397/2012 FORU AGINDUA, irailaren 3koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, zailtasunak dituzten enpresendako laguntzen araubidea onesten duena 2012rako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 10eko 185/2007 Foru Dekretuaren bidez, krisian dauden enpresak salbatu eta berregituratzeko laguntzei buruzko ekainaren 22ko 3/2000 Foru Legea arlo horren gainean indarra duten Europar Batasuneko jarraibideetara egokitzeko arauak eman ziren (2004ko 244. Egunkari Ofiziala, urriaren 1ekoa).

Aipatutako foru dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian de minimis laguntzen araubidea aurreikusi zen zailtasunak dituzten enpresendako. Aurreikuspen horren arabera, zailtasunak dituzten enpresei laguntzeko araubideak onetsi ziren 2009, 2010 eta 2011rako.

2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legeak Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari baimena eman dio abalak emateko zailtasunak dituzten enpresendako laguntzak jaso dezaketen enpresen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa berreskuratzeko helburua duten proiektuei, gehienez ere 1.500.000 euro proiektuko.

Gaur egun, krisi ekonomikoak eragin duenez laguntzen eskaria handia izatea, bidezko jotzen da baliabide publikoak biltzea Nafarroako ekonomiari balio handiagoa, zuzena zein zeharkakoa, ekartzen dioten enpresen inguruan.

Beste aldetik, Nafarroako Gobernuak, 2009ko ekainaren 1eko Erabakiaren bidez, laguntza horiek banakako ebaluazio araubidean emateko baimena eman zuen, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Azkenik, Nafarroako Gobernuaren 2012ko abuztuaren 1eko Erabakiaren bidez, adostasuna eman zitzaion zailtasunak dituzten enpresei laguntzeko deialdiari.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    2012rako laguntzen araubide honen helburua da zailtasunak dituen enpresatzat joak izateko baldintzak bete, jarduera ekonomikoa egiten jarraitzeko beharrezkoak diren finantza baliabideak bide arruntetatik lortu ezin izan eta enpresaren etorkizuneko lehiakortasunerako neurrien programa aurkezten duten Nafarroako enpresei bideragarritasun tekniko eta ekonomikora itzultzeko sostengua ematea.

  2. artikulua. Onuradunak.

  3. Onuradun izan ahal izateko, enpresa eskatzaileek betekizun eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Jarduera ekonomikoa Nafarroan egiten duen enpresa izatea.

      Ekonomia eta Ogasun Departamentuak prestatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (IAE) Erregistroan alta emanda frogatuko da baldintza hori.

    2. Jarduera honako sektore hauetako batean egitea:

      -Erauzketa industriak, manufaktura industriak eta informaziokoak eta komunikazioetakoak, Ekonomia jardueren sailkapen nazionaleko (CNAE) B, C eta J sailetan sartuak.

      -Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak abuztuaren 26an emandako 8DEP/2011 Foru Aginduan ezarri diren energia berriztagarriko iturriak aprobetxatzea. Agindu hori 2011ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 13an.

      -Hondakinak tratatu eta deuseztatzea; balorizazioa eta kutsadura kentzeko jarduerak eta hondakinak kudeatzeko beste zerbitzu batzuk (EJSN: E saileko 38.2, 38.3 eta 39).

      -Ingeniaritzako zerbitzu teknikoak eta aholkularitza teknikoarekin lotuta dauden beste jarduera batzuk (EJSN: M saileko 71.12 eta 71.20).

      -Ikerketa eta garapena (EJSN: M saileko 72).

      -EJSNan sartutako industria diseinuko jarduerak: M saileko 74.10.

    3. "Zailtasunak dituen enpresatzat" jotzea.

      Halakoa izanen da bere finantza egoera kritikoa dela-eta bere funtzionamendu normalerako beharrezkoak diren eragiketak egin ezin dituen enpresa. Egoera horren adierazgarri dira negozio zifraren zenbateko garbiaren beherakada nabarmena, ordaindugabe ugariak, zorpetze handia edo galerak izatea gutxienez azken bi ekitaldietako batean.

      Bestetik, horrelakotzat hartuko dira jardueran hiru urte baino gutxiago eman dituzten enpresak, betiere enpresen berregituraketaren prozesu baten ondorioz sortuak badira.

      Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (www.navarra.es) eskura daitekeen eskabidearen inprimakiko datu ekonomikoak aurkeztuta frogatuko da enpresak zailtasunak dituela.

    4. Enpresa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR