzarako jarduketak sustatzea.

      2. Berrikuntza didaktikoa sustatu eta bultzatzea.

      3. Zerbitzuak eta ekintzak proposatzea aditu eta prestatzaileen komunitatearentzat.

      4. Lanbide gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuak garatzen laguntzea.

      5. Laguntza eta aholkuak ematea prestakuntzarako kalitate planak ezartzeko.

      6. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

    2. artikulua. Ikastetxeen Programaziorako eta Erregistrorako Bulegoa.

      Programazio Bulegoak, Enplegurako Lanbide Prestakuntzako Programen eta Kalitate Jarraipenaren Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

      1. Prestakuntza beharrak aztertu eta lehenestea.

      2. Parte hartze aktiboa izatea Europako funtsekin edo baliabide berekiekin finantzatutako programa eragileak prestatu, proposatu eta aurrera eramateko prestakuntza arloan.

      3. Laguntzak eta diru-laguntzak emateko espedienteak aztertzen eta haiek ebazteko proposamena egiten laguntzea.

      4. Prestakuntza programak kontrolatu, jarraipena egin eta ebaluatzea.

      5. Aurreko letran aipatu programetan garatutako ekintzei eta duten parte hartzeari buruzko estatistikak aztertu eta analizatzea.

      6. Enplegurako eta espezialitateetarako lanbide prestakuntzako zentroak aztertu, tramitatu eta baimen daitezen proposatzea.

      7. Inskribatu eta egiaztatutako zentroen erregistroa kudeatzea.

      8. Espezialitateen katalogoa eta profesionaltasunari buruzko ziurtagirien jarraipena, kontrola eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR