80/2013 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana. Honen bidez atzerrian dauden ondasun eta eskubideei buruz informatzeko betebeharra (Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hemezortzigarren xedapen gehigarriak arautua) garatzen da, eta “Atzerrian dauden ondasun eta eskubideei buruzko aitorpen informatiboa” izeneko 720 eredua onesten.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legearen 2. zortzi artikuluak hemezortzigarren xedapen gehigarria sartu zuen Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean, eta hark atzerrian dauden ondasun eta eskubideei buruz informatzeko berariazko betebehar berri bat ezarri zuen. 2012. urteari eta hurrengoei dagozkien ekitaldiei buruz aurkeztu beharreko aitorpenetarako izanen ditu ondorioak betebehar horrek.

Atzerrian dauden ondasun eta eskubideei buruz informatzeari buruzko betebehar hori exijituko du Nafarroako Foru Komunitateko zerga administrazioak, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen hitzarmen ekonomikoaren 46.2 artikuluarekin bat, honako irizpide hauen arabera:

–Enpresa eta lanbide jarduerak egiten dituzten tributudunen kasuan, jarduera horiek ikuskatzeko eskumena Foru Komunitateko administrazioak duenean.

–Enpresa edo lanbide jarduerarik egiten ez duten tributudunen kasuan, helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitatean dutenean.

Tributudunarentzat zaila izan daitekeenez ikuskapenak egiteko eskumena ezagutzea, egokitzat jo da ikuskapen-eskumen horri buruzko irizpideak zehaztea, tributudunaren izaera juridikoaren arabera, kontuan izanik zer diren: pertsona fisikoak, juridikoak edo pertsona edo entitate ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrak.

Hala, foru aginduak zehazten du ezen aitorpen informatiboa aurkeztu beharra duena Foru Komunitatean helbide fiskala duen pertsona fisikoa denean Nafarroako zerga administrazioan aurkeztu beharko duela.

Halaber, Nafarroako zerga administrazioan aurkeztu beharko du aitorpen informatiboa pertsona juridiko horrek edo pertsona edo entitate ez-egoiliarraren establezimendu iraunkor horrek zeinak soilik Foru Komunitatean ordaindu behar baititu zergak, edo zeinak, zergak bai Estatuko Administrazioan bai Foru Komunitatean ordaindu behar izanik, helbide fiskala Nafarroan baitu, salbu aurreko ekitaldian guztirako eragiketen %75 edo gehiago araubide erkideko lurraldean egin baditu.

Nabarmentzekoa da, tributudunek informazioa emateko duten betebehar honi dagokionez, izaera orokorra duela, eta, beraz, ez dagoela zerga zehatz bati lotua. Nolanahi ere, kontuan hartu beharrekoa da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. atalean ezarritakoa, adierazten baitu tributu desberdinei buruzko legeek ondorio berariazkoak ezar ditzaketela informazioa emateko betebeharra betetzen ez den kasuetarako.

Aipatutako hemezortzigarren xedapen gehigarriaren 1. atalak adierazten du tributudunek honako informazio hau eman beharko diotela zerga administrazioari, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 27.5 eta 103. artikuluetan xedatutakoarekin bat:

  1. Banku edo kreditu trafikoan aritzen diren entitateetan irekita eta atzerrian dauden kontuei buruzko informazioa, eurak titular edo onuradun badira, edo haietan baimendu gisa agertzen badira edo bestelako modu batez haiek erabiltzeko ahala badute.

  2. Kapital sozialeko titulu, aktibo, balore edo eskubide adierazgarriei, era guztietako entitateen funts berekiei edo ondareari edo hirugarrenei lagatako kapital berekiei buruzko informazioa, haien titularrak badira eta atzerrian gordailututa edo kokatuta badaude, baita bizi edo baliaezintasun aseguruei eta biziarteko edo aldi baterako errentei buruz ere, horien onuradunak badira kapital bat dirutan, ondasun higigarritan edo higiezinetan entregatzearen ondorioz, atzerrian kokatutako entitateekin kontratatuarik dituztela.

  3. Atzerrian dauden ondasun higiezinei eta ondasun higiezinen gaineko eskubideei buruzko informazioa, haien titular badira.

    Foru agindu honen helburua da, batetik, nazioarteko eremuarekin lotutako betebehar berri hau garatzea, eta, bestetik, betebehar hori gauzatzeko eredua onestea.

    Tributu arloko informazioa emateko betebeharrak betetzeak dakartzan zama formalak gutxitzeko, komenigarritzat jo da eredu informatibo bakarrean bategitea aurretik aipatutako hiru betebeharrak, eta, aitorpen informatiboa nahitaez telematika bidez eman behar bada ere, tributudunen eskura jartzen da laguntza-programa bat, horrela errazteko bai fitxategiak lortzeko modua bai horiek era egokian transmititzekoa. Halaber, laguntza-programa horrek fitxategiak behar bezala betetzeko erraztasunak ematen ditu.

    Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hemezortzigarren xedapen gehigarriak 1. atalean Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria gaitzen du ezar dezan nola bete behar den beharkizun hau.

    Horrenbestez,

    AGINDU DUT:

    1. kapitulua

    Atzerrian dauden ondasun eta eskubideei buruz informatzeko betebeharra

    1. artikulua. Nork aurkeztu behar duen atzerrian dauden ondasun eta eskubideei buruzko aitorpen informatiboa Nafarroako Foru Komunitateko zerga administrazioan.

    2. Atzerrian dauden ondasun eta eskubideei buruzko aitorpen informatiboa, foru agindu honetan ezarri bezala betea, Nafarroako Foru Komunitateko zerga administrazioan aurkeztu beharko dute, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen hitzarmen ekonomikoaren 46.2 artikuluarekin bat, honako tributudun hauek:

  4. Enpresa eta lanbide jarduerak egiten dituztenek, jarduera horiek ikuskatzeko eskumena Nafarroako Foru Komunitateak duenean.

  5. Enpresa eta lanbide jarduerarik egin ez eta helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitatean dutenek.

    1. Honi dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ikuskapenak egiteko eskumena du honako hau gertatzen bada:

  6. Aitorpen informatiboa aurkeztu beharra duena Nafarroako Foru Komunitatean helbide fiskala duen pertsona fisikoa izatea, Hitzarmen Ekonomikoaren 8. artikuluko irizpideen arabera.

  7. Aitorpen informatiboa aurkeztu behar duena pertsona juridikoa izatea, zergak Nafarroako Foru Komunitatean bakarrik ordaindu behar dituena edo, bai Estatuko Administrazioan bai Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu beharra izanik, helbide fiskala Nafarroan duena, salbu eta aurreko ekitaldian eragiketa guztien %75 edo gehiago araubide erkideko lurraldean egin duenean, hori dena Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 23. artikuluarekin bat.

  8. Aitorpen informatiboa aurkeztu behar duena pertsona edo entitate ez-egoiliar baten establezimendu iraunkorra izatea eta aurreko b) letrako beharkizun berberak betetzea, Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluan, 18. eta 23. artikuluekin korrelazioan, xedatutakoarekin bat.

    1. artikulua. Atzerrian dauden finantza entitateetan dauden kontuei buruz informatu beharra.

    2. Pertsona fisikoak eta juridikoak, pertsona edo entitate ez-egoiliarren establezimendu ez egonkorrak eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatutako entitateak beharturik egonen dira, foru agindu honen 1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko zerga administrazioan aurkeztera urteko aitorpen informatibo bat kontu guztiei buruz, baldin eta eurak titularrak badira, edo ordezkari, baimendu edo onuradun gisa ageri badira, edo kontu horiek erabiltzeko ahalak badituzte, edo horien titular errealak badira, atal honetan adierazitakoarekin bat, kontu horiek atzerrian daudenean, banku edo kreditu trafikoan aritzen diren entitateetan irekiak, urte bakoitzeko abenduaren 31n.

      Orobat, betebehar hori izanen dute kontu horien titular, ordezkari, baimendu edo onuradun izan direnek, edo kontu horiek erabiltzeko ahalak izan dituztenek, edo horien titular erreal izan direnek aitorpenaren xedeko urteko edozein unetan.

      Ondorio horietarako, titular erreal izanen da izaera hori duena Kapital Zuriketari eta Terrorismoaren Finantzaketari Aurrea Hartzeko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 4. artikuluko 2. atalean aurreikusitakoaren arabera, atal horrek aipatzen dituen pertsonen edo tresnen izenean dauden kontuei dagokienez, horiek egoitza atzerrian dutenean edo atzerrian eratu direnean.

    3. Zerga administrazioari eman beharreko informazioak honako hauek jasoko ditu:

  9. Banku edo kreditu entitatearen sozietate izena edo izen osoa eta helbidea.

  10. Kontuen identifikazio osoa.

  11. Kontuen irekiera edo itxiera eguna, edo, hala behar denean, baimena ematearen eta ezeztatzearen egunak.

  12. Abenduaren 31n kontuek duten saldoa, eta urteko azken hiruhilekoko batez besteko saldoa.

    Eman beharreko informazioan kontu korronteak, aurrezki kontuak, eperako ezarpenak, kreditu kontuak eta bestelako kontu edo diru-gordailu guztiak agertuko dira, haien modalitatea edo izena edozein dela ere, nahiz eta ordainsaririk ez izan.

    1. Abenduaren 31n kontuek duten saldoaren eta urteko azken hiruhilekoko batez besteko saldoaren berri honako honek eman beharko du: egun horretan titular denak, edo ordezkari, baimendu edo onuradun edo kontu horiek erabiltzeko ahala duenak, edo titular erreal izaera duenak.

      Gainerako titularrek, ordezkariek, baimenduek, onuradunek, erabiltzeko ahalak dituzten pertsonek edo titular errealek adierazi beharko dute kontuan zer saldo zegoen izaera hori izateari utzi ziotenean.

    2. Artikulu honetan aurreikusitako informazioa emateko betebeharra ez da aplikatzekoa izanen ondoko kontu hauei dagokienez:

  13. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 12. artikuluan aipatutako entitateak titular dituztenak.

  14. Titular dituztenak pertsona juridikoak eta gainerako entitateak, baita ez-egoiliarren establezimendu egonkorrak ere, 1. atalarekin bat artikulu honetako betebeharra dutenak eta kontabilitatean erregistroa banan-banakoa dutenak eta honako hauen arabera identifikaturik daudenak: zenbakia, kreditu entitatea, sukurtsala (zer sukurtsaletan irekita dauden, huraxe) eta kokaturik dauden herrialdea edo lurraldea.

  15. Titular dituztenak jarduera ekonomiko bat duten pertsona fisikoak, zeinek kontabilitatea Merkataritza Kodearen arabera eramaten baitute, eta 1. atalarekin bat artikulu honetako betebeharra baitute, eta erregistroan kontabilitateko dokumentazio horretan banan-bana erregistraturik baitaude, eta honako hauen arabera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR