211/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “Fabrikazioaren gaineko zerga bereziak. Kuota jasanarazien informazio aitorpena” izeneko 548 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 14. artikuluak ezartzen du subjektu pasiboek jasanarazi beharko dietela sorrarazitako kuoten zenbatekoa fabrikazioaren gaineko zerga berezien xedeko produktuak eskuratzen dituztenei eta horiek behartuta daudela haiek jasatera. Artikulu horrek berak zehazten du etendura araubideko fabrikazio, eraldaketa edo biltegiratzea besteren kontura egiten direnean, subjektu pasiboak behar diola sorrarazitako kuoten zenbatekoa jasanarazi eragiketaren hartzaileari.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren laugarren xedapen gehigarriak xedatzen du lurralde erkidean indarrean dauden arauak aplikatuko direla, Foru Komunitateak zerga bereziak aplikatzeko behar diren arauak eman arte.

Abenduaren 28ko 1715/2012 Errege Dekretuak zerga berezien erregelamendua, uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsia, aldatu zuen eta beste zenbait xedapen sartu zituen tributuen eremuan; orobat, betebeharra sortu zien gordailuzain baimenduei, aldian behin, etendura araubideko fabrikazio, eraldaketa edo biltegiratzearen hartzaileak diren pertsona edo entitateen gaineko informazio aitorpena aurkezteko.

Azken aldaketa horren bidez, zerga berezien erregelamenduaren 45.6 artikuluak zehazten du aitorpenak eragiketaren xedeko pertsonaren edo entitatearen identifikazioari buruzko informazioa, zer produktu diren eta kuota jasanarazien zer elementu zenbatzen diren edo zeini salbuespena aplikatzen zaien jaso behar dituela.

Foru agindu honek Zerga Bereziei buruzko Foru Legearen 14. artikuluko 2. idatz-zatiak aipatzen dituen jasanarazpen kasuetara mugatzen du informazio aitorpena, hau da, kuotak produktuen jabeei jasanarazten zaizkien kasuetara, elektrizitatearen gaineko zerga izan ezik, haren edukia zabal dadin galarazi gabe zerga berezien erregelamenduaren aipatu 45.6 artikuluaren azken aurreko lerroaldean aurreikusitako moduan.

Elektrizitatearen gaineko zerga salbuesten da gordailuzain baimenduen eragiketek ez dutelako zergarik sorrarazten, oso egoera berezietan izan ezik. Sorrarazpena dagoen kasuetan, gehienetan autokontsumoak izaten dira, energia elektrikoaren transmisiorik gabe alegia eta, beraz, ez da zerga jasanarazten. Bestetik, zerga hau dela eta, ia sorrarazpen guztiak merkaturatzaileek energia elektrikoa entregatzen dutenean gertatzen dira eta horiek erregelamenduak berak salbuesten ditu informazio aitorpena aurkeztu beharretik, fabriken eta gordailu fiskalen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR