34/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 31koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren entitateen funts berekiak ordezkatzen dituzten baloreak eskualdatzetik datozen atzerriko dibidendu eta errenten gaineko karga bereziaren aitorpenerako modua eta epea onesten dituena. Dibidendu eta errenta horiek ez daude sartuta Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarrian.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legearen 1.18 artikuluak hogeita hamargarren xedapen gehigarria gehitu zion Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeari, Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren entitateen funts berekiak ordezkatzen dituzten baloreak eskualdatzetik datozen atzerriko dibidendu eta errenten gaineko karga berezia ezarriz. Dibidendu eta errenta horiek ez daude sartuta Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarrian. Karga berezi horrek ondorioak izanen ditu 2012. urtean sorrarazitako dibidenduentzako eta 2012. urtean baloreak eskualdatzetik datozen errententzako.

Hogeita hamargarren xedapen gehigarriko 7. atalak ezartzen duenez, karga berezi honen aitorpen eredua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren foru agindu bidez onetsiko da, non ezarriko baita aitorpena aurkezteko modua eta tokia.

Horrenbertzez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hogeita hamargarren xedapen gehigarrian ezarritako karga berezia aurkezteko eredua, modua eta tokia.

  2. Karga berezi honen aitorpen eredua izanen da Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak uztailaren 4an eman zuen 15/2012 Foru Aginduan onetsitakoa, hogeita hamargarren xedapen gehigarrian ezarritako ondorioetara egokitua. Foru agindu horren bidez, 250 eredua onetsi zen, Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren entitateen funts berekiak ordezkatzen dituzten baloreak eskualdatzetik datozen atzerriko dibidendu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR